Indian ere ezkerreko alderdien buruek kapitalismoa babesten jarraitzen badute bide bakarra ekonomia neoliberala izango da eta honek zer esan nahi du? Zoriontasuna aberatsentzat eta miseria behartsuentzat.

Komunikabideek asko hitz egiten dute Indiak izaten ari duen hazkuntza ekonomikoa eta garapenari buruz. Baina aldi berean indiar gehienek egunero aurre egin behar duten errealitate gogorra estaltzen da. Randeep Ramesh-en hitzetan (The Guardian-en argitaratua): “India lurralde bakar bat da, baina aberatsak eta pobreak planeta desberdinetan bizi direla dirudi. Ez da eguneroko errealitate gordinaz informaziorik ematen: 5 urtez beherako umeen artean gosea %45ekoa da. Etxebizitzen heren batek baino gutxiagok du bainua. Pobreziarekin amaitzeari buruz hitz egiteak alperrekoa dirudi Indian, munduko pobreen herena biltzen eta 300 milioi lagun egunean dolar bat baino gutxiagorekin bizi den herrialdean”.

Hau lan indarraren hazkuntza azkarra duen herrialdean gertatzen da. Bere biztanleria gazteak 71 milioi langile berri emango dizkio lan munduari datozen bost urteetan, ia mundu osoko langile berri guztien laurdena. Egun, Delhi-ko 14 milioi biztaleen erdia txaboletan bizi da eta hiriaren kanpoaldean dauden 18.000 txabola legezkanpoko izendatu dira. Yamunako bankuek berriz gutxienez 280.000 lagun behartu dituzte beren etxeak uztera.

Baina eraso kapitalista langile eta pobre hiritarren bizitza desegiten ari baldin bada, ondorioak oraindik eta larriagoak dira herri eta nekazal guneetan, non Indiako biztanleriaren %70 bizi den, “non India ez den bizi,  hiltzen ari baizik”, Royren hitzetan. Badugu nekazarien suizidioen fenomeno endemikoaren berri. Pestizida berrien, genetikoki manipulatutako hazien,  eta gero eta gehiago kontsumitzen duten traktoreen sarrerak, produkzio kostua igo du. Indiar gobernuaren babesaren azken aztarnak duela hilabete batzuk desagertu ziren eta ondorioa da nekazariak urte gutxitan pobretu egin direla. Askok dirua eskatu behar izan diete bankuei, bizi ahal izateko eta ordaintzerik ez duten zorretan murgilduta, nekazariak heuren gurdiak, abereak eta azkenik lurrak saldu beharrean aurkitzen dira. Batzuek giltzurruna saltzen dute milioi bat errupiaren truke. Beste batzuek herri osoa jarri dute salgai, baina askok eta askok buruhilketa dute irtenbide bakarra, askotan beren soroetan erabiltzen dituzten pestizidekin.

INDIAKO ZAPALDUEN ESNATZEA

Alde batetik nekazariak buruhilketara bultzatu dituen pobrezia eta miseria gorria dagoen bitartean, bestetik iraultza giroa zabaltzen ari da nekazalguneetan. Mugimendu hauek talde maoista eta matxinatu desberdinek bultzatzen dituzte. Indiako nekazalguneko sektore handitan ikus dezakegu iraultza giro hau, Nepalgo mugetatik Tamil Nadura arte.

Gatatazken Kudeaketarako Institutuak egindako inkesta baten arabera, altxamendua indiako 15 estatutan gertatzen hari da. Maoisten presentzia 170 eskualdetan agerikoa dela dio eta ondorengoarekin amaitzen du: “Orain gobernuak entzungor egiten dio bere benetako arriskua denari”.

Chattishgarhen ez ezik, mugimendua oso indartsua da Gadchiroli eta Chandpuren, Jharkkand guztian, Aurangabadko Bihar eskualdean, Jahanabaden, Nawnadan eta Ptnan. Egoera antzekoa da Mendebaldeko Bengalan, Orissan eta Madhya Pradeshen. Leku hauetako askotan maoistek administrazio paralelo bat zuzentzen dute, justizia eta zerga sistema propioarekin. Heuren lurraldeetan baso kontratistei eta komertzianteei irabazien %10eko zerga ezartzen diete. Bengaloren ere, Indiako Sillicon Valleyn, matxinadaren bizkarrezurra osatzen duten tribu eta Daliten (beheko kastak) erresistentziari aurre egin beharrean aurkitzen da Indiano Gobernua. Orain arte, indiar estatu hauek ez dute matxinada hau kontrolatzea lortu, zeina gero eta indartsuago dagoen, gero eta gazte gehiagoren babesarekin. Matxinatu hauek hiriguneak ere erabili dituzte ezkutaleku eta oinarri logistiko bezala, mobilizazioa eta armen garraioa barne. Bitartean, Katxemirako altxamendu armatuak bere horretan darrai.

INDIAKO ALDERDI KOMUNISTAREN POLITIKA

Alderdi Komunistaren eta ezkerreko alderdien gorakada paradoxa ironikoa da. Masek  botua eman diete aldaketa nahi dutelako baina alderdi hauen buruek kapitalismoa mantendu nahi dute “demokrazia” eta “sekularismoa”ren aitzakiarekin.  Indiak independentzia lortu ondorengo 58 urteko historia aztertzen badugu, ikusten dugu klase dominatzaile atzeratuak ez direla iraultza demokratikoaren egiteko bakar bat betetzeko gai izan. Inon baino indarkeria gehiago dago. Katxemiratik Nagalandera nazionalitate desberdinek zapalkuntza jasaten dute. Nekazal erreformek porrot egin dute erabat; hori nahiko agerian uzten du suizidioen gorakadak. Demokrazia parlamentarioa iruzur hutsa da. Apartheid parlamentario mota bat da, non soilik klase aberatsak sar daitezkeen instituzioetan eta hala ere Alderdi Komunistetatik datorren gutxiengoak bertan kontsolidatzea bilatzen du soilik instituzio hauen izaera atzerakoia azaleratu beharrean. Indiaren subiranotasun nazionalaren iruzurra ere agerian geratu da burgesia indiarrak inperialismo estatubatuarrarekiko agertu duen izaera zerbitzari eta zuriarekin.

50, 60 eta 70. hamarkadetako kapitalismoak porrot egin zuen argi eta garbi eta ekonomiaren irekiera hondamendi bat izan da masentzat. Kongresuaren erregimena ere krisiz krisi dabil. Berriki izan diren herri hauteskundeetan masek historiako babesik handiena eman zieten ezkerreko alderdiei baina ezkerreko alderdien buruek kapitalismoa babesten jarraitzen badute bide bakarra ekonomia neoliberala izango da. Eta honek zer esan nahi du? Zoriontasuna aberatsentzat eta miseria behartsuentzat.

Hori  dela eta Alderdi Komunistako buruek ezin dute kontraesanez beteriko politika honekin jarraitu. Alde batetik langile klasea erasotzen duen erregimena babesten dute; beste aldetik, langilegoaren presioa dela eta, protestak eta manifestazioak antolatu behar izan dituzte. Hauteskundeetan heuren nahia adierazi ondoren langileak uztailaren 14ean antolatutako garraioaren greba orokorrean aditzera eman ziren.  Alderdi Komunistako buruek ekintzara pasa behar izan zuten proletalgo indiarraren militantziaren gorakadaren ondorioz. Alderdi Komunistaren joko bikoitz honek ezingo du beti iraun. Dagoeneko bada fenomeno bat Alderdi Komunistaren barruan, goruntz doana: zalantzan jartzen hasia dago Alderdi Komunistaren jokaera eta gero eta kritikoagoa da langileen eta ezkerreko alderdien barruan daudenen arteko jarrera.

Gaur egun India kaosaren atarian dago,  krisi gogor baten eta pobretzearen atarian. Burgesiaren 58 urtetako nagusitasunaren ondoren, India “mende desberdin askotan” bizi da. Kasten sistema ez da ezabatua izan. Azpiegiturak hondatuta daude. Gizartearen sektore sozialak gainbehera datoz. Masak pazientzia galtzen ari dira. Gogoratu behar da proletalgo indiarrak borroka handien eta mugimendu iraltzaileen tradizioa daukala eta altxamendu masibo berri baten elementuak azaleratzen hasiak dira.

Miseriarekin amaitzeko bide bakarra sistema kapitalista desegitea da, iraultza sozialistaren bidez. Baina orain, Alderdi Komunistako liderrek,  lehen zuten bi etapen teoria estalinista okerrari ere uko egin diote. Praktikan erretiratu duten etapa bigarrena izan da, etapa sozialista. Orain haien politika guztia lehen etapara mugatzen da, etapa demokratikora. Baina iraultza demokratikoaren egitekoak ezin dira bete oinarri kapitalisten gainean. Soilik neurri sozialistak hartuz sortu daitezke gizartearen eskakizunak asetuko dituzten baliabideak.

Aldaketa sozialistarako baldintzak heltzen ari dira. Urrunean bada ere, Alderdi Komunista barnetik astinduko duten gertaera larriak antzematen dira. Alderdi hauen zuzendaritzak ez badu norabidez aldatzen ezingo dute aurrera jarraitu. Honek Alderdi Komunista, sindikatu, ikasle eta gazteriaren barruan marxismoaren hazkundea ekarriko du. Ideologia, metodo eta ikuspegi egokia duen korronte marxista batek, berauek praktikan jartzeko borondatea eta ausardia duenak, jarriko ditu gizarte sozialista lortzeko oinarriak. Klase zapalduek ezin dute gehiago jasan sistema basati eta zapaltzaile hau. Gainera, ez da gutxiesteko zerbait, Indian iraultza sozialista emango balitz Asia osoan suspertuko litzateke altxamendu iraultzailea.

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.