Espioitza masiboa, edo demokrazia burgesaren fartsa
AEBetako Segurtasun Nazionaleko Agentziak (NSA) egindako espioitza masiboaren berri zabaldu zuen Edward Snowden agentziako kontratista pribatu ohiak, baina ez du ezer berririk ekarri. Estatuek espioitza erabiltzen dute ez soilik beste estatuak, aliatuak edo etsaiak izan, kontrolatzeko, baita beren herritarrak kontrolatzeko ere.