Konektatu ekitaldira HEMEN KLIKATUZ
1931ko apirilaren 14tik 90 urtera, espainiar kapitalismoa krisi sakon batek astintzen du, 78ko erregimenari eta Borboien monarkiari zuzenean eragiten diena. Orain, langileen eta gazteen errepublika baten aldeko mugimendu handi bat altxatzeko unea da, zapalduen indarrak batu eta gizartea eraldatu eta erreakzioa garaitzeko. Lan honetan, Bigarren Errepublikako ikasgaiak zorrotz aztertu beharrekoak dira ezker borrokalariko militanteontzat.
Gertaera haiei buruz eta eskuin muturraren igoerari aurre egiteko defendatzen dugun programari buruz eztabaidatzeko, online ekitaldi honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu: Juan Ignacio Ramos, Izquierda Revolucionariako idazkari nagusia; Coral Latorre, Sindicato de Estudianteseko idazkari nagusia; Antonio García Sinde, Ezkerreko Sindikalisten bozeramailea; eta Ana García, Libres y Combativeseko bozeramailea.
Muturreko eskuina klaseko programa sozialista eta internazionalista batekin borrokatu behar da!