Abuztuaren 22tik 30era, Ezker Iraultzaileko kideok Kranba konpartsak antolatutako Herri Azokan parte hartuko dugu. Hainbat talde ezkertiar, sozialista, gazte, animalista, feminista, antifaxista eta komunista biltzen gara bertan, eta gure ideiak eta aldarrikapenak jaietan zabaltzeko eta ezagutarazteko aukera dugu.

Ez garaitu ezta desarmatuak eta Sare Antifaxistarekin batera, iraultzaren ideiak zabaltzeko materialak eta liburuak eskaintzen ditugu. Kamisetak eta txapak ez ezik, Federico Engels Fundazioaren gaztelaniazko eta euskarazko argitalpen nagusiak ere aurkituko dituzue: literatura feminista, hogeita hamarreko hamarkadan faxismoaren aurkako borrokari buruzko lanak, langile mugimenduaren historia eta borroka-literatura, iraganeko borroketatik ikasteko eta gaur egungo borrokarekin jarraitzeko.

Gizartea eraldatzeko borrokan ari garenok ospatu dezakegu, bai, baina borrokatzeko beharra ere aldarrikatu behar dugu, batez ere, eskuin mutarraren gorakada mundu osoan ematen ari den honetan. Mundu osoko gazteriak eta langile klaseak aurrean dituen mehatxuak oso larriak dira. Palestinar herriaren aurkako genozidioa, eskuin muturraren eta autoritarismoaren gorakada -AEBetan ICEren inpunitatearekin ikusi dugun bezala-, militarismoaren eta polizia-errepresioaren gorakada, arrazakeria, indarkeria matxista… Horixe eskaintzen digu sistema honek, eta horren guztiaren aurka milioika lagun altxatu gara behin eta berriz. Genozidio sionistaren aurkako mugimendu internazionalista eta nazioartekoa, AEBetako mobilizazio jendetsuak, Hego Euskal Herrian martxoaren 17ko greba orokorra”. Hau da bidea! Ez dago denbora galtzeko. Antolatu zaitez eta borrokatu Euskal Herri sozialista baten alde.

Aste Nagusiko Herri Azokan zain izango gaituzu! Abuztuaren 22tik 30era, 17:00etatik 20:00etara aurkituko gaituzu bertan, eta hilaren 28an, ostiralean, 12:00etatik 15:00etara. Irailetik aurrera, gure materialak Bilboko Rosa Luxemburg Gunean ere eskuratu ahal izango dituzu, Marcelino Menéndez y Pelayo kalean (4. atariaren parean).

Festa bai, borroka ere bai!

antolatuZaitez

Somosaguasko 7ekin elkartasuna

Somosaguasko 7ekin elkartasuna