Manifestu Komunista lehendabiziko aldiz 1848ko otsailean argitaratu zen, iraultzak Parisko kaleetan bere sarrera egina zuen eta hurrengo hilabeteetan Europa guztian zehar zabaldu zen su basati baten moduan.

Egin klik hemen liburua jaisteko

Orain dela 150 urte inguru idatzitako liburuen gehiengoak gaur egun interes historiko bat duten bitartean, Manifestu Komunistan azaltzen diren ideiak, hainbat gaietan, idatzi zirenean baino eguneratuagoak daude gaur. Marx eta Engelsek enpresa multinazional handiei buruzko munduaz idatzi zuten garaian, oraindik etorkizun urruneko musika zen. Hala eta guztiz ere, azaldu zuten nola “enpresa askeak” eta lehiakortasunak ekoizteko indarren baterakuntza eta monopolizazioa ekarriko zituztela derrigorrez. Kapitalaren erdirapen eta baterakuntza prozesuak orain arte imajinaezinak ziren proportzioetara heldu dira. Kapitalaren baterakuntza honek ez du adierazten ekoizpenaren hazkuntza, justu kontrakoa baizik. Kasu gehienetan helburua ez da makinaria eta fabrika berrietan inbertitzea, gaur egun irabaziak fabrikak eta bulegoak itxita eta langile kopuru handiak kaleratuta bilatzen dituzte, ekoizpena handitu gabe mozkinak ateratzeko. Langabeziaren eta azpienpleguaren munduko datua 1.000 milioitik gorakoa izatera igaro da.     

Bugesia beti saiatu da  Manifestu Komunista “gaur egungo errealitateak” gaindituta dagoela azaltzen. Marxen ideiak lurperatzeko eta zikintzeko ahalegin hau ez da berria. “Marxen doktrinak mundu zibilizatu guztian zientzia burgesaren gorroto eta etsaitasuna sorrarazten ditu (...) Eta ezin da beste jarrerarik itxaron (...) Modu batean edo bestean, zientzia liberal eta ofizial guztiak soldatapeko esklabotza defendatzen du, marxismoak esklabotza horri gerra gupidagabea iragarri dion bitartean” (Lenin, Marxismoaren hiru jatorriak eta hiru zatiak).

Manifestu Komunista agertu zenetik, burgesia eta bere akolitoak (langile mugimenduko sektore batzuk hor sartzen direlarik zoritxarrez) marxismoa lurperatzen saiatu dira, sistema honekin bukatzeko bere filosofiaren indar iraultzailea ezagutzen dutelako. Eta hala ere, beraien kalterako, nahikoa da Manifestu Komunista irakurtzea bere textuaren garrantziaz ohartzeko. Orain dela 150 urte politika ekonomikoari buruz idatzitako inongo liburuk ez digu laguntzen Manifestu Komunistak bezala kapitalismoaren oinarria eta garapena ulertzen. Hori da bere arriskua, horrek ematen die beldurra, marxismoa ez baita prozesuen azalpen bat bakarrik, batez ere, gizartea aldatzeko langile mugimenduak izan dezakeen herraminta onena da.      

Azken bi hamarkadetan burgesiaren propaganda ekonomikoa jasan behar izan dugu, ekonomia sozialista planifikatua hilda dagoela eta “merkatuak” bere baliabide propioekin langabeziaren arazoa konpondu eta oparotasunean eta bakean oinarritutako mundu bat eskainiko digula zabaldu dute. Orain, XXI. mendearen hasieran, sistema ekonomiko hau ez da gai gizakiaren funtsezko beharrak bermatzeko ere, lanpostu bat, soldata duin bat, etxebizitza bat, ganorazko hezkuntza eta osasun zerbitzu bat, pentsio bat, ingurugiro seguru bat, ura... Manifestu Komunistaren oinarrizko puntua, eta hemen dago mezu iraultzailea, sistema kapitalista ez dela betirako da. Beste behin “mamu bat ari da zeharkatzen Europa”..... eta mundu guztian ere bai.     

 

 

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.