Ikasle Sindikatuak (IS) eta Emakume Aske eta Borrokalariak (EAeB) joan zen otsailak 26an ikasle greba deitu zuten Parlan (Madrilen) bertako instituto publikoek ezarritako lege berriaren aurka egiteko, gazte musulmanei hijaba eramatea debekatu bai zaie klasera bertaratzeko asmoa badute. Berehala, VOX buruan duen jendaila faxistak hasi ziren mezu arrazistak zabaltzen, islamofobia eta misogina hedatuz sare sozialeen bidez. 

Eraso honek ez gaitu harritu. Bai IS-a eta bai EAeB-a erakunde antifaxistak, antiarrazistak eta antikapitalistak dira, historian zehar eskola publiko, dohain, demokratiko, laiko eta zientifiko, nahiz feminismo eta klase iraultzaile baten alde borroka egiten dutela erakutsi dutenak.

Harritu dezakena, sektore autoproklamado laikoek, feministak eta progresistak grebaren deialdia erasotzen ari direla da, emakume hauek askatzea einbestekoa dela argudiatuz du ondorengo bideetatik:

1. Hezkuntza komunitate osoaren aurrean beheratzera, otzan eta atzeratuak bezala aurkeztuz,

2. Zabalkuntza matxista bat dela ainterpretatuz, haiengan gorrotoa elikatzen,

3. Nahi bezalako janzkera debekatuz,

4. Greba eta manifestazioetarako duten eskubidea eragotziz, poliziarengana joz beharrezkoa bada, batez ere

5. Emantzipazio prozesu honek, emakume hauen sentimenduak eta iritziak baztertu egiten dituela kontuan hartuz, haien askatasuna adierazteko beraiek baino hiru aldiz zaharragoak diren pertsonengan mendean daude ematen du, hauek hurrengoa esaten dietelako: “ederrago zaudete mantar hori burutik kenduta, mesede bat egiten ari gatzaizkizuegu”.

Ez da txantxa. Banako hauek existitzen dira. Hainbat DBH publikoetako zuzendariak dira baita ere Parlako udaletxeko ordezkariak, non haien gobernu taldea PSOE-k eta Más Madrilek osatzen dute.

Ez da lehen aldia irain publiko bat bizitzen dugula progreen aldetik, kolektibo kruelki zapalduen, arrazializatuen sistema kapitalistarengaitik eta hauen orden politiko eta sozialagaitik osatzen duten pertsonen aurka. Nola ahaztuko dugu eskuin muturrak sorturiko kanpaina trans komunitatearen aurka non hainbat entusiasta diputatu eta PSOE-ko burukide bertara batu ziren.

Dena den, IS eta EAeB-ko kideak harro egon gaitezke gehien pairatzen dutenen barikadan kokaturik gaudelako, honi esker gorrotoa hazten zaigu beti boterearen ondoan toki egokia aurkitzen dutenengan.

Nahiz eta bistakoa izan, IS-k eta EAeB-ek ez dituzte ez erlijioak, hijaba, gurutzefikak edota David-en izarra babesten. Hain da horrela, hauen sortzaile eta kide gehienak komunistak edota ateoak garela. Hala eta guztiz ere, langile edota ikasle bat gure erakundeetara hurbiltzen zaigunean laguntza eske, ez dugu kontuan izaten ez zein koloretakoa, zein erlijio jarraitzaile, zein sexu-orientazio edota non jaiotakoa den hari laguntza eskaintzeko. Soilik zer eta nola aldezten dugun azaltzen diogu eta gure ikus-puntua partekatzen badu gurekin borrokara gonbidatzen dugu.

Ez diogu emakumeei greba feministan parte hartzerik debekatzen hijab-a eramateagatik, ezta gizon bati 8M-ko manifestazioan parte hartzerik debekatu ere. Ezta ere gure bileratan hitza debekatu Ama birginia edo gurutze baten koilarea eramaten duen kideari. Ezta ez diogu emakume bati bere sexu-organoei inguruan galdetzen edota gizon bati bere bikoteak zakila ala alua duen. Norbanako bakoitzaren askatasuna eta pribatutasuna errespetatzen ditugu, ziur baikaude deskribatutako esparru bakoitzean egiten dituzten aukerek ez diotela eragiten gure banderen atzean borrokatzeko gaitasunari.

Librería"
Faxista, arrazista, transfoboa edo beste gizakien esplotatzaile bazara, gure arteko ezberdintasunak bateraezinak dira eta ez dugu inoiz barrikadarik partekatuko.

Gobernuak finantziatutako mezu matxistak

Kontuz, gure ateak ez daude edonorentzat zabalik. Faxista, arrazista, transfobo edo beste gizakiak zapaltzen badituzu, ezingo duzu gure jardueretan parte hartu, gure desberdintasunak adiskidezinak dira eta inoiz ez dugu barrikada bera partekatuko. Halaber, horrelakoak ez dira ongi etorriak aretoetako progresistak ezta itxurazko feministak ere. Guk hipokrisia eta itxurakeria baztertzen ditugu, ez arrazoi moralengatik edo gezurraren bekatuaren beldurragatik, baizik eta jarrera politiko iraultzaile batetik.

Pedro Sánchezen gobernuak Gaza genozidio sionistari laguntzen dioten armen bidalketa onartzen duen [1] bitartean Palestinarekiko elkartasunaren inguruko diskurtso hipokritak eta krokodilo-malkoak irensten ez ditugun bezala, laizismoaren eta feministaren aldeko defentsa faltsua egiten dutenak ere salatzen ditugu. Hauek ausartak eta gupidagabeak dira auzo langileetako neska musulman gazteen aurrean, baina otzan eta menpeko Eliza Katolikoaren hierarkiaren maskulinitate gotorleku erraldoiaren botere eta pribilegioen aurrean.

Librería"
Hezkuntza sexual inklusiboko ikasgairik ez dagoen bitartean, erlijio katolikoa eskaintzazko oferta ikasgaia da.

Emakumeen zapalkuntza oso gai larria da, eta zorrotz landu behar da. Milioika emakumek beren osotasun fisikoa, emozionala eta psikologikoa arriskuan ikusten dute egunero, jaiotzetik hil arte: Espainiako Estatuan egunero 14 bortxaketa salatzen dira, hau da, bi orduan behin bat; eta egunero 55 eraso sexual, hau da, orduko bi baino gehiago [2].

Gure herrialdean, 16 urtetik gorako 2,8 milioi neska eta emakumek indarkeria sexuala jasan dute [3], eta 2003tik ia 1.300 emakume erail dituzte genero-indarkeriaren ondorioz. 2013tik, 471 adingabe geratu dira umezurtz indarkeria matxistaren ondorioz [4].

Hezkuntza sexual inklusiborik erakusten duen ikasgairik ez dagoen bitartean, erlijio katolikoa derrigorrez eskaintzen den irakasgaia da haur-hezkuntzatik batxilergora arte, suposatzen denez, laikoak diren ikastetxe eta institutu publiko guztietan. Ikastetxe itundu eta pribatuen kasuan, zuzenean Elizaren esku daude. Hau da, haurtzaro goiztiarretik nerabezaro arte propaganda katolikoaren mende gaude, eta honek eskuin muturrarekin bat egiten du funtsezko gaietan

Librería"
Haurtzarotik nerabezarora arte propaganda katolikoan murgilduta gaude, eta hori eskuin muturrarekin bat dator funtsezko gaietan.

Elizako hierarkiaren sostengu ideologiko eta ekonomikorako funtsezko alderdi bat izanik, erlijio irakasleen kopurua (36.686) apaizena (15.285) baino bikoitza baino handiagoa da [5]. Egia esan, egunero milaka irakasle katoliko ari dira eskolan haur eta nerabeen artean elizaren ideologia zabaltzen.

Eta, zer balio zabaltzen dituzte emakumeen inguruan? Frankismoaren 40 urteetan izan zuten kolaborazioari edo langile emakumeei haurrak lapurtu eta familia aberatsei saltzeagatik izandako rolaren inguruan sakontzeko lekurik ez dugunez, gaur egungo egoeran zentratuko gara [6].

Dibortzioa pekatua da [7] (baldin eta aberatsa ez bazara), abortua hilketa bat [8], homosexualitatea sendatu daitekeen sexu perbertsioa [9], eta, noski, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunik ez. Duela hiru urte, 200 emakumek apaiz izatea erabaki zuten Eliza Katolikoan [10], eta, noski, berehala eskomulgatu eta salatu zituzten. Pedofiloekin, aldiz, ez da halakorik gertatzen. Diskriminazio horren justifikazio ofizialak bere kabuz hitz egiten du: emakumeak ezin dira apaiz izan, Kristok berak, sakramentua ezarri zuenean, gizonek bakarrik ministerio hori bete behar zutela erabaki zuelako [11].

Librería"
Elizak Francoren diktadura eta 40 urte beranduago izandako lankidetza salatzea, garai hartan emakumea gizonaren azpitik zegoela eta emakume errepublikanoak kriminaltzat hartzen zirela nabarmenduz.

Gehiegikeria? Zalantzan daudenak gonbidatzen ditugu sor Marta, itxialdiko moja, entzun eta ikustera [12]. Madrilgo Gabriel García Márquez institutu publikoan, erlijio irakasleak bideo bat jarri zuen ikasgelan, eta bertan mojak azaldu zuen emakumeek ilea estali behar dutela modestia eta apaltasun seinale gisa [13].

Eskuin muturreko jokabideak sustatzen

Propaganda katoliko fundamentalista hau zigorgabetasunez hedatzen da, eta laizismoaren defendatzaile sutsuak direla diotenak ez dira kezkatzen gazte musulmanen kasuan. IS-k urteak daramatza salatzen zentroetako zuzendaritza eta ikasketa burutza postuetan sektore kontserbadore eta erreakzionarioak sustatzen ari direla.

Ikasle mugimendua betidanik gobernuentzat erronka izan da, eta kontrolatu nahi dute. Zuzendaritza askok ikasleen greba eskubidea zapaltzen dute, azterketak greba egunetan jarriz, gurasoei mezuak bidaliz edo ikasle ordezkariak zigortzeko mehatxuak eginez.

Gazte emakumeekiko paternalismo eta zapalkuntza ere hor dago. Nerabeen janzkerarekiko obsesioa izugarria da! Parlan musulmanek buruko zapia kendu behar dute, baina beste milaka neska arropa gehiegi daramatelako zigortzen dituzte: ezin dituzte gonak edo prakak laburregiak edo top eta soineko irekiak erabili [14].

Eskoletan, lan merkatuan eta gizarte osoan eskuin muturraren gorakadak emakumeenganako indarkeria sistemikoa indartzen du: abortu eskubiderik ez, soldata arrakala, zaintzaren pribatizazioa, gorputzen objektibazioa, prostituzioa, alokairuko sabelak, homofobia eta transfobia, eta zigorgabetasun judiziala.

Mendebaldean eta Islamaren mende dauden herrialdeetan zapalkuntza hori berdina da: Iraneko Mula erregimen teokratikoak, adibidez, emakumeak gogor zapaltzen ditu. Baina Mendebaldean egunero gertatzen da. Ez dezagun ahaztu.

Trump, Abascal, Meloni, Bolsonaro, Milei eta Le Pen bezalako politikarientzat, arrazakeria eta etorkinen kontrako kanpainak estrategikoak dira. Etxebizitzarik ez dugula, soldata baxuak eta lan baldintza txarrak ditugula edo osasun eta hezkuntza publikoaren egoera kaskarra dela kapitalisten errua dela salatu beharrean, gure auzokide etorkinak edo musulmanak errudun bihurtu nahi gaituzte.

Zapalduok elkarren aurka jarriz, etsai komunaren aurka borrokatu ez dezagun nahi dute. Banatu eta irabazi, betiko estrategia.

Librería"
IS eta EAeB-k emakume musulman gazteen eskubideak defendatzen ditugu, Iranen Mahsa Amini gazte kurduaren hilketa salatu genuen bezala.

Gaur egungo faxismoaren ideia nagusia da gure zibilizazioa Islamaren mehatxupean dagoela. XX. mendeko arrazakeriak antisemitismoa zuen ardatz, eta gaur egun, faxista globalak sionistak dira, Netanyahuren palestinarren aurkako genozidioa babesten dute eta Islamofobia zabaltzen dute. Baina ez al da garbi ikusten 1933ko nazi metodoa eta 2025ekoa berdina direla?

Testuinguru honetan, musulman gazteek zentro publikoetan hijaba ezin eramatea, haiek umiliatu eta kriminalizatzea ez da kasualitatea. Praktikan, diskriminazio neurria babestea eskuin muturrarekin kolaboratzea da.

IS eta EAeB-k emakume musulman gazteen eskubideak defendatzen ditugu, Iranen Mahsa Amini gazte kurduaren hilketa salatu genuen bezala. 22 urteko gaztea "Moral Poliziak" hil zuen, hijaba ondo jantzita ez eramateagatik [15].

Betidanik zapalduen alde!

Betidanik zapaltzaileen aurka!

Betirako faxismoaren eta kapitalismoaren aurka!

 

banner altsasu

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.