Deskargatu kartela | eskuorria
Urriaren 2an ikasle mugimenduak eta gazteriak historia egin genuen. Ikasgelak hutsik eta 200.000 gaztek baino gehiagok 40 hiritako kaleak bete genituen munduari mezu bat bidaliz: Gaza ez dago bakarrik, ontzidia ez dago bakarrik. Milioika gara zuen ondoan eta borrokari eutsiko diogu sionismo genozida eta haren babesle diren AEB eta EB garaitu arte.
Orain, Palestinako herriaren sarraskiak piztu duen altxamendua inoiz baino indartsuago dagoenean, Donald Trump eta Netanyahuk “bake akordio” bat irentsarazi nahi digute. Asmoa genoziden krimenak zigorrik gabe uztea da, justiziarako eskubide oro ukatzea eta, noski, Gaza palestinarrei kentzea. Hori babestu dute NBEak eta munduko Gobernu guztiek, baita genozidioa “kritikatu” zutenek ere, Pedro Sanchez barne. Lotsagarria da nola ematen duten amore. Horixe bera egin zuten ejertzito sionistari aise utzi ziotenean ontzidiko gure kideak bahitzen eta terroristatzat jotzen.
Urriaren 2tik milaka eta milaka izan gara kaleak duintasunez eta irmotasunez bete ditugunak holokausto honen aurka. Orain aurrerapauso tinkoa ematea dagokigu.
Datorren urriaren 15ean greba eta lanuzteak deitu dituzte langileen sindikatuek. Egun horretan, Ikasle Sindikatuak 24 orduko greba orokorra deitu du berriro institutu eta unibertsitate guztietan. Dena gelditu behar da genozidioa gelditzeko. Gobernua behartu behar dugu Israelekin harreman guztiak apurtzera, izan ekonomikoak, diplomatikoak eta baita militarrak ere.
15ean Italian bezala egin behar da, hezkuntza eta ekonomia guztia gelditu. Ekintza kosmetikoek eta bi orduko lanuzteek ez dute balio. Horregatik dei egiten diegu langileen sindikatu guztiei, eta bereziki irakasleen sindikatuei, gure irakasleei, 24 orduko greba deitzera eta genozidei irmoki egurra ematera.
Langile klasea eta gazteria gara Palestinako herriaren aliatu bakarrak, fida daitezkeen bakarrak. Ezin diegu huts egin!
Ikastetxe eta fakultate guztietan Palestinarekin elkartasun komiteak sortu behar ditugu, txoko guztiak pankartez eta banderez josi, ikasgelak hustu eta urriak 15ean masiboki bete behar ditugu Estatuko 40 hiritan 12etan egingo diren manifestazioak.
Ez gara geldituko sarraski honekin amaitu arte. Gure borroka Palestinaren zein gizateria osoaren aldekoa da. Ez dugu onartuko naziek egin zutena inpunitatez errepikatu dadin. U-15ean denok greba orokorrera eta manifestazioetara.
Langileak eta ikasleak, elkarrekin aurrera!
Dena gelditu genozidioa gelditzeko!
Ibaitik itsasora Palestina izango da!