…eta 150 liburutik gora F. Engels Fundazioaren katalogoan
Sar zaitez fundacionfedericoengels.net webgunean
Leninek esan zuen “teoria iraultzailerik gabe ezin dela mugimendu iraultzailerik egon” (Zer Egin?, 1902). Eta hala da. Ezker Iraultzailetik urteak daramatzagu marxismoaren ideiak defendatzen eta gure klasearen memoria aldarrikatzen. F. Engels Fundazioak, 150 ale baino gehiagoko katalogo batean, egungo militante iraultzaile orok ezagutzea ezinbestekoa duen idazlanak biltzen ditu, sekulako armategia osatuz.
Burgesiak eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu -bereziki komunikabideak- langile klasearen borroka iraultzailearen historia ezkutatzeko eta kapitalismoaren moral ustela barreiatzeko. Jakina egiten duela, borroka ideologikoa da. Ezker erreformistako buruzagiek lan horretan asko lagundu izan dute, eta behin eta berriz saiatzen dira teoria marxista desitxuratzen eta alboratzen, “pragmatismoaren” eta “instituzioetako kudeaketaren” izenean. Ez, eskubideak inoiz ez dira parlamentuetan edo bulegoetan konkistatu, kaleetako borrokarekin baizik.
Guretzat teoria iraultzailea ekintza gida da, sistema kapitalistaren alternatiba iraultzaile kontsekuente bat eraikitzeko. Garrantzia berezia ematen diogu euskaraz egiteari eta horregatik daramagu hamarkada bat baino gehiago Euskal Herria Sozialista egunkaria argitaratzen. Era berean, marxismoaren hainbat klasiko euskaratu ditugu, hala nola Rosa Luxemburgen Erreforma edo Iraultza, Marx eta Engelsen Manifestu Komunista edota James Connolly iraultzaile irlandarraren testuak.
Gertaerek erabateko arrazoia ematen die marxismoaren ideiei eta egunez egun eskuinaren eta erreformismoaren propaganda gezurtatzen dute.
Kapitalismoaren gainbeherak gizateriaren gehiengo handiari miseria, pobrezia, gerra inperialistak eta indarkeria matxista inposatzen dio. Aurrerabide ororen oztopoa da, planeta bera hondamendi ekologikora eramateraino. Gizartearen eraldaketa sozialista da dugun aukera bakarra eta hori lortzea posible da.
Sistema honetan, ideologiarik gabe eta antolatu gabe, langileak eta gazteak esplotaziorako lehen gai hutsa bihurtzen gara. Teoria gizartearen eraldaketaren zerbitzura jartzeko, beharrezkoa da iraganeko militanteen, sindikalisten eta iraultzaileen ideietatik ikastea eta, era berean, beharrezkoa da borrokarako erakunde bat eraikitzea. Harpidetu zaitez F. Engels Fundaziora eta babestu marxismoaren ideiak zabaltzeko lana! Bat egin gurekin eta eraiki nazioarteko marxismoaren indarrak. Antolatu zaitez Ezker Iraultzailean behar dugun alternatiba eraikitzeko!