Errentadunak eta putre-funtsak desjabetu
Alokairuen prezioak %50 jeitsi, kontratu mugagabeak
Etxegabetze gehiagorik ez!
Garai historikoak bizi ditugu eta, garai historiko guztietan bezala, langile klasea eta gazteria gara protagonistak. Agenda politikoa leherrarazi dugu, ultraeskuinaren diskurtso gailenari atzera eginaraziz, behetik A11ko greba orokorra inposatuz eta bake sozialarekin amaituz.
Altxamendu honek hainbat arrazoigatik hunkitu gaitu. Guztia gaineztu duten mobilizazioengatik, erakutsi dugun indar eta kontzientziagatik, eta baita Maricarmen Abascalen heriotzaren albiste tristeagatik ere. Haren heriotza hilketa krudel bat da eta arduradunak ditu.
Antolakuntza, antolakuntza, antolakuntza
Diktadura errentistaren aurkako borrokak gure hiriak langile familientzat bizigaitz bihurtu dituzten Gobernu guztiak seinalatzen ditu. Greba orokorraren helburua ez da bakarrik Vox, PP, Junts edo EAJ, bankuen eta funts putreen maiordomoak, gogor kolpatzea. Greba orokor hau Gobernu “aurrerakoiarentzako” mailukada ere bada. Gobernu honek Moncloa zortzi urtez okupatu du eta higiezinen espekulaziorik ankerrena baimendu eta bultzatu du.
Greba orokorrak langile klaseak duen botere erraldoia erakutsiko du. Auzoetan, institutuetan, unibertsitateetan eta enpresetan asanblada erraldoiak bultzatzeko unea da, deialdia eztabaidatu, bozkatu eta dena geldiarazteko.
Greba funtsezko tresna da errentistei eta putre-funtsei, eskuinari aurre egiteko, baina borroka honek erakusten duen bezala, lau urtean behin bozkatzea nahikoa dela pentsatzea erabateko okerra da. Gure errealitatea kapitalismo harrapari eta basati batek baldintzatzen du. Sistema honen logika onartzen duten alderdiek menderatutako Parlamentu batek ez du errealitate hori aldatuko. Ezin da eskuin muturra garaitu kapitalisten mahaitik erortzen diren apurrak kudeatzera mugatzen diren politiken bidez.
Etxebizitza negozio bat izan beharrean eskubide bat izatea nahi badugu, zerbitzu publikoak defendatu nahi baditugu, errepresioarekin amaitu, faxismoaren mehatxua eta arrazakeria garaitu nahi baditugu, sistema eraisteko unea da. Gizakiaren konkista materialek eta kulturalek aurrera egin dezaketen gizarte bat behar dugu: gizarte sozialista bat.
Horregatik guziok gonbidatzen zaituztegu pauso bat aurrera ematera, Ezker Iraultzailean antolatzera, klaseko alternatiba, internazionalista, feminista eta antifaxista.
Greba orokor historiko bat eraiki behar dugu, guztia gelditu gure aldarrikapen justuak lortu arte!









