Aski da! Muntaia polizial eta judizialik ez!
Ekainaren 3an 28 ikasle antifaxista atxilotu zituzten. Delitua? Iazko urriaren 30ean Vito Quiles agitadore ultraeskuindarrak Iruñean “España Combativa” biraren baitan egin nahi zuen ekitaldiaren aurkako mobilizazioetan parte hartzea.
Badakigu zer pasatzen den halakoetan: Cara al sol kantatu eta eraso naziak sustatzen dituztenak lasai asko ibiltzen dira, indar polizialen eta epaitegien babespean. Faxismoari aurre egiten diotenek, ordea, poliziaren amorrua jasotzen dute. Kasu honetan ez dute lotsarik izan eta enkaputxaturik sartu dira institutu batean gazteetako bat atxilotzera, eta gauza bera egin dute USaP egin berri zuen ikaslea atxilotzeko. Guztiz gaitzestekoa da, erregimen totalitarioen pare dihardute.
Vito Quilesek eta banda faxistek indar polizialekin dituzten lotura oso agerikoak dira. Polizia Nazionalaren, Ertzaintzaren eta Mossoen barruan ultraeskuineko “sindikatuek” arrakasta itzelak lortu dituzte, Desokupak sindikatu horiekin hitzarmena sinatu du afiliatuekin “hezkiketa fisikoa” lantzeko, eta hemen ez da ezer gertatzen. Egoera politikoaz asko erakusten du horrek. Banda faxistak ez dira soilik Núcleo Nacional eta antzeko taldeen inguruan antolatutakoak. Azken urteotan, plaka, pistola eta borradun milaka faxista lasai asko ibili dira beren uniforme poliziala jantzita eta modu basatian ezker militantearen eta sindikalismo borrokalariaren aurka egiten.
Palestinako genozioaren aurkako mobilizazioetan, etxebizitza duinaren aldeko eta etxegabetzeen aurkako manifestazioetan, Herrialde Valentziarreko irakasleen borrokan eta Global Sumud flotillako ekintzaileei Bilboko aireportuan egindako harreran, ekimena berbera da: publikoki harro erakusten duten basakeria.
Inda poliziaren eskala errepresiboa eta faxistizazioa ez dira kasualitatea. Klase arteko borrokari erantzuteko eta erresistentziarako gogoa apaltzeko kapitalak duen modua da. Jakina, polizia estatu aparatuaren instrumentu bat da. Bere ondoan eta koordinazio perfektuan daude togadunen alderdi faxista, eskuin muturraren zerbitzura muntaia judizialak antolatzen dituen berbera. Eta ondo dakite Gobernuko eta erakunde demokratikoetako inork, hau da, kapitalistek, ez dituela geldiaraziko. Askotan ikusi dugu: bost urteko zigorra Pablo Hasseli Juan Carlos I.ri buruzko egiak kantatzeagatik, 5 urte!; Zaragozako sei gazte antifaxisten prozesamendu eta kartzelaratzea, La Suizako sei sindikalisten kasua, Somosaguaseko zazpi ikasleena… Zerrendak ez du amaierarik.
Jazarpen polizial hau «aurrerakoia» eta «antifaxista» omen den Gobernuko Barne ministro batekin ari da gertatzen. Marlaskaren agindupean daude indar polizialak eta inpunitate osoz jardute dute. A ze iraina benetako antifaxismoarentzat! Praktikan, sozialdemokraziak bidea egiten dio zapaldu nahi gaituenari, falangista eta erreketeen oinordekoei, komisaldegietan, kuarteletan eta Madrilgo DGSn borrokalari antifrankistak torturatu eta beren odola isurarazi zuten horien oinordekoei.
Ikasle Sindikatuak bere elkartasuna bidaltzen die Iruñean atxilotutako ikasleei. Argi dugu jazarpen honi aurre egiteko bide bakarra antolakuntza, kontzientzia eta borroka direla.
Faxismoarekin ezin da eztabaidatu, aurre egin behar zaio!
Muntaia eta basakeria polizialik ez!
Marlaskaren kargu-uztea orain!
Borroka antifaxista ez da delitua, obligazioa da!









