Ekoizpen kapitalistaren prozesuak birsortu eta betikotu egiten ditu langileak bizitzeko bere burua saltzera behartzen duten baldintzak, kapitalistari bera erosteko eta aberasteko bidea ematen dion bitartean.

Kapitalismoaren aurretik zeuden formazio ekonomikoetako ekoizleekin gertatzen zenaren aldean (feudalismoa, esklabismoa, komunismo primitiboa), kapitalistak ez du ekoizten bere behar pertsonalak asetzeko, merkantziak merkatuan saltzeko eta mozkinak lortzeko baizik. Mozkin kapitalista lortzea merkantzien salmentari loturik dagoenez gero (merkantzien baloreak gainbalioa darama, langileari ordaindu gabeko lan soberakinaren balorea) kapitalista partikular bakoitzak lehiakortasunagatik derrigortua eta estimulatua ikusten du bere burua; zenbat eta gehiago saldu hobe. Horregatik ekoizpen kapitalistak ezin du eragotzi masan ekoiztea, honela ahal diren merkantzia gehien salduz ahal den mozkin handienak lortzeko. Ekoizpen modu honek gainditu egiten ditu gizabanako baten lana eta esfortzua (postu hau artisauak feudalismoan bete zezakeen), horrela langileak soldata truke okupatzeko beharra sortzen da aipaturiko enpresako ekoizpena gauzatu dadin. Hortik dator langilea ekoizpen kapitalistaren produkturik genuinoena eta beharrezkoena dela ondorioztatzea.

Edozein enpresa txikik, arrakastarik badu behintzat, bere ekoizpenaren eskala handitu beharra du, tamainan, ekoizpen indarretan eta soldatapeko langileetan haziz, masako ekoizpen honi aurre egin ahal izateko. Honela izan da historikoki, dendatik hipermerkatua; tailer txikitik, fabrika; eta lukuraritik bankari modernoa  sortu den modua. Sistema kapitalistak, ekoizpen baliabideen jabetza pribatuan eta mozkin handiena bilatzean oinarriturik, soldatapeko lanaren beharra du existitu ahal izateko. Are gehiago, gizartearentzat helburu praktiko eta erabilgarri bat eduki dezakeen produktu, asmakizun edo aparatu mekaniko berri guztia ekoizpen kapitalistak hartua da hutsik egin gabe, merkantziaren formarekin bere ekoizpen eta salmenta masiborako. Ez zen automobilik, etxetresna elektrikorik, ordenagailu edo mugikorrik existitzen orain dela ehun urte, kapitalismoa jada sistema guztiz garatua zenean. Hala eta guztiz ere, gaur atzo bezala, produktu berri hauek milaka langilek lan egiten  duten lantegi handietan ekoiztu behar dira.  Gure kritikoei iragartzen diegu, merkatuan helburu praktiko batekin sortzen den produktu guztiek, masan ekoizteko joera izango dutela beste irtenbiderik gabe eta bere fabrikaziorako lantegi industrial handiak beharko direla milaka langilerekin batera. “kapitala birsortzean, beti horrela egiten du bere instrumentuak ere, lan indarrak. Kapitalaren metatze terminoa proletalgoaren handitzearen baliokide da” (Marx, Kapitala,. 1. Lib., 558. or Ed. Kubatarra).

Sistema kapitalista ez da merkantzien ekoizpen sistema bat bakarrik, gainera, bere existentziarako baldintza materialak birsortu behar dituen sistema da: ekoizpen baliabideak eta lan indarra, langile klasea, existitzen jarrai dezan. “Ekoizpen kapitalistaren prozesuak bere kabuz langilearen eta lan baldintzen arteko banaketa bat birsortzen du. Birsortu eta betikotu egiten ditu langileak bizitzeko bere burua saltzera behartzen duten baldintzak, kapitalistari bera erosteko eta aberasteko bidea ematen dion bitartean. (...) Langilea, kapitalista indibidual bati salduta baino gehiago, bete-betean klase kapitalista guztiari dagokio. Bere morrontza ekonomikoa, mozorrotua dagoen aldi berean, saltze ekintza honen berriztapen periodikoagatik, kontratu librearen fikzioagatik, patroi indibidualen aldaketagatik eta merkatuko lanaren prezioaren gorabeherengatik baldintzatuta dago. Ekoizpen kapitalistaren prozesuak bere jarraitasunean kontsideraturik, edo birsortze bezala, ez du merkantzia eta gainbalioa bakarrik ekoizten; kapitalistaren eta soldatapekoaren arteko erlazio soziala ekoizten eta betikotzen du” (Marx, Kapitala, I. Lib., 523. orr., Ed. kubatarra).

Sistema ekonomiko kapitalistan ekoizpen indarren garapenak izaera mundial bat hartzen du, aurreko gizarteetan ezezaguna zena. “Bere produktuei geroz eta irteera handiagoa emateko beharragatik zirikatuta, burgesia mundu guztian barrena dabil. Bazter guztietan habia egin beharra du, bazter guztietan kokatu, bazter guztietan loturak sortu.... Merkatu mundialaren esplotazioaren bidez, burgesiak izaera kosmopolita bat eman dio herrialde guztietako ekoizpen eta kontsumoari” (Marx eta Engels, Manifestu Komunista, 42. orr Federico Engels Fundazioa). Horrela, ekoizpen indarren garapen mundial honek derrigorrez lan zatiketa eta mundu mailan geroz eta handiagoa den langile klasearen hedapen, garapen, eta sendotzea dakar ondorio bezala.

 

 

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.