Jardunaldiok, asteazkenero izango dira, martxoaren 13tik apirilaren 10era bitartean. Bost hitzaldi-solasaldi izango dira eta ikus-entzunezko proiekzio bat egongo da lehenengo. 4 orduko iraupena izango dute saioek, 15:30etan hasi eta 19:30ak arte. Jardunaldietan matrikulatu diren ikasleak ebaluatzeko, asistentziaz eta partea hartzeaz gain, lan idatzi bat eskatuko zaie, 5 ordutan baloratuko dena. Beraz, jardunaldiak orotara 25 ordukoak izango dira eta, Arabako errektoreordetzak onarturik, aukera askeko kreditu bat lortuko dute ikasleek.
Gaiak hauexek izango dira:
• Martxoak 13, 17:30h Ultraeskuinaren gorakada
• Martxoak 20, 17:30h Catalunya
• Martxoak 27, 17:30h Feminismo iraultzailea (gaztelaniaz)
• Apirilak 3, 17:30h Altsasu (gaztelaniaz)
• Apirilak 10, 17:30h Kapitalismoaren krisia