Matxinatzea ez da delitua!

Sinatu hemen

Ekainaren 25ean, Errebeldiako lau gazte deitu dituzte susmagarri gisa deklaratzera prozesu judizial batean. Hala ere, politikan antolatzen direnen aurkako eraso baten aurrean gaude. Ez dituzte delituak egiteagatik ikertzen, baizik eta gorroto diskurtsoa zabaltzen dutenek salatzeagatik. Haien ustezko «delitua»: eskuin muturrak sustatutako gorroto politiken aurka hitz egitea.

Otsailaren 8an, Abascal, Le Pen, Orban eta beste faxistak Madrilen bildu zirenean, «Europa Handi Berriro Egin dezagun» lelopean eskuin muturreko nazioarteko bilera batean, gazteak ez ziren isildu . Arrazakeriaren, sexismoaren, LGBTIfobiaren eta autoritarismoaren aurrean, ekintza sinboliko eta baketsu batekin erantzun zuten. Haien helburua: pertsona guztion eskubideak eta duintasuna zapaltzen dituen proiektu politiko bat salatzea, indarkeriarik gabe.

Momentu honetan gorroto horren aurka ez isiltzeagatik ikertzen dituzte. Indarkeriarik eta kalterik gabeko protesta baketsu bat delitu bihurtzen saiatzen ari dira. Intolerantzia salatzen dutenen atzetik jarraitzen dituzte, gorrotoaren sustatzaileak zigorrik gabe joaten dira bitartean.

Ez gaude gertakari isolatu baten aurrean. Lehenengo Pablo Haselekin ikusi genuen gertatutakoa, non bere abesti letreengatik espetxeratu zuten. Zaragozako 6ekin berdina bizi izan dugu, protestatzeagatik kondenatutak daudelako. La Suiza kasuko langilekingauza bera gertatu zen, non bere sindikatu eskubideak erabiltzeagatik ere salatu dituzte. Azkenik unibertsitatean faxismoaren aurka protestatzeagatik auzipetuak izan ziren Somosaguas 7koek ere jasan dute. Horrexegatik kezkagarria den eredu baten aurrean gaude zeren eta islatzen duten kasu askoz gehiago daude: errepresioa erabiltzen dute antolakuntza politikoa zigortzeko eta beldurra tresna bat izatea dute helburu.

Manifestu hau lau kideekiko elkartasunetik sortu da, baina baita gure askatasunaz kezkatuta ere. Protesta ezin da ekintza kriminal gisa hartu. Gorrotoaren aurka manifestatzea ez da delitua; eskubide demokratikoa baizik . Ekintza hau kriminalizatzea marra arriskutsu bat gurutzatzea da.

Protestak isilarazteko auzitegiak erabiltzea salatzen dugu. Kasu honen artxibaketa eta jazarpen politikoa amaitzea eskatzen dugu . Horregatik, adierazteko, salatzeko zein antolatzeko eskubideen errespetua eman behar da.

Banner para actos

Somosaguasko 7ekin elkartasuna

Somosaguasko 7ekin elkartasuna

Somosaguasko 7ekin elkartasuna