Pasa den urtarrilaren 1ean, Kubako gobernuak neurri sorta berria abiarazi zuen Covid 19aren eraginek, mundu mailako krisi kapitalistak eta blokeoak areagotu dituen uharteko ekonomiaren arazo endemikoei aurre egiteko.


Berdintasunaren eta honen ustezko izaera “antisozialistaren” eztabaidak Kubako argitalpen ofizial asko betetzen dituen honetan, garrantzitsua da neurri horiek eta duten inplikazio estrategikoa aztertzea. Lehentasunezko eztabaida da Kubako iraultzaren lorpenak defendatu, hesi inperialistaren aurka borrokatu eta kapitalismoaren itzulera azkartu dezaketen neurrien aurka gaudenontzat.

Prezioen gorakada, laguntza sozialen murrizketa kubatar gehienentzat...

2021. urtea peso kubatar berria indarrean jarriz hasi da. Hau da orain zirkulazioan dagoen txanpon bakarra, peso kubatar bihurgarria (CUC) eta peso kubatar tradizionala ordezkatuz. Aldaketa balioa dolar bateko 24 peso kubatarretan  finkatutako da. Honek, dibisa kubatarrarentzat debaluazio esanguratsua eta oinarrizko produktuen prezioen garestitzea ekarri du. Aste gutxiren buruan, arrozaren prezioa 11 aldiz biderkatu zen, indabak 12 aldiz eta ogia 20 aldiz.

Gobernuak funtsezko zerbitzuetara bideratzen den diru laguntzen murrizketa sakonak ere dekretatu ditu oinarrizko saskiaren barnean, azken urteotan familientzat geroz eta garestiagoa bihurtu dena. Murrizketa berri honen ondotik, argindarra eta telefonia %300 eta %600 garestitu dira hurrenez hurren, eta oinarrizko saskiko elikagaien prezioa %12 igoko da. Era berean, behar gehien dutenei (batez ere adindunei) zuzendua dagoen Familia Arretaren Sistemako (SAF) menuaren kostua ere igo  da.

Prezioen gorakada hau arintzeko, agintariek langile publikoentzat 1.000 pesoko maileguak onartu zituzten eta gutxieneko soldata 400 pesotatik (17 dolar) 2.100ra (87 dolar) igotzea, % 520. Pentsioak ere igo dituzte, 1.500 eta 1.700 peso artean utziz.

Baina Gobernuko arduradun ekonomikoek onartzen dute, hartutako neurriak ez direla nahikoa izango bizitzaren garestitzeari aurre egiteko. Aurreikuspen baikorrenaren arabera datozen asteetan kontsumo orokorreko produktuen prezioak %1.200 haziko dira, eta hainbatek eztanda inflazionario handiago baten arriskuaz ohartarazten dute.

Erreforma ekonomiko sorta berri honen ondorioak okertzeko, sektore pribatuan lan egiten duten langileak (2 milioi inguru) Estatuaren konpentsazioetatik kanpo geratzen dira eta beraien kabuz negoziatu beharko dituzte soldatak enpresekin.

… erraztasunak enpresa pribatuentzat, izan kubatarrak edo atzerrikoak

Aldi berean, pasa den abenduaren 8 eta 9an, La Habanan ospatutako Foro Empresarial Cuba 2020aren barnean, Rodrigo Malmiercak, Kanpo Merkataritza eta Atzerriko Inbertsioen ministroak, erabaki garrantzitsua iragarri zuen (indarrean sartuko den epea zehaztu ez arren): turismoan, bioteknologian eta handizkako merkataritzan Kubako Estatuak derrigorrez partehartze handiena izatea amaituko da. Momentuz, neurri hortatik kanpo geratuko dira baliabide naturalen erauzketa sektoreak eta zerbitzu publikoen prestazioa.

Gainera, Gobernuak 2.000 inguru jardueretan lan autonomoa baimendu du (orain arte 127 ziren). Araudia berriarekin oraindik ere Estatuak izaten jarraitzen du medikuntza, hezkuntza, defentsa eta baliabide naturalen erauzketa gisako sektoreetan sar daitekeen bakarra.

Nahiz eta Gobernutik behin eta berriz neurri sorta hauek produktibitatea suspertuko dutela esan, inbertsiorako baliabide gehiago askatzea baimenduko dutela eta horrela hazkuntza dinamika bultzatuko dela, errealitateak erakutsi du hori ez dela betetzen. Horrelako neurri kapitalistek ekarri dituzten ondorioak aski ezagunak dira: bizi baldintzen ezberdintasun sozialen gorakada, zerbitzu `publikoak pixkanaka desegitea eta herritarren gehiengoaren bizi baldintzetan atzerakada esanguratsua eragingo dute.

Iraultzaren konkisten oinarri materiala ekonomiaren planifikazioan dago, eta hori ezinezkoa izango zen ekoizpen baliabideak Estatuaren jabegoan ezarri gabe. Kubako agintariak bultzatzen dituzten politikekin oinarrizko zutabe horiek geroz eta bizkorrago ahultzen ari dira.

Egia esan, bere garaian Sobietar Batasunean eta Txinan gertatu zen bezala, erlazio kapitalistak indarra hartzen ari dira eta uharteko ekonomiako geroz eta sail gehiagotan sartzen ari dira, Estatuaren eta Kubako Alderdi Komunistako Komite Nagusiaren babespean.

Kanpaina “merkatuaren” alde eta igualitarismoaren aurka

Politika honek, 2011ko apirilean burutu zen Kubako Alderdi Komunistaren VI Kongresuak onartu zuen “Politika ekonomiko eta sozialaren lerratze-proiektua” finkatzen du, hots, 2016ko apirileko VII Kongresuak berretsi zuena.

Une hartan, Gobernuak jarduera ekonomiko pribatua sustatzeko apostu sendoa egin zuen, “norbere kabuz” egindako lana bultzatuz eta, iraultzatik lehen aldiz, enpresa txikiak sortzea eta soldatapeko lanaren kontratazio pribatua legeztatuz. Atzerriko inbertsioak uhartean sartzea ere erraztu zuen, parte hartzea baimentzen zitzaien sektore ekonomikoak zabalduz.

Neurri hauen ezarpena agintari kubatarrek aurre ikusitakoa baino motelago joan bada ere, zalantzarik gabe merkatu ekonomiaren elementuak pisua irabazten joan dira, ekonomia planifikatuaren eta sektore publikoaren kaltetan.

“Lerratze – proiektu” hauen aurretik sektore publikoaren berregituratze sakona egiteko plana abarazi zen. Horren ondorioz, 2010 eta 2018 urteen artean, 1,2 milioi langilek enplegatu publiko izateari utzi zioten. Esanguratsua da, gaur egun Estatuaren langile ez direnak (kooperatibistak, “norbere kabuzkoak” eta enpresa pribatuetako langileak) langile guztien %33a hartzea eta sektore pribatuak BPGaren %20 sortzea.

Gobernuak murrizketa sozialak eta merkatuaren aldeko neurriak onartzen dituen bakoitzean gertatu ohi denez, kanpaina ofizial zaratatsu bati ekin zaio despektiboki “Estatu paternalismoa” deitzen diotenaren aurka, gastu sozial “ irrazionalen”, gehiegizko doakotasunaren eta abarren aurka. Igualitarismoaren aurka egitea da helburua, -sozialismoaren oinarrizko ardatz bat dena-, eta horrela justifikatu nahi dira geroz eta handiagoa den ezberdintasun soziala, sektore jakin batzuen pribilegioak eta metaketa kapitalista.

Pasa den abenduaren 15ean, Juventud Rebelde, Kubako Gazte Komunisten aldizkarian honakoa irakur zitekeen: “Aita Estatua behin betiko konbentzitu da Kuba familiak ezin duela aurrera egin hainbeste gehiegizko babes berdinzalerekin; izan ere, bere seme-alaba langile eta saiatuak lanean ahitzen dira eta ezin dute nahi bezala aurrera egin, bitartean anai-arreba alfer eta galduak askotan hobe bizi daitezen, asmakizun eta engainuen bidez zailtasunetatik aberastuz.”

Antzeko argudioak erabiltzen dituzte herrialde kapitalista guztietan ekonomialari burgesek murrizketa sozialak babesteko, eta duela urte batzuetatik mota honetako arrazoiketak ugari ikus daitezke Kubako komunikabideetan, kazetari askok eta Estatuko zein Alderdi Komunistako goi agintariek defendatzen dituztenak.

Begirada,oinarrizko saskia osatzeko eta hilabete-amaierara iristeko merkatu informalera jo beharra daukan herritarra erruduntzean jartzen da, gaitz endemikoen errua gastu sozialari eta laguntzei egozten zaio. Aldiz, babestu eta ezkutatu egiten da Estatuko instituzioetan eta Alderdi Komunista Kubatarrean agintean daudenen pribilegioak mantentzeak suposatzen duen gainbalio eta baliabide publiko itzelen gastua.

Zarata mediatiko ikaragarri horrekin kea zabaldu nahi da ekonomiaren garapena geldiarazten duten benetako faktoreak ezkutatzeko. Langile demokraziaren gabezia da bat, hau da, Kubako masek ez dute ekonomia, politika eta bizitza sozialaren kudeaketan parte hartze eta kontrol demokratiko zuzen eta errealik, formetatik haratago. Hori da ekuaziotik kentzen den faktore handia. Langile demokrazia ezarriz bai posible litzakeela Kubako jarduera ekonomiko eta sozialaren eremu guztietan gailentzen den xahubidea, ustelkeria, eraginkortasun falta eta burkoratismoa borrokatzea.

Kubako ekonomia ahitzen duten gaitz endemiko hauekin bukatzeko beharrezkoa da, lehenik eta behin, milaka funtzionarioren pribilegioekin amaitzea, masen kontrol eraginkor orotatik aske gobernatzen baitute Estatu erakundeak eta Alderdi Komunistaren organismoak. Baina Estatuko eta alderdiko buruzagientzat hori ez dago ezbaian. Programa ekonomiko jakin bat ezartzeko oinarrizko irizpidea, lehenik eta behin, pribilehio hauek dauden bezela mantentzea da.

Horregatik ari dira duela urte batzutatik hona txinatar eredua -“merkatu sozialismoa”- babesten, arazo ekonomikoak konpontzeko hori dela jarraitu beharreko bidea errepikatuz behin eta berriz. “ Sozialismoa indartzearen” izenean, Estatuko goi erakundeek neurri kapitalistak ezartzen dituzte, bere garaian txinatar burokraziak erabilitako modu eta argudio berberekin.

Gaur egun Asiako erraldoia herrialde kapitalista bat da. Alderdi Komunista Txinatarreko nomenklatura burgesia inperialista berrian bilakatu da, kapitalaren metaketa baimentzen du, igualitarismoarekin guztiz bukatu du gutxiengo baten aberastasun izugarria sortuz eta ehundaka milioi langile esplotazio basatian jazartzen ditu. Noski, kanpoko kapitalaren etorrera masiboak eta langile klaseak ekintza politiko eta sindikal independente oro garatzeko askatasunik ez izateak, ekoizpen indarren aparteko gorakadarako baldintzak sortu zituen. Baina Txina ez doa sozialismorantz. Bide hori guztiz alboratu du, potentzia inperialistan bihurtzeko. Berdina gertatzen da Putinen Errusiarekin momentu honetan.

Munduko merkatua lortzeko lehian, mendebaldeko blokeak AEB buru dutela, atzerakada eta kolpe gogorrak jasaten ari dira leku askotan ari dira Txinaren eta baita Errusiaren eraginez ere. Baina hortik Kubak Beijinen eta Moskuren bidea jarraitu behar duela uste izateak, aberats milioidun berri izan nahi dutenentzat bakarrik balio du, ez sozialismoaren alde zintzotasunez borrokatzen duten eta pentsatzen dakiten iraultzaileentzat.

Ekonomia planifikatu sozialistaren potentziala. Covid 19aren esperientzia.

1959. urteko urtarrileko iraultzaren garaipenarekin, armada errebeldearen buru zeuden Fidel Castro eta Chek, AEBetako inperialismoaren eta bere mende zeukan oligarkiaren sabotaia egiaztatu ondoren, nazioko zein atzerriko kapitala desjabetzea bultzatu zuten eta ekonomia nazionalizatu baten oinarriak ezarri zituzten. Horri esker, garai historiko oso batean, Kubako masek aparteko bizi-baldintzak izan zituzten, Latinoamerikako egoerarekin alderatuz. Y esto ha sido posible incluso a pesar de las profundas distorsiones provocadas por la dirección burocrática de la economía. Eta hori posible izan da, nahiz eta ekonomiaren aginte burokratikoak sakoneko distortsioak eragin dituen.

Hain zuzen ere, ekonomia planifikatu hori berregituratzea egin behar dena. Covid 19aren osasun krisiak eta Kuban izan duen eraginak, argi utzi du basakeria kapitalistaren aurrean ekonomia planifikatuak duen nagusitasuna.

Otsaila bukaeran, pandemia hasi zenetik baieztatutako kasuak 49.779 ziren. Horietatik 45.242 gaixo sendatu ziren, 4.159 aktibo jarraitzen zuten eta hildakoen kopurua 322 iritsi zen.100.000 biztanleko 36 kasuko intzidentziarekin, Kubak tasa minimoak ditu.

Datuak konparatzen baditugu, tarte horretan AEBn 310,71 kasu zeuden 100.000 biztanleko, Alemanian 127, Estatu frantziarrean 331 eta espainiarrean 225, eta hildako kopuruak herrialde hauetan 508.000, 70.000, 90.000 eta 100.000 baino gehiago izan dira hurrenez hurren.

Gaur egun, Kubako aberastasun-iturrien zati nagusia oraindik ere Estatuak kontrolatzen du, eta horri esker, baliabideak mobilizatu ahal izan dira birusaren hedadura arrastoan mantentzeko, gaixoei osasun-laguntza duina emanez. Horri esker, Covid 19a Latinoamerikan eta mundu osoan, baita herrialde kapitalista garatuenetan ere, sarraskia eragiten ari den bitartean, Kuban pandemiari hobeto eusten ari zaio, kasuak askoz gutxiago dira eta birusak eragindako heriotzen kopurua askoz txikiagoa da.

Kubako bioteknologiaren sektorea mundu mailan aurreratuenetakoa izatea eta orain lau txerto garatzen aritzea, ezinezkoa litzateke ekonomia planifikaturik gabe. Fase aurreratuenean dagoena, Soberana 02 izenekoa, %84ko eraginkortasunarekin, hirugarren proba-fasean sartzear dago. Kubako osasun-arduradunen iritziz, abuztuan egongo da prest, eta urte amaierarako herritar guztiei txertoa jartzea espero dute.

Neurri prokapitalistek arriskuan jarriko dituzte konkista ikaragarri hauek.

Gaur egungo egoera

Pasa den mendeko 90. hamarkadan hertsura gogorrak izan ziren. Ondoren, Hugo Chávezen Venezuelarekin egindako merkataritza-akordioak arnasbidea izan ziren, eta Kubako BPGa nabarmen hazi zen urte batzuetan. Hain zuzen ere, hazten jarraitu zuen, oso modu apalean bada ere, 2008ko mundu-krisia hasi zenetik orain arte.

Pandemiaren eragina izan da aurreko urtean izandako atzerakada larria azaltzen duen faktore garrantzitsuenetako bat. Gobernuak ia erabat itxi zuen jarduera apirila eta ekaina bitartean. Horri turismoaren geldialdiaren eragin izugarria gehitu behar zaio. Zerbitzuen sektorea BPGaren osagai nagusia da eta osoaren %68 hartzen du. 2019an Karibeko uharteak 4,3 milioi turista jaso bazituen, 2020an 1,1 milioi izan ziren, denak lehen hiruhilekoan.

Era berean, munduko krisi kapitalistak ere nabarmen eragin du atzerritik egiten diren diru bidalketen gutxitzean, Kubako ekonomiaren oinarrizko zutabeetako bat eta familia askorentzako diru-iturri garrantzitsua dena. Baina azken urteotako ezegonkortasun-faktore nagusia Venezuelako ekonomiaren depresioa izan da, izan ere, eragin oso negatiboak izan ditu Kuban. Horiei AEBren blokeo kriminala gehitu behar zaie, Donald Trumpek 200 neurri baino gehiago inposatuz larriagotu duena.

Hala, Kubako BPGak %11ko beherakada izan zuen 2020an. Hain erorketa gogorra soilik 90. hamarkadako “aldi berezia” deitu zitzaionarekin bakarrik alderatu daiteke,  SESBen desegitearen ondotik etorri zena.

Langile kontrola eta iraultza zabaltzea, irtenbide bakarra

Egoera honetan, Kubako agintariek espero dute Etxe Zuriko maizter berriak blokeoa leuntzea eta Trumpen zigorrak kentzea, nahiz eta oraindik ez dagoen argi Biden prest egongo ote den Obamak Kubarekiko hasi zuen irekitze-politika mugatua berreskuratzeko.

Baina inperialismoaren presioa baretzeko itxaropenaz haratago, zalantzarik gabe, neurri kapitalistak sartzeak, bere garaian Txinako burokraziak aplikatu zuen ereduari jarraituz, konkista iraultzaileekin amaitzea baino ez du ekarriko.

Bide honek ez du balio ekonomiaren funtsezko arazoak konpontzeko, eta amesgaiztoa bihurtuko da langile kubatarrentzat. Nahiz eta Alderdi Komunistako eta Kubako Estatuko buruzagiek neurri horiek “sozialismorantz aurrera egiteko” direla esan, hori ez dator bat errealitatearekin. Txinan gertatu zen bezala, politika horren emaitza kapitalismoaren berrezarpena izango da.

Kubako ekonomiaren arazoak konpontzeko eta sozialismorantz aurrera egiteko, planifikatutako ekonomia indartu behar da, eta langile-klaseak zuzendu eta kontrolatu behar du; horrela bakarrik egin ahal izango zaio aurre plangintzaren atal guztiak hondatzen dituzten atrofiari, xahutzeari, kudeaketa txarrari eta ustelkeriari.

Baina neurri horiek ere ez lirateke aski izango. Herrialde bakar baten barnean, aurrerapen sozialistak muga bat dute, eta are gehiago baliabide mugatuak dituen Karibeko uharte txiki bat bada. Sozialismoa eraikitzeko, beharrezkoa da iraultza zabaltzea eta beste herrialde batzuetan kapitalismoarekin amaitzea, Latinoamerikatik hasita. Gaur egun, krisi kapitalista bere gordintasun osoan agertzen ari denean eta zapalduen mobilizazioak munduan zehar gertatzen direnean, Engelsen hitzek gure konpromiso iraultzailean berresten gaituzte: “sozialismoa edo basakeria”.

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.