Klase hau bere bizi eta lan baldintzak direla eta, organikoki ez da gai gizartean paper independente bat jokatzeko, bere elkartasun eta sinpatiak etengabe burgesiaren eta langileen artean gorabeheraka dabiltza.

Ikuspuntu zientifiko batetik, erdi mailako klasea eskuz edo intelektualki lan egiten duen biztanleriaren sektore bat da, baina langile klasea ez bezala, bere lan baliabideen jabe dena. Bere definizioaren arabera erdi mailako klaseak sektore oso heterogeneoa dira. “Erdi mailako” klasean sartzen dira bere lur zatiarekin apenas biziraun dezakeen nekazari txikia eta 15 edo 20 hektareatako lurjabe ertain bat adibidez; edo auzoko dendari txikia eta prestigiozko ‘bufete’ bat zuzentzen duen abokatua.  Hemen aurkitzen ditugun geruza baxuenak langile askoren antzeko baldintzetan egiten dute bizia eta lana, bere geruza altuagoak burgesiarekin kontaktu puntu asko dituen bitartean.

Ez kopuru aldetik bakarrik, sozialki ere erdi mailako klaseak askoz ahulagoak dira langile klasea baino. Bere bizi eta lan baldintzak direla eta, organikoki ez dira gai gizartean paper independente bat jokatzeko, beren elkartasun eta sinpatiak etengabe burgesiaren eta langileen artean gorabeheraka dabiltza.

Egia da ordea marxistok erdi mailako klasearen eta zertxobait handiagoa den biztanleriaren sektore baten artean bereizten dugula: erdiko mailak, erdi mailako klaseak, elementu erdiproletarioak eta langile klaseko goiko geruzak biltzen dituen talde soziala dira. Bere bizi baldintzen eta erlazio sozialengatik, eta egoeraren arabera, erdi mailako klaseen geruza ertainetatik gertuago egon daitezke, bere psikologian langile klasearen masa zabaletan arrotzak diren aspektu eta jokabideak hartuaz gainera. Akats bat litzateke ordea hau zentzu absolutu batean hartzea. Langile klasearen goiko edo inguruko geruzako hauen psikologia eta kontzientzia oso heterogeneoa eta aldakorra da, eta hauen artean badaude klase kontzientzia duten langileak ere, oraindik langile klasearekin bere loturak galdu ez dituztenak gainera. Edozein kasutan langile klasearen masa zabalen indarrak, bai kopuru aldetik eta baita sozialki ere, erdiko maila hauenak baino infinitoki handiagoa izaten jarraitzen du.

Jende askok klasearen kontzeptua bizi mailarekin nahasten du. Horrela herrialde aurreratuetan langileen gehiengoa ez bada gosez hiltzen eta bizi baldintza hobeagoak lor baditzake jada langile klase izateari utzi diote eta erdi mailako klase izatera pasatu dira. Horrela arrazoitzen dute teoriko eta soziologo askok, marxismoaren  faltsutze baldar bat errepresentatzen duen eskema batekin.

Marxismoak ez du inoiz ukatu, inozo xamarra izango litzateke ukatzea, langile klasearen geruza handien bizi kalitatea hobetu daitekeen posibilitatea. Sistema kapitalista bera sentitzen da behartua langileen soldata, bizi dituzten baldintza sozial aldakorren arabera moldatzea, biziraun dezaten. Horrela, adibidez, orain dela 70 urte auto bat edukitzea langileen gehiengo handiarentzat luxu bat zen, garaiko soldatarekin alderatuta zeukan prezio altuaz gain, ez zelako hain beharrezkoa gizarte kapitalistan moldatzeko. Gaur egun ordea, autoa ia ‘beharrezko’ bihurtu da. Kasu konkretuan, lantokira autoz joateak paper esentzial bat jokatzen du sistema produktiboak egunero funtziona dezan. Gainera automobilen produkzioa ekoizpen kapitalistaren oinarrizko adar bihurtu da.

Sistema behartua sentitzen da errealitate hau langileen soldatan islatzeko existitzen jarraitu nahi badu. Baina barre egiteko modukoa litzateke honegatik langileak burgestu egin direla edo erdi mailako klase bihurtu direla deduzitzea. Autoa kontsumoko objektu bat da, bizitzeko bitarteko bat eta ez ekoizpen baliabide bat. Honegatik ez da langile-kapitalistaren arteko erlazio soziala desagertzen. Kapitalistek langile hauek esplotatzen eta gainbalioa ateratzen jarraitzen dute.

Marxismoak argi baieztatzen du, garai bakoitzean, kapitalistak langileen soldata beharrezko minimoan mantentzen saiatzen direla, juxtu dauden baldintza sozialetan bizi ahal izateko. Kapitalistek langileei eman diezaieketen soldata maximoaren muga, noski bere irabaziak zalantzan jartzen ez badira behintzat, kapitalista hauei hilabete bukaeraro bere lan indarra saldu behar izatetik askatu ezin dituen hura da.

Eta marxismoak baieztatzen du baita ere langile klasearen bizi mailan eta lan baldintzetan egindako konkista oro ez dela betirako. Klaseen artean indar-korrelazioak aldatzen direnean, porrot sindikal baten fruitu edo, ikuspegi zabalago batean, porrot iraultzaile batengatik, izan ekonomia kapitalistaren krisi gogor batengatik, konkista hauetariko asko desagertu egiten dira. Gizartearen eraldaketa sozialistak bakarrik bermatu ditzake etengabe aurrerapen sozialak eta hauek mugarik gabe igotzea. 

 

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.