Nazioartea

Hilabeteetan zehar inperialistek egin dituzten interbentzio kriminal horiek gaitzestea edozein iraultzaileren zeregina da. Era berean, akatsa litzateke Gadafi defendatu behar genuela pentsatzea edota bere heriotzak inperialismoaren indartze bat ekarriko duela eta mundu guztiko borroka antinperialistan atzera pausoa dela uste izatea.

Irakurri gehiago …

Catalunyako PxC alderdiak krisi egoera honetan langile klaseko sektore atzeratuenaren zati bat erakarri ahal izan du diskurtso erabat xenofoboa eta arrazista erabiliz, betiko leloarekin: errua babesgabeei bota diskurtso demagogo eta populista batekin arreta benetako errudunengandik, alegia, sistema kapitalistatik aldentzeko.

Irakurri gehiago …

Pasa den urriaren 31an Papandreuk Greziako bigarren erreskate planaz erreferenduma egingo zuela iragarri zuen. Honek histeria orokortua eragin zuen mundu osoko prentsa burgesean, gobernuengan eta alderdi guztiengan. Greziar herriak herstura plan gehiago ukatuko zutela jakinda, Europako ekonomia erortzeko zorian egon zen eta Europako burtsak...

Irakurri gehiago …

Urriaren 23an Argentinan presidentetzarako hauteskundeak egin ziren eta Cristina Fernandez Kirchner hautatu ziren presidente. Garaipenerako Fronteko hautagaiak botoen %53,96a lortu zuen, bigarren postuan geratu zen Fronte Zabal Aurrerakoieko Hermes Binnerrek baino 37 puntu gehiago lortuz, azken honek %19,87 lortu baitzuen. 1973 urtera joan...

Irakurri gehiago …

Muamar Gadafi atzeman eta erail izanak inflexio puntua markatzen du Libian izango diren gertakarien garapenean eta galdera berriak jartzen ditu mahai gainean: nork eta zergatik erabaki zuen atxilotu eta epaitu gabe hil duten agintari libiarra boteretik kentzea? Zein zen Gadafiren errefimenaren izaera eta zergatik altxa ziren masak erregimenaren...

Irakurri gehiago …

Duela gutxi arte, Txile Latinoamerikako herrialde egonkorrena balitz bezala hartzen zen, Pinocheten erorketaz geroztik, egonkortasun politiko eta soziala zuena, urteetan zehar etengabeko hazkuntza ekonomikoa izan duena, ‘txiletar miraria’ ere deitu izan zaio hazkuntza honi. Ekonomialari kapitalistek “jaguar...

Irakurri gehiago …

Urriaren 1ean, CGTP-k deituta milaka eta milaka langile portulgaldar kalera atera ziren Pedro Passos Coelhoren gobernuaren herstura neurrien aurka. Lisboan 130.000 atera ziren kalera eta Oporton 50.000. Portugalgo eskuinak ez du denbora alperrik galdu. Ekaineko hauteskundeak irabazi ostean, hiru hilabete bakarrik behar izan ditu sektore...

Irakurri gehiago …

Greziako ekonomia erabat suntsituta dago. Grezia kiebran dagoen ala ez eztabaidatzea erabat zentzugabea da; benetan kiebran baitago. Potentzia europarrentzako, bereziki Alemaniarentzako, ataka hauxe da: “erreskatea” luzatu ala ez luzatu eta nola egin beren bankuen mesedetan. Munduko krisi ekonomikoaren, Greziako kapitalismoaren...

Irakurri gehiago …

Afrikan (Somalia, Etiopia, Kenia, Djibuti…) hamar milioi pertsonei eragiten dien elikagai krisiak bi milioi ume gaizki elikatuta egotea eta Nairobin Haurtzarorako Nazio Batuen Funtsak adierazi bezala hauetarik milioi erdik  “berehala hiltzeko arriskua” izatea ekarri ditu. Gertakari honek sistema kapitalistaren basakeria...

Irakurri gehiago …

Somosaguasko 7ekin elkartasuna

Somosaguasko 7ekin elkartasuna