Deskargatu kartela | eskuorria

Palestinar herria garbitzen ari dira. Bi urteko genozidioaren ondoren, Netanyahuren gobernu sionistak bere plan kriminalekin jarraitzen du. 60.000 palestinar baino gehiago hil dituzte, horietatik 18.000 haurrak, eta arma gisa baliatutako goseteak herritarren % 25i eragiten die dagoeneko. Ospitaleak, eskolak eta etxebizitzak birrinduta geratu dira. Gaza aire zabaleko hobi komun bihurtu da.

Garbiketa etniko gizagabe baten aurrean gaude, erregimen fanatiko eta faxista batek diseinatua, naziek judutarren aurka egin zuten bezala. Gutako gehienok Holokaustoa eta gas-ganberei buruz ikasi dugu. Palestinar herriaren aurkako “azken irtenbide” sionistarekin historia errepikatzen ari da.

Netanyahu ez dago bakarrik. AEBko inperialismoaren eta Donald Trumpen baliabide ekonomiko eta militar guztiak ditu eskura, baita nazioarteko ultraeskuinaren babes sutsua ere, eta horren barruan Vox eta PP sartzen dira. Baita EAJ ere, argi erakusten baitu Israelen aldeko babesa, islamofobia eta etorkinen komunitatearen aurkako gorroto arrazista, eta noski, CAF edo Irizar bezalako enpresak, sionismoarekin negozio mardulak egiten dituztenean.

Sionismo hiltzaileak egiten duena egin badezake Trumpen gobernuaren ­laguntzari esker da, baina ezin dugu ahaztu Europar Batasunaren eta hura osatzen duten gober­nuen konplizitatea. “Demokraziari” buruz hitz egiten duten bitartean armak ­saltzen dizkiote eta negozioak egiten dituzte Netanyahuren erregimenarekin.

Espainiar estatuari dagokionez, PSOE-Sumarren gobernuak hizkera bikoitza erabiltzen du. Pedro Sánchezek uste badu Palestinan gertatzen ari dena onartezina dela, zergatik ez ditu berehala harreman komertzial, diplomatiko eta militarrak ­apurtzen Israelekin, erabateko armen enbargoa xedatuz? Ez dago lekurik diskurtso ­hutsentzat gure begien aurrean herri bat suntsitzen ari diren bitartean.

Palestinarekiko elkartasun internazionalista mundu osora zabaldu da. Manifestazio masiboek, unibertsitateko kanpaldiek, boikot ekintzek edo laguntza humanitarioa eramateko antolatu diren ontzidiek argi uzten dute genozidioa amaitzeko dugun borondatea hautsezina dela.

Ez dugu ez ikusiarena egingo. Palestinar auzia gazteriaren eta giza eskubideak eta justizia soziala defendatzen dugunon auzia da. Horregatik, Ikasle Sindikatutik, gertatzen ari dena kontuan izanik, dei egiten dugu ikasleen greba orokorrera urriaren 2an, osteguna, ikasgelak hustera eta kaleak duintasunez betetzera hiri guztietan 12:00etan egingo ditugun manifestazioetan. Baita ere, dei egiten dugu institutu eta unibertsitate guztietan Palestinarekiko elkartasuna antolatzeko batzordeak eratzera.

Hezkuntza komunitate osoari, borroka honetan elkarlanean ari garen gazte-­erakundeei eta sindikatu borrokalariei dei egiten diegu greba-jardunaldi honetan parte hartzera eta babesa ematera, herri-protesta mugimendu handi honen parte gisa, eta urriaren 4 eta 5eko asteburuan estatu osoan mobilizazio berriak egingo dituen mugimendu honen parte izatera.

Gazteria genozidio sionistaren aurka altxatzen da!

Gelditu dezagun sarraskia! Ibaitik itsasora, Palestina izango da!

Banner para actos

Somosaguasko 7ekin elkartasuna

Somosaguasko 7ekin elkartasuna

Somosaguasko 7ekin elkartasuna