F. Engels Fundazioaren argitalpen berria

Liburu hau fundacionfedericoengels.net webguneko online liburu dendan eskuratu dezakezu, HEMEN KLIKATUZ. 656 orrialde. 20 euro.

2021eko apirilaren 14an Bigarren Errepublika aldarrikatu zeneko 90. urteurrena beteko da. 1931ko egun horretan, milioika gizon eta emakumek, langilek, jornalariek, Borboien monarkia gorrotatua eraitsi izana ospatu zuten kale eta plazetan. Hurrengo urteetan, iraultza sozialistaren prozesua ireki zen,  gora behera fase ezberdinetatik igaro zena. Baina 1936ko uztailaren 18an, militar faxistek estatu-kolpea eman zutenean, langileak beren kabuz altxatu ziren eta Estatu espainiarreko hiri nagusietan  faxistak garaitu zituzten.

Eremu errepublikarrean, langileek miliziak sortu zituzten faxisten aurka borrokatzeko, fabrikak okupatu zituzten eta haien kontrolpean jarri zituzten, latifundioak bereganatu zituzten eta nekazaritza kolektibitateak sortu zituzten, justizia auzitegi kapitalistak kendu zituzten eta polizia kontrol patruilengatik ordezkatu zuten. Hau da, Estatu burgesa eraitsi zuten eta langile klaseak eta nekazari pobreek egoeraren kontrola euren eskuetan hartu zuten aldi batez.

Itzelezko klase borroka haren berotasunean, iraultzaile militanteen belaunaldi bat sortu zen. Nahiz eta ez gutxi anonimotasunean geratu ziren, historiak haietako askoren adorea eta determinazioa xehetasunez erregistratu ahal izan du. Horien artean, Manuel Fernandez-Grandizo Martínez, Grandizo Munis ezizenez ezagunagoa, arrazoi askorengatik nabarmentzen da.

Munis, ezker iraultzaileak 1931 eta 1939 bitartean garatu zituen gudu garrantzitsuenen lehen lerroan egon zen. Bere lumari zor diogu F. Engels Fundazioak argitaratu berri duen testu bikain hau:  Jalones de derrota, promesa de victoria. Crítica y teoría de la revolución española 1930-1939.  Espainiako iraultzaren indar eragileak ezohiko sakontasunez disekzionatzen dituen lan aparta da. 1948an Mexikon argitaratu zen lehen aldiz eta orduz geroztik, ezker domestikatuak idazlana baztertzeko eta isilarazteko egin dituen saiakerak seinale ona dira, honako liburua irakurtzera eta ikastera animatzeko.

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.