Langile klaseak diktadura garaitu zuen bere borroka eta odolarekin

50 urte bete dira 1976ko martxoaren 3an Gasteizko kaleak odolez busti zituen sarraski lazgarritik. Pedro Maria Martinez Ocio, Forjas Alavesas enpresako 27 urteko langilea; Francisco Aznar Clemente, okindegietako langilea eta ikaslea, 17 urte; Romualdo Barroso Chaparro, 19 urte; Jose Castillo, Grupo Arreguiko langilea, 32 urte eta Bienvenido Pereda, Diferencial taldeko langilea, 30 urte. Tiroz hil zituen poliziak Zaramaga langile auzoko San Frantzisko elizan lau mila langileko asanblada batean parte hartzen ari zirela.

Poliziak bi mila tiro baino gehiago egin zituen, ehun eta berrogeita hamar zauritu baino gehiago eragin eta dozenaka atxilotu zituen. Gerora Alderdi Popularreko sortzaile izan zen Manuel Fraga Iribarne Gobernazio ministro frankistaren agindupeko poliziaren oldarraldi basatiaren erakusgarri bat izan zen.

Langileen altxamendua Gasteizen

Frankismoaren gainbehera krisi ekonomiko kapitalistarekin eta klase borrokaren gorakadarekin batera garatu zen. Datuak esanguratsuak dira.

1976ko urtarriletik maiatzera bitartean 60.000 milioi pezeta atera ziren Estatutik, kapitalistek ihes egin zutelako, eta inflazioa %20ra iritsi zen (ogia %40 inguru igo zen urteko lehen hiruhilekoan). 1973an, 300.000 pertsona inguru zeuden langabezian, baina handik hiru urtera, milioi bat baino gehiagori eragiten zion. Testuinguru horretan, greben gorakadan islatu zen langileen kontzientziazio eta indar gero eta handiagoa eta diktadura frankistaren aurkako oposizioa. 1970-1972 bitartean 846.000 lanegun galdu ziren grebetan, 1973-1975ean milioi eta erdi, eta 1976an hamabi milioi baino gehiago.

1976ko urtarrilean egoera gori-gori zegoen. Madrilgo, Bartzelonako, Bilboko eta Estatuko gainerako industria-gune handiak gerran zeuden. Orduan erabaki zuen Arias Navarroren gobernuak eskarmentua ematea eta indar erakustaldi sendoa egitea beharrezkoa zela.

Gasteizen, urtarrilaren 9an Forjas Alavesas enpresako langileek greba egin zuten. Mevosako, Aranzabaleko, Gabilondoko, Ugoko, Orbegozoko eta beste hainbat enpresatako langileek segitu zuten haien eredua. Hogeita hamar enpresa baino gehiagok eta sei mila langile baino gehiagok koordinatu zituzten beren ekintzak. Hauteskunde demokratikoa bultzatu zuten beren ordezkarien batzarrean —Ordezkaritza Komisioak— eta aldarrikapen-plataforma bateratuak onartu zituzten. Langile demokraziaren erakustaldi hura jauzi kualitatiboa izan zen kapitalisten eta erregimenaren aurkako norgehiagokan.

Hautatutako Ordezkaritza Komisioak langile boterearen benetako enbrioi bihurtu ziren. Frankismoaren aparatu sindikala erabat arbuiatu zuten, eta aparteko erronka planteatu zioten Gobernuari ez ezik, baita frankismoaren oinordekoekin adostutako erreforma baten estrategia zuen ezker erreformistako buruzagiei ere. Erakunde erreformista horiek ez zuten erregimenaren porrota eta Espainiako Estatuaren eraldaketa sozialista prestatuko zituen haustura iraultzaile bat defendatzen.

Langile klasearen boterea ekintzan, eztabaidetan eta hartutako neurrietan frogatu zen. Burokrazia sindikalak ezarri nahi zituen mugetatik askoz harago zihoazen langile borrokalariak.

Langileen aldarrikapen bateratuek gauzak argi utzi zituzten lehen momentutik:

  • Soldata-igoera berbera denontzat. Puntu hori funtsezkoa zen, portzentaiezko igoerak planteatu beharrean, igoera linealak grebaren ardatz bihurtzen baitzituen.
  • Soldata errealaren %100, gaixotasuna edo istripua izanez gero.
  • 60 urterekin erretiroa hartzea, soldata errealarekin.
  • Lanaldia murriztea.

Handik zenbait egunetara beste puntu batzuk gehitu zitzaizkien, esperientziatik, errepresiotik eta patronalaren ekintza probokatzaileetatik abiatuta:

  • Enpresa bakar batek ere ez du negoziatzen Gasteizen atxilotu bakar bat dagoen bitartean.
  • Enpresa bat ere ez da lanera itzuliko Gasteizen kaleratze bakarra badago.
  • Ez da negoziatzen, ez bada batzarrean aukeratutako ordezkariekin eta zuzenean patronalarekin.

Kaleratzeek eta atxiloketek mugimendua gehiago erradikalizatu zuten. Bi hilabeteko borrokaren ostean erabaki zen beharrezkoa zela greba orokor handi bat, eta martxoaren 3rako deitu zuten. Egun hartan, Gasteizko langile klase guztia Ordezkaritza Komisioen atzetik abiatu zen: fabriketako, merkataritzako, zerbitzuetako ia langile guztiek, ikasleek, etxeko andreek… hiria geldiarazi zuten. Goizean goizetik, polizia mobilizazioa geldiarazten saiatu zen, eta grebalarien eta manifestarien aurkako kargak hasi zituzten.

Sarraskia

Egun hartako arrakasta ikaragarria izan zen. Arratsaldeko 5etan San Frantzisko elizan batzar orokorra deitu zuten. Ordubete lehenago eliza gainezka zegoen, hiria erabat geldi eta barrikadaz betea. Langile auzo guztietan milaka gazte, emakume eta langilek beren etxeetatik atera ziren hitzordu bateratura joateko.

Polizia, Barne Ministerioko arduradunen aginduei jarraituz, eliza barrura sartu zen kristalak apurtuz eta ke-potoak jaurtiz. Jendea lurrera bota zen babesteko, eta gehiago jasan ezin zutenek nekatuta eta erdi itota irten ziren kalera. Poliziak korridoreak antolatu zituen langileak kolpeka eta kulatadaka hartzeko, eta azkenean sarraskia antolatu zuen: noraezean tiro egin eta bost langile hil zituzten.

Lekukoen deklarazioak eta polizia beraren irrati bidezko transmisioak eztabaida ezinak dira. Jarraian aipatzen dugun elkarrizketa polizialak ez du zalantzarako tarterik uzten:

“— Vamos a ver, J-2 haga lo que le había dicho. Cambio.

— ...Me han puesto aquí cuatro coches en medio; los tendré que quitar, pero de todos modos si nos marchamos de aquí se nos van a escapar de la iglesia. Cambio.

— J-1. No interesa que Charli se marche del sitio donde está porque entonces se nos escapan de la Iglesia. Cambio.

— ...Hemos entrado dentro, pero esto está muy mal. Si no, si no, vamos a tener que emplear armas de fuego. Cambio.

— Vamos a ver; Charli 0 para Charli, entonces el Charli que está ahí, J2, J3 desalojen la iglesia y como sea. Cambio.

— Pero no podemos desalojar porque entonces está repleta de tíos, repleta de tíos, entonces por las afueras estamos rodeados de personal. Vamos a tener que emplear las armas de fuego. Cambio.

— Gasead la iglesia. Cambio.

— Date prisa. Que vengan los Charlis porque estamos rodeados de personal; al salir de la iglesia aquí va a haber un pataleo. Vamos a tener que usar las armas de fuego. Seguro además, eh?

— Intervenid los tres juntos J-2, J3 y Charli 3 sacarlos como sea. Cambio.

— ....

— ¿Qué tal está el asunto ahora por ahí? Cambio.

— Te puedes imaginar; después de tirar igual mil, mil tiros pues y romper toda la iglesia de San Francisco, pues ya me contarás cómo está toda la calle y está todo. Cambio.

— Muchas gracias ¿eh? Y buen servicio, Bueno espera un momentito por ahí a ver si os podéis dirigir de un momento al punto cero. Cambio

— ... en la plaza de Salinas y hemos contribuido a la paliza más grande de la historia. Cambio.

— Por cierto, aquí ha habido una masacre. Cambio.

— De acuerdo, de acuerdo. Cambio.

— Oye, pero de verdad una masacre, ¿eh?

— ... Ya tenemos, ya tenemos munición; ya tenemos dos camiones de munición, ¿eh? O sea que a mansalva... a por ellos, sin tregua de ninguna clase. Cambio”.

Sarraskia inflexio-puntua izan zen eta imajinatzen zaila den astindua eragin zuen. Gobernuak, armadak eta poliziak garaipena lortu zutela pentsatuz elkar zoriontzen zuten bitartean, langile klaseak ahal zuen adore guztia erakutsi zuen. Ehun mila pertsona baino gehiago joan ziren hiletara eta Gasteizko kaleetan barrena ibili ziren Gobernu Zibiletik zaurituak zeuden ospitaleraino, hildako langileak omenduz.

Berehala langile elkartasun uholdea piztu zen, grebak eta manifestazioak antolatu ziren Estatu osoan. Euskal Herrian, martxoaren 8an, hogeita hamarreko hamarkadatik izandako greba orokorrik handiena izan zen: milioi erdi langilek baino gehiagok babestu zuten. Errepresioak bortitza izaten jarraitu zuen eta bi langile hil zituzten indar errepresiboek tiroz, bata Basaurin eta bestea Tarragonan. Baina borrokan ari zirenak apaldu beharrean, errepresioak haien amorrua eta borrokarako grina areagotu zituen.

Martxoak 3 1976
Gobernuak, armadak eta poliziak garaipena lortu zutela pentsatuz elkar zoriontzen zuten bitartean, langile klaseak ahal zuen adore guztia erakutsi zuen. Ehun mila pertsona baino gehiago joan ziren hiletara.

Trantsizioko itunak iraultza saihesteko

Azkenik, borroka eragin zuten ia aldarrikapen guztiak lortu zituen Gasteizko langile klaseak, eta patronalak kontzesio ugari eta garrantzitsuak egin behar izan zituen, ez Gasteizen bakarrik, baita Hego Euskal Herri osoan eta Estatuan ere. Langile klasearen indarrak ezinezkoa zirudiena lortu zuen.

Kontzesioek, ordea, ez zuten giroa baretu. Mobilizazioak bere izaera politikoa areagotu zuen. Amnistia, frankismoak zapaldutako askatasun eta eskubide demokratiko guztiak erabat berreskuratzea eta Espainiar Estatuko nazio zapalduen autodeterminazio eskubidea milioika langile eta gazte kalera atera zituen mugimenduaren bandera bihurtu ziren. Gasteizko sarraskiak ez zuen zapuztu altxamendu iraultzailea, aitzitik helburua askoz gertuago zegoen orain.

Ondorioetako bat Arias Navarroren dimisioa izan zen; Juan Carlos I.ak, 1976ko uztailean, Adolfo Suarez buru zuen Gobernu berria izendatu zuen. Une hartan, Madrilgo eta Washingtoneko bulegoak Trantsizio Itunak ekarri zituen estrategia prestatzen ari ziren, Santiago Carrillo eta Felipe Gonzalezen babes aktiboarekin.

Martxoaren 3ko sarraskia gertatuta ere, ez PCEko ez CCOOko buruzagiek, langile klasearen indar nagusiak izan arren, ez zuten greba orokor bateratura deitu Ariasen Gobernuaren aurka. Espainiar burgesiarentzat eta nazioarteko estrategen sektore erabakigarrientzat helburu nagusia zen altxamendu izaerako mobilizazio bihur zitekeen greba orokor bat saihestea. Ezin zitekeen onartu Espainiako Estatuak iraultza sozialistaren bideari ekitea, eta Gasteizko gertaerek eta hurrengo hilabeteetan izan ziren borroka eta greba uholdeek frogatu zuten indar korrelazioa gisa horretako altxamendu baten oso aldekoa zela.

1977ko urtarrileko aste beltz hartan, Arturo Ruiz, Mari Luz Nájera eta Atochako abokatu laboralisten aurkako egindako sarraskiaren ondoren ere ez zuten greba orokorrerako deialdirik egin. Orduan ere, PCEko eta CCOOeko zuzendaritzak mantentze-lan handia egin zuten, eta gogor saiatu ziren mugimendua sortzen ari zen instituzionaltasun burges berriaren bidetik eramatea.

Amnistiaren legeak diktadurako krimenak zigorrik gabe utzi zituen eta Francok izendatutako Juan Carlosen monarkia babestu zuten Konstituzioak eta Moncloako Itunak. Kapitalaren estrategia izan ziren boterea langile klasearen eskuetara pasa ez zedin, eta ezker erreformistaren laguntza izan zuten horretarako.

Berrogeita hamar urte geroago, Gasteizko langileen aurkako krimenen arduradun politiko eta polizialetako bakar batek ere ez du ordaindu. Ez da inolako justiziarik egon 78ko erregimenean. Horregatik, 1976ko langile mugimendu miresgarriari egin diezaiokegun aldarrikapenik eta tributurik onena langile klasea erabat askatu arte borrokan jarraitzea da, sozialismoaren eta herri eta nazio zapalduen autodeterminazio eskubidearen alde. Polizia hiltzailearen eta estatu terrorismoaren balen ondorioez erori zirenen omenez, beren odolarekin, kartzela zigorrekin, errepresioari, torturei, kaleratzeei eta erbesteari aurre egiteko ausardiarekin egun mehatxupean dauden eskubide demokratikoak lortu zituzten guztien omenez.

antolatuZaitez

Somosaguasko 7ekin elkartasuna

Somosaguasko 7ekin elkartasuna