Abenduko zubian eta gabonetan liburuak erosi eta oparitzeko ohitura hedatua dagoenez ona hemen gomendio paregabe bat: erosi literatura iraultzailea on line denda honetan sartuz. F. Engels Fundazioaren web orrian katalogo benetan zabala aurkituko duzu euskaraz eta gazteleraz (150 titulutik gora), argitalpen berriak eta langile prezioetan.

Euskarazko liburuen artean aurki daitezke Manifestu Komunista, Leninen Estatua eta Iraultza, Rosa Luxemburgoren Erreforma eta Iraultza eta beste hainbat marxismoaren klasiko. Bestalde, Aldaketa Klimatikoa eta Sozialismoaren Aldeko Borroka gisako liburuak daude egunerokotasun osoa duten gaiak jorratuz. Azken berrargitalpenetan Marxistak eta Sindikatuak, Gerra Zibilean parte hartu zuten iraultzaileen idazlanak (Casanova eta Felix Morrow), eta beste hainbat titulu daude biografiak eta eleberriak barne.

Egin zaitez harpide: 30 euroko laguntzaren truke, katalogoko liburu guztiak %30ko beherapenarekin lortu ahal izango dituzu.

Urteetan zehar, burgesiaren propaganda ideologikoko makineria guztia marxismoaren eta sozialismoaren ideien aurkako kanpaina basatian egon da. SESB eta estalinismoaren kolapsoan oinarrituz, kapitalaren defendatzaileek ustezko behin betiko garaipena aldarrikatu zuten, enpresa askearen, murrizketen eta pribatizazioen eredua goraipatuz. "Demokraziak", hazkunde ekonomikoak eta "zibilizazioak" planeta osoa kutsatuko zutela esan ziguten, bake eta oparotasun etorkizun berri batean. Kapitalismoaren krimen guztiak alfonbra azpian ezkutatu ziren, eta intelektual askok lagundu zuten gogotsu, -horien artean asko gaztetan iritzi ezkertiarrak izandakoak- pentsamendu bakar berri honetan. “Ezker berria” izendatu ziren erakundeetako buruzagiek ere enegarren aldiz saiatu ziren marxismoa lurperatzen.

Baina armoniazko kapitalismo baten ezinezko utopia amesgaizto krudel bihurtu da. Begi bistan dugu sistemaren krisia  enplegua suntsituz, soldatak murriztuz eta eskubide demokratikoak ezabatuz  ordaintzen dela, beti ere kapital finantzarioaren mesedetan eta jazarpen gehiagorekin. Kapitalismoa lor daitekeen mundu onena, eraitsi beharreko mundua baizik, gizateriarentzat merezi duen bizitza lortu nahi badugu.

Gaur egun, berebiziko garrantzia du marxismo iraultzailearen, sozialismoaren ideiak gazteen eta, oro har, langileen belaunaldi berri batek ezagutzea. Marxismoaren armategi teorikoak gaurkotasun eta indar guztia mantentzen jarraitzen du.

Marx, Engels, Lenin, Rosa Luxemburgo, Trotsky eta beste askoren testuak argitaratzea eta teoriko marxista garaikideen ekarpenak dira F. Engels Fundazioaren jardueraren ardatzak.

Honaino iristeko, pertsona askoren laguntza izan dugu; izan ere, gure tituluen milaka ale editatzea ahalbidetzen dute, bai eta ehunka ekitaldi publiko antolatzea ere, gure edizioak aurkezteko.

Orain F. Engels Fundazioa babesteko eta indartzeko egitekoa dugu. Horregatik luzatzen dizugu Fundazioaren laguntzaile egiteko gonbitea, urtean 30 euroko ekarpena eginez. Laguntza horrekin asko lagunduko duzu gure argitalpen-lanean, eta, gainera, urtean zehar gure katalogoko liburu guztietan % 30eko beherapena izango duzu (ekarpen hori urtero berrituz gero, % 30eko beherapena izango duzu beti).


F. Engels Fundazioarekin elkarlanean arituz ez duzu karitaterik egiten, ezta filantropiarik ere Zure ekarpena sozialismoaren aldeko borrokan laguntzera doa, ezkerraren berrarmatze ideologikoan lagunduz.

Egin zaitez F. Engels Fundazioko harpide!

Egin klik hemen eta, horrela, bidali zure datuak eta aukeratu ordaintzeko metodoa. 24 orduko epean kode pertsonal bat jasoko duzu, eta horrekin Federico Engels Fundazioko harpide izatearen abantaila guztiak eskuratu ahal izango dituzu, katalogoko titulu guztietara %30 beherapena truke sartuz.

Nahiago baduzu, zure datuak hemen klikatuz eta inprimakia betez ere bidal ditzakezu, eta 30 euroko diru-sarrera edo transferentzia egin gure kontu korrontera (ES08 2038 1020 3360 0088 9446), zure izen-abizenak eta "harpideen urteko ekarpena" kontzeptuan jarrita.

banner altsasu

banner altsasu

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.