Liga Musulmaneko hamabost ministroren dimisioek erakusten dute Pakistango sistema demokratikoaren ahuldadea. PPP eta Nawaz Sharifen alderdiak osatu zuten gobernu batasuna irtenbidea ez zela azkar ikusi da.
Libanoko Gobernuak Hezbolaren telekomunikabide sarea suntsitu nahi izan du. Erabaki horren ondorioz hasitako Hezbola eta milizia maroniten arteko borroketan 60 persona baino gehiago hil dira.
Txina bere Joko Olinpikoetarako prestatzen ari den unean antortxa olinpikoak nahiko lan izan du bere bidea zailtasunik gabe egiteko. Tibeteko egoera izan da hautsak harrotu dituena. Herri tibetarrak jasaten duen zapalkuntzak mundu osoan ohiartzuna izan duten estatu txinatarraren aurkako mobilizazioak areagotu ditu.
Maiatzaren 4ean Santa Cruzko oligarkiak ospakizun handiak prestatu zituen. Komunikabide internazionalen laguntzarekin Boliviako iraultzaren aurkako beste pauso bat eman nahi zuten. Arazo larri bat dute ordea, herri boliviarra ez da lo geratu.