Zein interesi eta helbururi erantzuten dio Estatu espainiarreko Gobernuaren birmoldaketak?
Egunotako albiste nagusia da: Pedro Sanchezek, itxuraz, aldatu egin du Gobernuaren osaera. Baina garrantzitsua da ulertzea zer norabide duen birmoldaketak: eskuinerantz doa ala ezkerrerantz? Nadia Calviñok lehen presidenteorde gisa pilatu duen botereak eta ministro berrien ibilbide politikoak erantzuten diote galderari.