Vigo, Ferrol, Lugo, Ourense, A Coruña, Pontevedra, Madril, Bartzelona, Tarragona, Reus, Girona, Donostia, Bilbo, Gasteiz, Sevilla, Malaga, Granada, Almeria, Cadiz, Huelva, Oviedo, Gijon.
Dozenaka mila eztarrik oihukatu dute gaur Estatu osoko kaleetan: Justizia Samurentzat! Hemen daude antifaxistak!
Indarra, irmotasuna eta borondatea erakutsi da kaleetan hiltzen gaituztenak, haien gorroto matxista, homofobia eta transfobia bultzatzen dutenak eta Estatuaren aparatutik, poliziatik, epailetzatik eta komunikabideetatik gorroto hori babesten dutenen aurka.
La Manadaren epaiketa kriminalarekin gertatu zen bezala, bart haserrea eta amorrua azaleratu zen sistema zapaltzaile honen eta bere defendatzaileen aurka. Baita Gobernutik hori guztia zuritzen dutenen aurka ere, besteak beste, krimen horiek inpunitate osoz gertatzea ahalbidetzen dutelarik.
Eta esaten duguna ez da esajerazio friboloa, ezta sektarismoa ere. Arratsaldean bertan, 40.000 lagunek parte hartu dute Madrilgo manifestazioan, eta PSOEk Madrilen duen ordezkariak eta Marlaska ministroak zuzendutako polizia “antidisturbioek” ehunka gazteren aurka kargatu dute. Hau da koalizio gobernuaren polizia: zetazko eskularrua naziekin, eta egurra modu baketsuan Samurentzat justizia eskatzen ari garen gazteontzat.
Egun honetan, Emakume Aske eta Borrokalariak, Ezker Iraultzailea eta Ikasle Sindikatua taldeetako kideak lehen lerroan egon gara. Samuren alde, faxismoak eta sistema honek eragindako biktima guztien alde.
Atzerapausorik ez!
Samuren hiltzaileentat juizio eta zigorra!
Faxismoa kaleko borrokarekin garaituko dugu!