Catalunyako eskola publikoa gerrarako prest dago. Ez dugu Mossorik ezta prekarietaterik nahi! Borroka hau irabaziko dugu!

Hamarkadak dira halako mugimendu bat bizi genuen azken alditik. Otsailaren 11ko eta martxoaren 16ko asteko grebek, eskola eta institutuetako irakasleak eta langileak buru zituzten manifestazio izugarriekin, ikastetxeetan borrokatzeko dagoen indarraren eta ausardiaren erakusgarri izan ziren. Ez gaituztela engainatuko eta ogi-apurrekin konformatuko ez garela ere erakutsi zuten. CCOO eta UGTko buruzagiek hezkuntza Departamentuarekin sinatu zuten akordioak, hezkuntza komunitateari bizkarra emanda, ez du konpontzen publikoan bizi dugun egoera tamalgarria, eta horregatik kaleak haserre handiagoz bete ziren.

Maiatzerako eta ekainerako iragarri diren irakasle eta irakasle ez diren langileen 17 greba jardunaldien ondoren, mugimendua desaktibatzeko maniobrek ez dute etenik izan. Lehenik eta behin, CCOO eta UGTko buruzagiek “erantzukizunez” jokatzeko eta grebak bertan behera uzteko deia egiten digute. Bigarrenik, Niubó kontseilaria gure irakasleekin aurrez aurre jartzen saiatu da, ohartaraziz ikasleok greba horien “bahituak” garela, datozen asteotan kontzentratzen diren udaleku, eskola irteera eta ebaluaketetan duten eraginagatik. Lotsagarria da! Ondo ulertu dezala kontselariak: ikasleok gure irakasleekin gaude, eta greban dauden liburutegietako langileeri elkartasuna adierazten diegu. Horregatik, Ikasle Sindikatutik greba deitu dugu Catalunyako institutuetan maiatzak 12, 27 eta ekainak 5erako. Gelditu dezagun guztiz hezkuntza!

Mossosentzat dirua dago, baina ez hezkuntza publikoarentzat?

Behetik zabaldu den eta mobilizazioa eta grebak bultzatzen ari garen milaka langileren mugimendua, hain zuzen ere, hezkuntza publikoak baldintza duinak izan ditzan defendatzeko da, bai bertako langileentzat eta baita guretzat ere, ikasleontzat, bizi dugun finantziazio faltaren egoera kritikoagatik kaltetuenak garenok.

Gure ikastetxeak zatika erortzen dira, ezinezko ratioekin ikasten dugu, LH ezin ditugu praktikak egin, gure irakasleen laneko bajak ez dira ordezkatzen eta ez dago baliabiderik bullyingari aurreegiteko eta gure osasun mentalari behar duen harreta jartzeko… Eta Departamentak dio errua irakasleen grebena dela, hauek direnean baliabide falta pairatzen dutenak! Aski da adarra jotzeaz! Guzti honen aurka borrokatzen duten irakasleei eskerrak eman nahi dizkizuegu gure eredu eta inspirazioa zaretelako. Professores i estudiants, unides i endavant!

Mossoak langileen auzoetako ikastetxeetara bidaltzea, irakasleen asanbladetan polizien infiltrazioarekin batera, gehiegizkoa da. Hau da Governaren soluzioa publikoan bizi dugun hondamenarentzat. Pistolak eta borrak ordena mantentzeko! Sinestezina da. Ezta Vox ere ausartzen hau egitera eta sakonera honetako errepresio neurriak entzun behar ditugu PSCren aldetik. Familia langileetako ikasleak ez gara kriminalak, baizik eta murrizketa eta pribatizazioen biktimak!

Mugimendua indartu eta langileria osoaren babesa lortzera

Zoritxarrez, PSCren politika hauek eta eskuineko politiken artean ez dago alderik. Eta hau estatu mailako hezkuntzan ere gertatzen da, argi erakutsi zuten moduan maiatzaren 7an 0-3ko langileen grebak eta mobilizazioek, baldintza onartezinetan bizirauten dutelako.  M20an berriz 0-3koak grebara goaz Catalunya osoan! Eta ez da hezkuntza bakarrik: osasun publikoa, etxebizitzarako eskubidea.

Borroka hau irabazteko kalera ateratzea eta antolatzea ezinbestekoak dira. Borroka komiteak eta irakasle, irakasleak ez diren langile, ikasle eta familien asanbladak altxatu behar ditugu ikastetxe guztietan, bertan erabakitzeko zer egin gatazka gure eskola eta institutuetaz haratago eramateko, borrokan dauden kolektiboekin batuz, langileria osoaren babesa lortzeko eta mobilizatzeko duen indarra baliatzeko. Garrantzitsua da ere asanblada hauek izatea, haien artean koordinatuta, demokratikoki zein aurrerapauso eman erabakitzen dituztenak. Inork ez dezala sinatu gurekin babesik gabe! Hezkuntza publikoa lortzeko borroka eta ahalegin handiak egin ditugu, eta ez dugu onartuko zapaltzea. Ezin dugu gehiago! Orain da momentua!

Ikasle Sindikatutik eta Ezker Iraultzailetik argi dugu erakutsi dugun indarrarekin eta proposamen hauekin irabazteko gai baino gehiago garela. Gurekin ados bazaude, jarri harremanetan eta antolatu gurekin. Ekintzara pasatzeko ordua da!

antolatuZaitez

Somosaguasko 7ekin elkartasuna

Somosaguasko 7ekin elkartasuna