Frantziako Estatua: Macron berriz hautatua izan da abstentzio errekorrarekin eta Mélenchonek lehen itzulian emaitza esanguratsua lortu ondoren
Estatu frantseseko presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzuliko emaitzek, lehen begiratuan, 2017ko hauteskundeen errepikapena dirudite: hautagai berberak eta Macronen garaipena Le Penen aurka, nahiz eta 2017an baino tarte txikiagoz eta %71,8ko parte hartzearekin, 1969tik izandako baxuena.