Armada Gorriak nazismoa garaitu zuenekoa oroituz. Leopold Trepper eta "Orkestra Gorriaren" ekarpen izugarria.

Gasteiz • Eva Forest Liburutopia (Santa Maria Kantoia, 4)

Ekainak 11, asteazkena • 19:00etan

Aurten 80 urte bete dira Armada Gorriak nazismoa garaitu zuenetik. Askok galdu zuten bizitza guda hartan, eta urte luzez Sobietar Batasuneko langile eta nekazariek erakutsitako erresistentzia sutsuari esker etorri zen garaipena.

Stalingradeko gudua, Moskun emandako defentsa, Kurkseko konbateak eta Europa askatzeko erresistentzia antifaxista partisanoen ekimena langile klasearen historiako mugarriak dira.

Burgesiak memoria lapurtu nahi digu, eta borroka heroiko hura faltsutzen ahalegintzen da, tropa estatubatuarrak goraipatuz eta merezi gabe ohoratuz. AEBek ez zuten nazismoa garaitu. Armada Gorria eta Europa osoko borrokalari komunisten militantzia sutsu eta antolatua izan zen faxismoa garaitu zuena.

Sobietar herriaren garaipen erraldoi hari omenaldia egite aldera, etsaien atzealdean jardun zuten heroien papera nabarmendu nahi dugu. Zentzu horretan, Leopold Trepper-ek eta Orkestra Gorriko borrokalariek Hitler eta bere erregimen hiltzailea garaitzeko egindako ekarpena izugarria izan zen.

El Gran Juego liburuak Armada Gorriko agente sekretu eta komunista iraultzaile honen memoriak biltzen ditu eta, era berean, egungo borrokan kokatzen gaitu, kapitalismoa azpiratu eta gerra inperialistak zein faxismoa historiaren zakarrontzira botatzeko dugun eginkizunean alegia.

Liburu hau ezinbestekoa da, Sobietar Estatuari eta estalinismoari buruz iraultzaile askorentzat oraindik ezezagunak diren hainbat alderdi argitzen baititu. Aldi berean, bihotz-bihotzez helarazten digu sozialismo internazionalistan oinarritutako konfiantza.

banner altsasu

Somosaguasko 7ekin elkartasuna