Kaleratzerik ez Tubacexen! Enplegu suntsiketa geratu behar da!
Otsailaren 15etik greba mugagabean daude Tubacexeko langileak. Euren borroka babestuz altxa dira Aiaraldeko langile eta gazteak, mobilizazio indartsuak eginez eta Ertzaintzaren jazarpenari aurre eginez. Bide hori indartuz, martxoaren 22an deitu duten manifestazioak 17 enpresa batzorderen babesa jaso du jada.