Otsailaren 27an, larunbata, 10:00etatik 13:30era · online

Pandemiak benetako amesgaiztoa izan da milioika emakumerentzat. Indarkeria matxista gogortu egin da, pornografiaren kontsumoa ikaragarri igo da, burdeletan salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktimak estortsioaren menpe egoten jarraitu dute eta justizia patriarkalak zigorrak apaltzen eta bortxatzaileak aske uzten jarraitu du. Lan prekarioenak jasotzen ditugunei, patronalak, enpresaburuek eta kapitalistek gure eskubide guztiak zapaldu dizkigute, Coviden krisia erabiliz.

Zoritxarrez, neska gazte eta emakume langileok sistema horrek kolpatzen gaituen bitartean, ikusten dugu Gobernuaren politikak ez direla nahikoa izan zapalkuntza horri eta gure aurkako indarkeriari amaiera emateko. Hitzak neurri eraginkorretan zehaztu behar dira: epailetza, polizia eta Estatuaren aparatua matxistez eta faxistez garbituz. Soldata-berdintasuna, etxebizitza publiko duina izateko eskubidea, lanpostu duina izateko eskubidea edo miseriatik eta indarkeriatik ihes egitea ahalbidetuko digun langabezia-sorospena martxan jartzea behingoz. Gure ikastetxeetan sexu-hezkuntza inklusiboaren irakasgaia ezarriz eta Eliza Katolikoak hezkuntza-sisteman duen botere lotsagarriarekin amaituz. Gaur inoiz baino gehiago feminismo iraultzailearen bandera altxa eta gure zapaltzaileak seinalatzen jarraitu behar dugu. Gure ahizpek Argentinan abortuaren legea lortzen edo Polonian muturreko eskuinaren erasoei aurre eginez erakutsi duten bezala, borroka da bide bakarra!

Aurrerapausoak ematen eta antolatzen jarraitzeko, datorren larunbatean, otsailaren 27an, telematikoki 10:00etatik 13:30era egingo dugun Emakume Aske eta Borrokalariak-Libres y Combativasen III. Topaketa feministan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Ikasle guztiei, mugimendu feministako ekintzaileei, langileei, borrokan ari diren kolektiboei irekitako bilera izango da. Nazioartean egiten ari diren mobilizazio feministak, edozein motatako sexu-esklabotzaren aurkako gure jarrera, telelana eta amatasuna, LGTBI pertsonen eskubideen defentsa irmoa, ikastetxeetan sexu-hezkuntzak duen garrantzia eta abar izango ditugu hizpide eta martxoaren 8ko ikasle greba feministari bultzada emango diogu.

Zuen zain gaude!

Eman izena hemen

banner altsasu

banner altsasu

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.