Irailaren 28an, astelehenean, etxebizitza izateko eskubidearen aldeko kanpaldia abiatu genuen Bilbon. Kanpaldi honen bidez, lekukoa hartu eta elkartasuna adierazi nahi diogu Estatuko hainbat hiritan etxebizitza duin, irisgarri eta publikoaren alde abian diren borrokei.
Etxebizitza ez da luxu bat, ezta gutxi batzuen aberastasunerako negozio-iturri ere: oinarrizko eskubidea da. Hala ere, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua etxebizitzaren espekulaziotik eta negoziotik etekinak ateratzen dituzten etxejabe errentadunen, funts putreen, bankuen eta higiezinen enpresen interesen alde kokatu dira. Horren aurrean, ekiteko garaia da.
Gero eta gehiago murrizten ari dira zerbitzu publikoak eta eskubide demokratikoak, eta gero eta handiagoa da gure bizi-baldintzen gaineko presioa. Aldi berean, eskuin muturra eta arrazakeria indartzen ari dira, eta auzo, hiri eta etxebizitzetatik kanporatzen gaituzte. Mari Carmenen etxegabetzea inflexio-puntu izan da: argi utzi du etxebizitzaren krisiak pertsonen bizitzan duen eragina, eta mobilizatzeko beharra areagotu du.
Nazkatuta gaude etxebizitza gutxi batzuen aberastasunerako negozio bihurtzeaz, gehiengoaren bizi-baldintzak okertzen diren bitartean. Ez dugu egoera hori gehiago onartuko.
Zer aldarrikatzen dugu?
- Etxegabetzeak geldiaraztea
- Etxebizitza ez dadila negozio izan. Etxebizitza duina, publikoa eta unibertsala guztiontzat.
- Espekulazio-negozioarekin amaitzea eta etxebizitzaren merkatuan esku hartzea. Etxebizitzak funts putreei, bankuei eta etxebizitza-edukitzaile eta errentatzaile handiei desjabetzea.
- Alokairuen muga ezartzea: familia-unitatearen diru-sarreren %20tik gorakoa ez izatea, eta alokairu-kontratu mugagabeak bermatzea.
- Higiezinen arrazakeriari eta gorroto-diskurtsoei aurre egitea.
- Pobreziaren kriminalizazioarekin eta okupazioaren aurkako kanpaina mediatikoekin amaitzea.
Mobilizazio-plana
Borroka hau eta etxebizitza-sindikatuek, gizarte-eragileek eta klase-sindikatuek egiten duten lana indartzeko deia egiten dugu. Urrats bat aurrera egitea ezinbestekoa da: etxebizitzaren aldeko borrokak elkartu, indarrak batu eta elkarrekin mobilizatu behar dugu.
Horregatik, gaur, irailaren 29an, asteartea, 18:00etan, Arrigan elkarretaratzea deitzen dugu. Era berean, datozen egunetan astebururako mobilizazio bateratuaren berri emango dugu.
Aurrera! Antolatu, mobilizatu eta borrokatu dezagun etxebizitza eskubidea. Hau da bidea!
Etxebizitza Eskubidearen Aldeko Bilboko Kanpaldia
Acampada De Bilbo Por El Derecho A La Vivienda
El pasado lunes 28 de septiembre arrancó la acampada por el derecho a la vivienda en Bilbo. Las personas que formamos parte de esta acampada recogemos el testigo y nos solidarizamos con la lucha iniciada en otras ciudades del estado por el derecho a una vivienda digna, accesible y pública para todas. El Gobierno Vasco y Gobierno estatal son cómplices de los caseros rentistas, fondos buitres, bancos e inmobiliarias que se enriquecen con este negocio. Es hora de actuar.
Cada vez se recortan más los servicios públicos y los derechos democráticos, nos reprimen. La extrema derecha y el racismo avanza, y mientras tanto nos expulsan de nuestros barrios, ciudades y viviendas. El desahucio de Mari Carmen ha sido un punto de inflexión. Estamos hartas de que la vivienda sea un negocio para unos pocos, mientras la mayoría nos empobrecemos. No lo vamos a tolerar más.
¿Qué es lo que reivindicamos?
- Paralización de los desahucios.
- La vivienda no puede ser un negocio. Vivienda digna, pública y universal para todas.
- Frenar el negocio especulativo e intervenir el mercado de la vivienda. Expropiación de las viviendas a fondos buitres, bancos y grandes tenedores y rentistas.
- Tope de los alquileres: no más del 20% de los ingresos de la unidad familiar y contratos indefinidos.
- Contra el racismo inmobiliario y los discursos de odio.
- Basta de criminalización de la pobreza y de campañas mediáticas contra la ocupación.
Plan de movilizaciones
Llamamos a continuar esta lucha y el trabajo de los sindicatos de vivienda, agentes sociales y sindicatos de clase. Y decimos claramente: es necesario dar un paso al frente y golpear unidas en defensa de la vivienda, unificar las luchas, y movilizarnos conjuntamente. Llamamos a concentrarnos hoy martes 29 a las 18:00 en Arriga y próximamente anunciaremos una gran movilización unitaria para este fin de semana.
¡A por todas compañeras! ¡Este es el camino!
Acampada de Bilbo por el derecho a la vivienda









