Argazki eta bideoak

Gaurko eguna ez dugu inoiz ahaztuko. Sekula. Historian lehen aldiz, Estatu osoko ikasgelak gelditu dira eta 100.000 ikasle atera gara gure mina oihukatzera eskola jazarpena den gaitz honen aurka. Sandragatik eta guztiengatik, egunero jasan behar dugun zapalkuntzaren, mespretxuzko iruzkin eta jarrera matxista, LGTBIfobiko eta arrazista horien aurka.

Aski dela esan dugu. Akabo isiltasuna, akabo jazarleen zigorgabetasuna.

55 hiritan Sandra Peñaren izena izan da gure bandera. Epizentroa, Sevilla. Han 30.000 gaztek hiriaren erdiguneak gainezka egin arte bete dugu, Plaza Berritik San Telmo Jauregira. Andaluziako hiriburu honek inoiz bizi izan duen ikasle manifestaziorik handiena da. Sandraren irudiek, hura gogoratzeko justizia eta bere familia eta lagunekiko elkartasun mezuek, protesta guztia betetzen zuten. Baita gure amorruak ere, Sandrak hor egon behar baitzuen gurekin. Sandrak bizirik jarraitu behar luke.

Hunkitu besterik ezin dugu egin bere familiak lagundu gaituela jakitean. Ikasle mugimenduaren maitasun eta babes osoa sentitu izana espero dugu, guk ere bere ausardia eta borroka sentitzen dugun bezala, krimen sozial hau zigorrik gabe gera ez dadin. Dena emango dugu hori lortzeko.

Malagan, Kordoban, Granadan, Jaénen, Cádizen eta Huelvan, batera ¡Sandra, hermana, nosotras no olvidamos! abestuz. Madrilen 15.000 gazte eztarria urratu arte: ¡Basta ya de acoso escolar! 10.000 inguru Bartzelonan, Tarragonan, Gironan eta Lleidan, argi eta garbi esanez: No són suïcidis, són assassinats! Valentzian, Alacanten eta Castellónen beste milaka lagunek salatu dugu: Falten psicòlegs i sobren fatxes!

Euskal Herrian ere oso indartsua izan da mobilizazioa, 4.000 Bilbon eta milaka Donostian eta Gasteizen, hau galdetuz: Baliabideak non daude? Santiagotik Vigora, Ourensera, Pontevedrara, Lugora eta Coruñara, Galiziako ikasleok plazak bete ditugu oihuka: Colexios culpables, sistema responsable! Gauza bera Xixonen, Oviedon, Zaragozan, Murtzian, Santanderren, Badajozen, Valladoliden, Mallorcan, Ciudad Realen, Tenerifen, Segovian… Ezinezkoa da denak aipatzea. Orduak eta orduak oihuka: ¡Fuera matones de nuestras aulas!, ¡Vuestros protocolos son una mierda! y ¡No es un caso aislado, es la realidad! Isiltasunaz nazkatu garelako.

Borroka egun hau Sandrari eta bullying izeneko munstro horren biktima guztiei omenaldirik onena da. Horregatik exijitu dugu Irlandesas de Loreto itunpeko ikastetxeko zuzendaritza batzordearen berehalako dimisioa, horregatik seinalatu dugu hezkuntza eta osasun publikoak suntsitzen dituen eta gure bizitzak mespretxatzen dituen Andaluziako Juntaren erantzukizuna.

Eskola jazarpena lehen mailako arazo soziala da. Zenbat bizitza gehiago galdu behar dira Hezkuntza Sailek eta Gobernu zentralak zerbait egin dezaten? Gutxiago hitz egin dezatela haurtzaroaren eta gaztaroaren garrantziaz, eta milioika euro gehiago inbertitu dezatela hezkuntza eta osasun publikoak salbatzeko. Ikastetxe guztietan psikologo, orientatzaile, gizarte-hezitzaile eta bitartekarien kabineteak egon daitezen eta ikasleak, familiak eta irakasleak bullyingaren aurka hezi eta prestatzeko plan serio eta sendo batekin.

Kontzientzia antifaxista erakustaldi itzela ere izan da gaurkoa. Argi dago gure ikasgelak bizi garen gizartearen isla direla, non eskuin muturrak bere gorroto diskurtso arrazistak, matxistak, homofoboak eta transfoboak… zigorgabe zabaltzen dituen sare sozialetan, tribuna parlamentarioetan eta kaleetan zehar. Garenak garelako jazartzen, iraintzen eta erasotzen gaituzte, desberdina zapaldu nahi dutelako eta beren kanonetan sartzen ez direla uste dutenaz barre egin nahi dutelako. Soberan dauden bakarrak haiek dira! Ez ditugu onartuko haien indarkeria eta gorrotoa!

Ikasle Sindikatutik bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu gaur mobilizatu diren ikasle guztiei, beren istorioak eta beldurrak partekatu dituztenei, gurekin izan diren familiei, babesa eman diguten irakasleei eta gurekin batera hain beharrezkoa den bandera altxatu duten elkarte eta kolektibo guztiei.

Borroka hau amaieraraino eraman behar dugu, ikastetxe bakoitzean eskola-jazarpenaren aurkako kanpaina handi bati ekinez. Ikasle Sindikatua zuen tresna da bullying-a salatzeko eta kolektiboki borrokatzeko. Ahaldundu gaitezen matoien eta euren politika atzerakoiekin adoretzen dituztenen aurka. Ez gara inoiz gehiago isolaturik egongo, ezta isilik ere.

Elkarrekin, lortuko dugu.

***

Hona hemen Sevillako eta 55 hirietako mobilizazioen amaieran irakurri dugun manifestua, Euskal Herrira egokitua:

Hoy hemos salido a la calle para denunciar una tragedia que nunca tendría que haber sucedido. Hoy estamos aquí para decirle a Sandra Peña que nunca la vamos a olvidar, y para transmitir todo nuestro apoyo y cariño a su familia, amigas y compañeras en estos momentos tan duros. Os prometemos que no descansaremos hasta conseguir justicia y reparación, para ella, y para todas las víctimas de este monstruo llamado bullying.

Sandra behin eta berriz jazarri zuten Sevillako Irlandesas de Loreto itunpeko ikastetxean. Ikastetxeko arduradunek bazekiten zer ari zen gertatzen, baina ez zuten inongo neurririk hartu jazarpen hau geldiarazteko. Protokoloak ez ziren inoiz aktibatu eta horregatik argi utzi nahi dugu bere heriotza ekidin zitekeela.

Sandra Peña tenía 14 años. Sandra, igual que muchos otros adolescentes y jóvenes que ya no están con nosotros, no quería morir, quería dejar de sufrir.

Miles y miles de estudiantes sufrimos acoso cotidianamente. Seguramente muchas de los que estamos aquí hoy hemos tenido que soportar lo insoportable: comentarios, insultos, agresiones por como vestimos, por nuestro peso, por el color de nuestra piel, por como hablamos, por nuestra orientación o identidad sexual, porque no encajamos en la estética de los matones... Una opresión que no nos deja ser libres. Que nos atormenta, que nos bloquea.

Hemen gakoa ez da “gizakiaren gaiztakeria” abstraktuan. Hau ez da, komunikabide askok dioten bezala, gazteak  “zorroztasun” gehiagoz tratatuz konponduko. Arazoaren errora joan behar dugu, gertatzen dena ahalbidetzen dutenak seinalatu behar ditugu.

Lehenik eta behin, Irlandesas de Loreto ikastetxeko zuzendaritza. Nola liteke, Sandraren gurasoek euren alabak bizi zuen egoera salatu ondoren ere, zuzendaritza honek inongo neurri zorrotzik hartu ez izana?

¿Por qué no dieron respuesta ni activaron el protocolo? La razón es sencilla. Preferían no actuar, aunque fuera a costa de Sandra, de su sufrimiento y el de sus padres, para  no manchar el “buen nombre” del colegio y no arriesgarse a perder los millones de euros que reciben en subvenciones por parte de la Junta de Andalucía. Es decir, por encima de todo su negocio, el dinero.

¡Está Junta Directiva que ha actuado con una negligencia criminal tiene que DIMITIR YA, Y TIENE QUE PAGAR PENALMENTE POR LO QUE HAN HECHO! ¡NO PUEDEN PERMANECER EN SUS CARGOS UN MINUTO MÁS!

Bigarren, PPren Andaluziako Junta. Zergatik ez da oraindik ikastetxe hauekin ituna deuseztu? Hau da, zergatik ez zaio utzi ikastetxe honen atzean dagoen fundazioari diru publikoa bidaltzeari?

Zergatik ez diote uzten hezkuntza pribatu-itunpeko enpresa-sarea finantzatzeari, baliabide guzti hoiek bullyingaren aurkako borrokara bideratuz?

Ezin dugu hau aipatu gabe utzi. Andaluziako Junta hezkuntza publikoa deusezten ari da eta ikastetxeek behar dituzten giza baliabide zein materialak ukatzen dituzte, hezkuntzarekin negozio egiten duen pribatuko patronalari diru guzti hau emanez.

Esta realidad también la conocemos en Euskal Herria. En torno a la mitad del alumnado en la CAV estudia en la red concertada-privada, principalmente centros religiosos de Kristau Eskola. La Fiscalía del País Vasco investigó el año pasado 53 casos de 'bullying'. Es uno a la semana. Y, ¿sabéis qué gritan a esos y esas estudiantes? Mariquita, gordo, ojalá te violen, maricón, zorra, te vamos a pegar, gorda, chupapollas, quítate el trapo. ¡Los discursos de odio y el bullying son lo mismo!

Errealitate hau ezagutzen dugu Euskal Herrian ere. EAEko ikasleriaren erdiak hezkuntza itunpeko-pribatuan ikasten du, batez ere Kristau Eskolako ikastetxe erligiosoetan. Euskal Herriko fiskaltzak 53 “bullying” kasu ikertu zituen. Astean bat da hau. Eta badakizue zer oihukatzen dieten ikasle hauei? Marikita, gizena, nahiago nuke bortxatuko bazintuzte, marikoia, ematxarra, jipoituko zaitugu gizen hori, zakiljale, kendu trapu hori. Gorroto diskurtsoak eta bullyinga gauza bera dira!

Y mientras nuestros centros, públicos o privados concertados, están sin psicólogos, sin orientadoras, sin mediadoras ni trabajadoras sociales. Es decir sin apoyo a nuestra salud mental, que es tratada como si fuera una cosa de niños. ¡Que vergüenza! Por eso el acoso queda impune, por eso los matones se sienten fuertes. Es el sistema el que falla, son los responsables políticos los que fallan.

Gure bizitzek ez al dute garrantzirik? Ez Andaluziako Juntarentzat, bularreko minbiziaren baheketan gertaturiko eskandaluarekin eta justizia egin dadin gure ama eta ahizpek hasi duten borrokarekin ere ikusten dugun moduan.

Eta gauza bera diogu autonomia-erkidegoetako eta Gobernu zentraleko arduradun politiko guztiei ere. Bai, Gobernu-zentralari. Ez dago hezkuntza publikorako edo gure osasun mentala zainduz suizidioak prebenitzeko planak martxan jartzeko dirurik, baina bai modu basatian armetarako gastua handitzeko. Lotsagarria da!

Y en tercer lugar. El bullying tiene mucho que ver con los discursos de odio que la extrema derecha propaga desde las redes, los medios de comunicación y las instituciones.

Todos aquellos partidos que fomentan el odio al diferente, que alientan el racismo, que nos hablan de la cultura del enriquecimiento mientras pisan al más pobre, quienes nos gritan “maricones de mierda”, nos desprecian por ser mujeres o inmigrantes, quienes se ríen de nosotros porque no encajamos en los cánones de belleza que promueve el sistema, y aplauden la violencia contra los más inocentes, apoyando el Genocidio en Gaza, quienes mandan a la Ertzainza a cargar contra quienes luchamos… todos ellos son responsables.

Ikastetxeetan zein kalean matoi gisa jarduten dutenak eta hauek txalotzen dituztenak ere erantzule dira. Horregatik ozen diogu: jazarpenaren aurkako borroka matxismoaren, arrazakeriaren, LGTBI fobiaren eta faxismoaren aurkako borroka da!

Por eso hoy no acaba nada. Sandra nos ha dado la fuerza para hablar, para gritar lo que sufrimos, para no tener miedo y para romper el silencio. 

A partir de hoy, el Ikasle Sindikatua lanza una campaña en todos los centros de todo el país para que nunca más una denuncia se ignore, para que quienes tienen que actuar cuando denunciamos el acoso lo hagan, y para que todos los recursos económicos, humanos y materiales necesarios lleguen inmediatamente. Vamos a luchar duramente, y a llevar a todos los centros educativos el combate contra el bullying y el acoso y lo vamos a hacer colectivamente entre todas y todos.

Ikasle mugimenduaren indarrarekin, gorroto diskurtso guztiak kanporatu behar ditugu gure ikasgeletatik, denontzat babesgune izan daitezen. Sandraren heriotza krimen sozial bat izan da. Dena emango dugu azkena izan dadin!

Somosaguasko 7ekin elkartasuna

Somosaguasko 7ekin elkartasuna