%85eko jarraipena eta 100.000 baino gehiago mobilizazioetan!

Otsailaren 11n historia egin zuten irakasleek eta Catalunyako hezkuntzako langileek. Hezkuntza-greba oso arrakastatsua izan zen eta irakasleek “Aski da!” esan zuten, hezkuntza publikoaren suntsiketaren aurka kaleak betez.

Manifestazioen jarraipen eta masibitate handiak erraz gainditu zituen duela 4 urteko mobilizazio handiak, orduko Josep Gonzàlez-Cambray consellera d’Educaciò kaleratuz amaitu zirenak. Horren pareko bakarra 2008-2009ko Llei d’Educació de Catalunyaren (LEC) aurkako mobilizazio historikoak dira.

Gazteok, Sindicat d’Estudiants-en greba deaildia babestuz, kalera atera ginen gure irakasleekin batera. Ikasle bloke borrokalariak osatu genituen eta gure institutuetatako irakasleekin batera atera ginen, ibilbide osoan zehar agerian egon diren megafono eta kartulinekin.

Amorruz eta indarrez betetako jardunaldi bat

Irakasleen sindikatuek Departament d’Educació-a salatu dute greba eskubidea urratzen duten gutxieneko gehiegizko zerbitzuak ezartzeagatik. Hala ere, jarraipena %85etik gorakoa izan da! Grebarekin bat egin zuten irakasle asko mobilizazioetara joan ziren beren seme-alabekin.

Hainbat ikastetxetan antolatutako itxialdien ondoren, atzoko greba kontzentrazioekin, aldarrikapen ekintzekin eta pikete ugarirekin hasi zen, horietako bakoitzean ehunka izanda, Kataluniako zirkulazio arteria nagusiak moztu zituztelarik. Oihukatzen genuen kontsignetako bat, “Hoy es huelga de educación, ¡prepárate Niubó!”, Govern-eko consellera d’Educació delakoari erreferentzia eginez, gerora indar osoz adieraziko zen masibitatearen abisu argia zen.

´

Nahiz eta Mossos d'Esquadra probokatzaileak izan egun osoan zehar, beren jarrerarekin eta kolpeekin, irakasleek babes argia jaso zuten pikete eta atzeko auto-ilaretan langile askoren aldetik beren autoko klaxona jotzen, ukabila altxatzen edo txaloka.

Eta jarraian gertatutakoa ikusgarria izan zen

Eguerdian, irakasle-uholde geldiezina, horietako asko gazteak; ikasleak eta haurrak, kaleak betetzen ari ginen. 18.000 gironan, 12.000 Tarragonan eta 4.000 gehiago Tortosan, 8.000 Lleidan... eta 70.000 Bartzelonan! Zifrak motz geratuko dira seguru asko. Edonola ere, manifestari kopuruak nabarmen gainditu zuen 100.000!

Manifestazioak hasten ziren plazak txiki geratu ziren berehala, milaka kamiseta horiz beteta, makina bat pankartaz beteta, Departament d’Educació-ri irakasleen baldintzak duintzeko eskatuz eta hezkuntza publikoko inbertsioa nabarmen handitzeko eskatuz. Indar ikaragarriaren erakustaldia izan zen.

Txilibitu eta petardo artean, dozenaka mila eztarri oihuka ari ziren “hezkuntza publikoa”, “irakasle eta ikasleak, batera eta aurrera”, “ratioak behera, soldatak gora”, “greba greba”, “ez dago inklusiorik gehiegizko ratioekin”, “interinorik ez kalean”, “diskurtso gutxiago eta baliabide gehiago” edo “borrokan ere ari gara irakasten”.

Orduak joan ziren martxak. Jende askoren sentsazioa zen ez genuela inoiz horrelako borroka egunik bizi izan.

Irabazi dezakegu! Sailak amore ez badu ematen: martxoaren 16-20 grebara!

Departament d’Educació-ri kosta egin zitzaion grebaren garaipen apelaezina irenstea. Nahiz eta jarraipen zifra barregarriak jakinarazi, ikastetxeetan bizi zen erabateko lan-etenaldi errealitatetik oso urrun, Esther Niubó Hezkuntza kontseilariak publikoki onartu zuen “Hezkuntza komunitatearen gaurko greba aldarria da”. Datorren otsailaren 19an irakasleen sindikatuekin egingo den bileran mahai gainean inflexio puntua izango den proposamena jarriko dutela agindu du Sailak.

Atzoko mobilizazioa kolpe gogorra izan da Departament d’Educació-ren eta Generalitateko Govern osoaren aurka. Gobernu bat, Estatuko Gobernu zentralaren antzera, bere burua progresistatzat aurkezten duena, baina ez du benetako neurririk ezartzen hezkuntza eta zerbitzu publikoen defentsan; hori argi uzten dute atzoko hezkuntza greba indartsuak, Rodalies-eko kaosaren aurkako eta garraio publikoaren aldeko azken mobilizazioek, edo osasun sektorean iragarritako hurrengo mobilizazio deialdiek. Borroka guzti hauek manifestazio eta greba bateratuetan elkartu behar ditugu zerbitzu publikoen defentsan, mobilizazioaren indarra handitzeko eta Govern-ari besoa bihurritzeko.

Irakasleen eta irakasle ez diren hezkuntzako langileen sindikatu katalanek martxoaren 16tik 20ra greba aste berri bat iragarri dute. Sindicat d’Estudiants-etik lehen lerroan jarraituko dugu kalitatezko hezkuntza publiko baten aldeko borrokan, gure irakasleekin eta hezkuntza komunitateko langileekin eskuz esku.

Azaroko eta urtarrileko mobilizazio indartsuen ondoren, eta atzoko hezkuntza greba handia behetik antolatzen asteak eman ostean, oso argi geratu da hau dela bidea. Indarra dugu. Irabazi dezakegu. Esther Niubó kontseilariak eta Salvador Illaren Gobernuak hezkuntza komunitatearen gehiengoaren oihua entzuten ez badute eta langile zein ikasleen aldarrikapen justu eta premiazkoei erantzuten ez badiete, grebara itzuliko gara. Eta irmotasun handiagoz egingo dugu.

antolatuZaitez

Somosaguasko 7ekin elkartasuna

Somosaguasko 7ekin elkartasuna