Otsailaren 8an, Asturiasko Justizia Auzitegi Nagusiak Paz Fernandezen hilketaren epaia berretsi zuen: 24 urteko kartzela zigorra eta 10 urteko zaintzapeko askatasuna. Bazirudien 2018ko otsailean Paz desagertu zenetik bere senideak eta gertukoek igaro duten infernua amaitu zela.

Ez dira hilotzak, erail egiten gaituzte!

Amesgaiztoa hogeita bat eguneko bilaketarekin hasi zen, gorpua agertu zen arte. Bere hiltzaileak, harreman sentimentala zuena, zubi batetik bota zuen gorpua, joka hil ostean.

Gero, bi urte baino gehiagoz Pazen aurkako kriminalizazio-kanpaina higuingarria abiatu zuten hainbat komunikabidek. Ohi denez, krimenari larritasuna kentzea eta iritzi publikoa epai ahul baterako prestatzea zen helburua; homizidioa izan zela epaituz (gehienez 15 urteko kartzela zigorra ezartzen duena),  eta ez benetan izan zena, hilketa (25 urtera arteko kartzela zigorra ezartzen dena).

Justizia egiteko, bide bakarra genuen: kaleko mobilizazioa. Ezin genuen justizia patriarkalean konfiantza izan, Estatuko fiskaltzaren eta abokatuen bitartez hilketa ukatzen baitzuen. Horregatik, "Justizia Pazentzat" kanpaina abiatu genuen: Xixonen milaka kartel ezarri eta orri banatu genituen, milaka sinadura bidali genituen Epaitegira eta epaiketak iraun zuen astean, haren atarian bildu ginen, hilketa aitortzea eskatuz.

Azkenean, herri-epaimahai batek aho batez eman zuen epaia; Pazen aurkako krimena hilketa izan zen, eta 24 ordutan fiskaltzak eta Estatuko abokatuak hilketa eskatzen hasi ziren. Hiltzailearen abokatua, istripuzko" heriotza izan zela esanez absoluzioa eskatzetik, ordu batzuen buruan, hilketagatik gutxieneko zigorra eskatzen hasi zen. Egun batzuk geroago, epailearen epaia iritsi zen: 24 urteko kartzela zigorra hilketagatik.

Hiltzaileak Asturiasko Auzitegi Nagusira jo zuen zigorra murrizteko eskatuz, baina Justizia Paztzat eskatuz mobilizatzen jarraitu genuen, kondena berrestea lortuz.

Bost hilabete geroago, joan den uztailaren amaieran eta ezohiko epe izugarri labur batean, Auzitegi Gorenak tramitera onartu du hiltzailearen beste helegite bat, non zigorra 12 urteko espetxealdira jaisteko eskatzen duen. Horrek esan nahi du, hiltzaileak urtebetean baimenekin ateratzen hasteko aukera izango zukeela.

Joan den irailaren 7an, bost epailek osatutako talde bat Madrilen bildu zen, ateak itxita, eta epaia aldatuko ote zuten "eztabaidatzen" hasi ziren.

Kaleko borroka da bide bakarra!

Ezin dugu onartu. Ez gara besoak gurutzatuta geratuko, justizia patriarkalak jokutria misogino eta antidemokratiko hori erabiltzen duen bitartean hiltzaileari ahotsa emateko eta bere krimenetik ihes egiteko beste aukera bat emateko. Ez dugu onartuko biktimak eta haien senitartekoak judizialki eta instituzionalki torturatzen jarraitzea. Javier Ledok Paz hil zuen eta justizia matxista eta patriarkalak tortura eta indarkeria hori berresten jarraitze du bere gertukoen aurka.

Zerbait ikasi badugu, zera da: gure indarra kaleetan dagoela eta salaketa sozialarekin eta mobilizazioarekin bakarrik amai dezakegula gaitz hau. Horregatik Emakume Aske eta Borrokalariek, hamarnaka kolektibo feministen, ezkerraren, sindikatuen, mugimendu sozialen eta borrokan ari diren langileen babesarekin, mobilizazioak antolatu genituen irailaren 6an Xixonen eta 7an Madrilen. Krimenaren kalifikazioa ez aldatzeko eta Paz Fernandezen hilketagatik 24 urteko kartzela zigorra eta 10 urteko zaintzapeko askatasuna mantentzeko borrokan jarraituko dugu.

Justizia Pazentzat borrokatzea krimen matxistak aitor daitezen borrokatzea da, krimen horiek egiten dituztenen aurkako epai eredugarriekin. Berriro ere kaleak beteko ditugu Justizia Pazentzat, indarkeria matxistarekin eta justizia patriarkalarekin amaitzea exijituz.

banner altsasu

banner altsasu

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.