Bilbo: 12etan. La Casilla · Gasteiz: 19etan. Andra Mari Zuria

LGTBI kolektiboa Palestinar herriarekin! Eskuin muturra kalean garaitzen da!

Deskargatu kartela euskaraz · gazteleraz

Internazional erreakzionarioa LGTBI mugimenduaren bila dator. Ultraeskuina ez da nekatzen argi uzteaz gogotsu datorrela eta, haiekin, gure eskubideek hamarkadak atzera egingo dutela.

Javier Mileik genero ideologia “birus mental” batekin eta homosexualitatea pedofiliarekin alderatzen ditu 2025ean. Trumpek harro dio "Gaurtik aurrera, Estatu Batuetako gobernuaren politikak bi generoren onarpenean oinarritzen da: maskulinoa eta femeninoa". Orbanek legez debekatu du Harrotasunaren manifestazioa Hungarian. Mussoliniren ikasleak, Georgia Melonik, “LGTBI lobby-en” aurkako gurutzada ekarri digu gogora.

Gauza bera esan dezakegu Ayusori buruz, kolektiboaren aurka motozerra erabili baitu, trans pertsonentzako konbertsio terapiak, berriz ere, legeztatzeko bidea irekiz. Vox ez aipatzeagatik. Aberriaren, banderaren eta zezenen defentsan kokatzen diren faxista hauek ez dira nekatzen haien gorrotorik erreakzionarioena askatzeaz. PP eta Voxek, Vox eta PPk odol bera barreiatzen dute zainetan zehar, herentzia ideologiko bera duten bi alderdi hauek.

LGTBI pertsonen aurkako erasoaldi faxista hau, bereziki trans pertsonei zuzendua, bizi dugun indarkeria handiagotzea dakar: irainak, jipoiak, hilketak, eraso sexualak… Ez da ezustekoa estatu espainiarrean gure aurkako indarkeria fisikoa bikoiztu izana. Erreakzioak gu seinalatzen gaitu,
eta haren oinarri sozialak zigorgabetasunez kolpatzen gaitu.

Moral katoliko ustelaren eta ezarritako ordenaren defendatzaileek funtsezko helburu bat dute: arrazakeriarekin bezala, langile klasea zatitzen saiatzeko arinkeria bihurtu nahi gaituzte.

Palestinar herriaren aurkako genozidioa gogoz txalotzen duten berberak dira, eta bizitzeko eskubideaz hitz egiten digute, palestinar haurrak egunez egun hiltzen dituzten bitartean. Sionisten “azken konponbidea” babesten dutenak eta Ipar Amerikako inperialismoaren plan inperialista eta kolonialistak besarkatzen dituztenak dira, baina lotsa gutxi dute LGTBI eskubideei buruzko ikasgaiak ematen saiatzeko. Horregatik, 20 hilabete daramatzagunez egiten, berriro erakutsiko diegu ezm dugula onartuko gure borroka erabiltzea haien islamofobia nazkagarria sustatzeko. Gora Palestina askea!

Borroka antolatuaren eta kontzientearen ordua da

Harrotasunaren egunetik harrotasunaren egunera, manifestazioz manifestazio, argi uzten dugu ez dugula onartuko berriro armairuan giltzapetzea, gure sexualitatea beldurrez, lotsaz eta isiltasunez bizitzera. Langile klaseko eta faxismoaren aurkako gayak, lesbianak, biak, marikak, transak gara

Eta, hain zuzen ere, antifaxista kontsekuenteak garelako adierazi behar dugu Gobernu zentrala eskuin muturrari ateak guztiz irekitzen ari zaizkiola. PSOE eta Sumar ez dira nekatzen behin eta berriz esatez eskubideetan asko aurreratzen ari garela. Benetan esaten digute? Alokairuak ezin ordaintzeagatik gure etxeetatik kanporatzen bagaituzte, gure osasun eta hezkuntza publikoak deseginda daude, sexu-hezkuntza inklusiboa ikasgeletan ez dagoelako nabarmentzen da, poliziak eta epaileek gure erasotzaileak babesten dituzte eta “ehizatzera” ateratzen diren banda neonazien ordena-zerbitzu gisa jarduten dute. Gobernu horrek atzerritartasun legea indargabetu gabe jarraitzen du, mozal legea mantentzen du eta muntaia polizialak baimentzen ditu, hala nola Las 6 de la Suiza, Los 7 de Zaragoza edo Las 7 de Somosaguas, orain aurrekontu militar estratosferikoak onartzen dituen eta bere transfobiarik nazkagarriena publiko egin dutenek, erakusten digu da ez dutela guretzat gobernatzen, baizik eta etxejabe errentazaleentzat, NATOrentzat eta Ibex35entzat.

Benetako antifaxistak, urtean 365 egunez antolatzen garenak gara, Harrotasun kritiko eta antikapitalista altxatzen dugunak. Kapitalismoa eta patriarkatua, kapitala eta zapalkuntza sexuala batera doazelako. Ekain guztietan jasan behar dugu enpresek eta bankuek ostadarraren emotikonoa jartzea beren sare sozialetan. Gure hizkiak eta borroka lapurtu nahi izan dizkigute, LGTBI eskubideak karrozetan, desfileetan eta administrazio kontseiluetan lortzen direla saldu nahi izan digute.

Historiak erakusten digu ez dela horrela. AEBetako Stonewalletik, Estatu Espainiarreko lehen LGTBI martxetara, polizia frankistak orpoz orpo jarraitzen zuenean, Latinoamerikako 80ko hamarkadako diktaduren aurkako borrokara, klaseen arteko borrokaren, antolaketa kolektiboaren eta geure indarretan bakarrik konfiantza izatearen historia da geurea.

Eta irakaspen horiek gaur egun Argentinan Mileiren aurkako LGTBI amorruan ikusten ditugu, Britainia Handian Epaimahai Goren transfoboaren aurkako mobilizazioan, Trumpen arrazakeriaren aurkako biztanleria migratzailearen matxinadan, palestinar herriari elkartasuna adierazteko mugimenduan eta bizitza duina eskatzera ateratzen garen bakoitzean.

Aske izan nahi dugu. Garenak izan nahi dugu inori azalpenik eman gabe. Eta horretarako kapitalismoaren eta bere defendatzaileen aurka antolatu behar gara. Sistema hau ezin da arrosagoa izan, ez gizatiarragoa, ez kolonialista eta ez arrazista. Zapalkuntza bere DNAn dagoelako.

Berriz ere, ekainaren 28an, gu erresistentzia antifaxista eta klasekoa garela oihukatuko dugu. Eta internazional erreakzionarioa gure bila badator, ba oso ondo, hemen zain izango gaituzue. Gehiago gara eta indartsuagoak gara.

Denok, Harrotasun kritikoaren mobilizazioetara!

Banner para actos

Somosaguasko 7ekin elkartasuna

Somosaguasko 7ekin elkartasuna

Somosaguasko 7ekin elkartasuna