Eskari demokratikoek ezin ase dezakete langile alderdia. Burgesia txiki demokratikoak iraultza helburuak gutxi gorabehera bete direnean bukatzea nahiko balu ere, gure interesa eta gure betebeharra etengabeko iraultza egitea da, martxan izatea klase diruduna eta dominatzailea boteretik bota arte (...) eta ekoizpen indar nagusiak langileen esku egon arte.
Guretzat arazoa ez da jabetza pribatua erreformatzea, baizik eta indargabetzea; ez klase antagonismoak leuntzea, baizik eta klaseak indargabetzea; ez egungo gizartzea hobetzea, baizik eta berri bat ezartzea.
Marx eta Engels, Liga Komunistako Komite Zentraleko Zirkularra (1850eko martxoa)
1848an Europa astindu zuen iraultzaz gogoeta egiten ari zirela, Marxek eta Engelsek langile klaseari Estatu aparatuan iraultzak ahalik eta eragin gutxien eragin zezan nahi zuen burgesiaren sektore demokratikoarekin zituen loturak hausteko eta iraultza ordena kapitalistarekin amaitu arte bizirik irauteko dei egin zien. Honela, langileri gaztearen partehartzeak abian zen prozesu iraultzailearen izaera aldatzen zuela azpimarratu zuten, langile klasearen interesen aldeko borrokak gainditu egiten baitzituen aldarrikapen demokratikoak, hauek burgesiak aristokrazia zaharra boterekin kentzeko egindako borrokaren garai historikoarekin lotuta baitzeuden eta aurrez aurre topo egiten zuten jabetza pribatuarekin eta Estatu burgesarekin.
50 urte beranduago, Leon Trotskyk, Marx eta Engelsen metodoa jarraituz, Errusia Tsaristan aurreikusten zen iraultzaren izaera aztertu eta langileriaren partehartzeak iraultza aldarrikapen demokratiko-burgesetatik harago eramango zuela azaldu zuen. Aldarrikapen demokratiko-burges hauek ziren, hain zuzen ere, II. Internazionalak helburu gaindiezintzat jotzen zituenak. 1905ko gertakariek Trotskyren jarrera frogatu eta hauxe izan zen marxismoari egindako ekarpen handienaren oinarri praktikoa: Etengabeko Iraultzaren teoria, bertan herrialde kapitalista atzeratuetako iraultzaren izaera eta dinamikaren, langileriaren eta iraultza burutuko duten gainerako klaseen arteko erlazioaren eta iraultza sozialistak arrakasta izan dezan, halabeharrez, mundu guztira hedatzearen beharraren ikuspegi osoa ematen baitu.
Garapen desberdina eta konbinatua
Gizarte pentsamendu burgesak kapitalismoaren garapena eboluzio prozesu natural bat bezala aurkezten du, zeina gizarte guztiek igaro behar duten etapatan garatzen den. Eskola honentzat, herrialde atzeratuak (herrialde kolonialak edota Errusia bezala kapitalismoaren garapenera berardu iritsi eta feudalismoarekin lotutako egitura sozioekonomikoak zituzten herrialdeak) herrialde garatuek igaroa zuten etapa batean zeuden, horrela, denborak aurrera egitea nahikoa litzateke Errusia bezalako herrialde batek Ingalaterrak zuen garapen kapitalista modernoa erdiesteko.
Trotskyk teoria hau desegin zuen herrialde atzeratuak ez zeudela aurreratuek lehenago bizi izan zuten etapa batean azalduz. Herrialde hauek egitura aurrekapitalistak badituzte ere, kapitalismo modernoaren alderdi batzuk ere ezagutzen dituzte kapitalaren esporatazioaren politika inperialistari esker. Errusiako garapen kapitalista ekoizteko zuen moduak zerikusi gutxi zuen Europako beste herrialdeetan mende bat lehenako eman zen ekoizpenarekin. Errusian, eta gerora herrialde kolonialetan, ekoizpen kapitalistaren teknika eta forma berriak sartu zirenean, egitura soziala errotik aldatu zuten. Pobretutako nekazal masatik langile klase berri bat bereizi, zeinak urte gutxiren buruan herrialde garatuetako langileriaren pareko indarra eta kontzientzia bereganatu zuen. Erabat modernoa zen langile klase honek eta sortu ziren erlazio sozial berriak garai feudalarekin lotua zegoen gizarte egitura primitiboarekin konbinatzen ziren errusian, Estatu Tsaristak eutsi eta biztanleriaren gehigoak bizi zuen gizarte egitura zen.
Garai ezberdinetako gizarte sistema hauen konbinaketak eragin handia izan zuen klase dominatzaile berriaren sorreran. Burgesia errusiarra, potentzia inperialisten inberstio ekonomikoen berotasunean sortua, ez zen gai izan lurjabe handien eta Estatu Tsaristaren aurrean bere independetzia lortzeko. Aurkakoa, langile klase sortu berriari, langileen lehen grebei eta borrokei zien beldurragatik, autokraziari estuki lotu zitzaion; horrela bere patua erregimen tsaristarekin eta hau indarrean mantetzen zuen ordena sozial aurrekapitalistaren patuarekin elkartu zituen.
1905eko iraultza
1905ean Errusian zeuden bizi baldintzek iraultza burgesaren betebeharrak (feudalismoarekin amaitzea, nekazal erreforma, Tsarismoarekin amaitzea errepublika parlamentarioa ezartzea, nazio zapalduak askatzea, Errusia inperialismotik askatzea), ageria uzten bazituen ere, burgesia ez zegoen prest betebehar hauek betetzeko. Iraultza aurrera eramateko gai zen klase bakarra langile klasea zen.
Trotskyk 1919an idatzitako Emaitzak eta eginkizunak lanari egindako hitzaurrean azaldu zuenez: “Gertuen dauden betebeharrei dagokienez, iraultza burgesa izaten hasten da, baina gerora klase aurkaritza indartsuak sortzen dira eta garaipena lortzen du baldin eta boterea klase zapalduen gidari izateko gai den klasearen eskuetara iragotzen bada, hau da, langile klasearen eskuetara. Behin boterea hartuta, langile klaseak ezin du eta ez du nahi programa demokratiko burges batera mugatu. Iraultza aurrera eraman dezake soilik Errusiako iraultza Europako langileriaren iraultzarekin lotzen badu. Orduan, iraultzaren programa demokratikoak gaindituko dira marko nazionalarekin batera; eta errusiar langile klasean behin behineko nagusitasun politikoa etengabeko diktadura sozialistara igaroko da”.
1905ko iraultzaren garapenak Trotskyren azterketa baieztatu zuen. XVII eta XVIII. mendeko iraultza burges klasikoak ez bezala (Ingalaterra, Holanda, Frantzia), burgesiak ez zuen zuzendari papera jokatu. Alderatziz, eta errusiar gizartean gertatutako erroko aldaketa erakutsiz, sobietetan (langileek aukeratutako langile batzordeetan) antolatutako langile klasea izan zen hasiera hasieratik mugimendua aurrera eraman zuena.
Horrela, bere garai iraultzailean burgesiak Estatua desafiatu eta herriatarrak armak hartzera eta milizia naziolak sortzera dei egin zien bitartean, Errusiak burgesiak kosakoen eta Tsarraren boterearen atzean ezkutatu zen.
Burgesia betetzeko gai ez zen zuzendari papera, bere pisuaz, langileen eskuetara erori zen, zeina errusiar gizartean gehiengoa zen nekazari zapalduen masa erraldoiaren gidari bilakatu zen.
Baina, iraultzaren buru zela, langile klasea ezin zen burgesia bere ahultasuna zela eta gauza ezin zitzakeen zeregina betetzera mugatu: “langileriaren nagusitasun politikoa bere esklabotasun ekonomikoarekin bateraezina da. Ez du axola langile klasea zein badera politikoren azpian iritsi den boterea, derrigortua egongo da politika sozialista bat jarraitzera” (Emaitzak eta Eginkizuna, 8. kap.).
Beraz, pentsaezina zen errusiar iraultzak iraultza burgesen dinamika jarraituko zuela. Iraultzak langileen zuzendaritzeekin bakarrik garaitu zezakeenez, honek bere zigilua jarriko zien gertakariei: “langileen ordezkariak gobernura sartzen badira, ez botere gabeko bahituak bezala, baizik indar zuzendariarekin, orduan programaren minimoaren eta maximoaren mugak gaindituko dituzte, hau da, gai zerrendan sartuko dute kolektibismoa” (Emaitzak eta Eginkizunak, 6. kap.). Ondorioz, Trotskyk iraultza burgesen garaia mundu guztian amaitu zela iragarri zuen. Ekoizpen kapitalista mundu guztira hedatzean, betirako suntsitu zituen iraultza burges gehiago egiteko aukerak, eta beraz, “herrialde atzeratuetako betebehar demoktratikoek, zuzenean langile diktadurara eramaten dituzte” (Etengabeko Iraultza, “Sarrera”).
1917ko iraultza
1917ko otsaileko iraultzak, berriro, mahai gainean jarri zuren iraultzaren izaeraren arazoa. Joera erreformistek (mentxebikeek eta sozialiraultzaileek) langile klaseak bere aldarrikapea mugatu eta boterea burgesiari utzi behar ziola esaten zuten bitartean, benetako jazoerak arduratu ziren, beste behin, Trotskyren aurreikuspenen zuzentasuna erakusteaz. Iraultzako lehen asteak igarota, burgesiaren mendean zegoen behin-behineko gobernuaren eta, beste behin, langile klaseak Errusia guztian sortu zituen sobieten boterearen bikoiztasunak erakusten zuen iraultza burgesa bere amaiera iritsi zela eta ezin zitekeela urrunago joan.
Nekazarien masen aldarrikapen nagusia, Errusiako garapen kapitalistarako beharrezko litzatekeen nekazal erreforma, trabatuta geratu zen, ez aurrera eta ez atzera, burgesiak eta honen laguntzaile erreformistek Tsarrari eta lurjabeen aristokraziari zieten beldurragatik. Horrela, agerian utzi zuten nekazariek beren askatasuna lortzeko langile klasearengan bakarrik izan zezaketela konfiantza.
Leninek Alderdi Boltxebikearen jarrera eta estrategia argitzeko presaz idatzi zituen Apirileko Tesietan egoera hau onartu eta etengabeko iraultzaren beharra azpimarratzen da: “Errusiak gaurko egunean duen bereizgarriatasuna iraultzaren lehen etapatik, zeinetan boterea burgesiak hartu duen langileriak ez baitu kontzientzia eta antolakuntza nahikorik, bigarren etapara, zeinetan, boterea langileen eta nekazari behartsuenen eskuetan ezarri behar den, igarotzean datza.”
Etengabeko Irultzaren teoriarekin lotura duen eginkizun internazionalista onartu zuten boltxebikeek. Jakitun ziren herrialde kapitalista aurreratuetan iraultzak irabazi ezean, errusiar iraultza porrotera kondenatua legokeela, horregatik proposatu zuten behar beharrezko zeregina zela mundu mailako langile alderdia sortzea, hots, Internazional Komunista.
Geroko gertakariak eta etengabeko iraultza gaur
Gerora Errusiar gertatua ezaguna da. Europako iraultzaren porrotak, bereziki Alemaniakoak, errusiar iraultza bakartua utzi zuen. Kapa burokratiko bat sortu zen Estatu sobietarraren jabe egin arte eta iraultzaren protagonista izan ziren boltxebikeen bidea zapuztu zute.
Stalinen zuzendaritzapean, Internazional Komunistak bere politika iraultzailea atzean utzi eta Sobietar Batasunaren kanpo politikaren luzakin bilakatu zen. burokraziak aliatu potentzial bezala ikusten zuen burgesiaren sektorea erakartzeko, atzean utzi zuen etengabeko iraultzaren eginkizuna.
Alde batetik, Stalinek mentxebikeen etapakako iraultzaren teoria berpiztu zuen. Honela, herrialde kolonialetako komunistak iraultzaren lehen fasearen buru izan behar lukeen ustezko “burgesia nazionalaren” menpean azpiratu ziren. Txinako Alderdi Komunistak, norabide hau jarraituz, bere politika Kuomintang alderti atzerakoiaren politikaren mendean jarri zuen. Honen ondorio 1927k iraultzaren porrota eta Shangaiko eta Cantoneko erakunde komunisten suntsiketa izan ziren.
Gainera, boltxebikeen politika internazionalista, langile iraultza mundu guztira zabaltzearen beharra agerian uzten zuena, traizionatu zuten. Honen ordez, “herrialde bateko sozialismoa” aldarrikatu zen, burokrazia sobiatarrak zituen interesekin ondoen zetorren justifikazio ideologikoa.