Ondoren argitaraturiko idatzia nire lan bateko hiru kapituluz osaturik dago, bera E. Dühring jaunak eginiko zientziaren subertsioa, Leipzig, 1878. Nik neuk bildu nituen kapituluak, adiskide dudan Paul Lafarguek frantsesera itzul zitzan, dedukzio osatuago batzuk gehituaz batera. Frantseserako itzulpena, neuk berrikusia, Revue Socialistean argitaratu zen lehendabizi eta argitalpen berezi batetan ondoren, Socialisme utopique et socialisme scientifique izenburupean, Paris, 1880. Ginebran polonierazko itzulpen bat agertu berri da, bertsio frantsesean oinarritua, honako izenburu honekin: Socyjalizm utopijny a naukowy. Imprimeire de l´Aurore, Genova, 1882.

Egin klik hemen liburua jaisteko

Ondoren argitaraturiko idatzia nire lan bateko hiru kapituluz osaturik dago, bera E. Dühring jaunak eginiko zientziaren subertsioa, Leipzig, 1878. Nik neuk bildu nituen kapituluak, adiskide dudan Paul Lafarguek frantsesera itzul zitzan, dedukzio osatuago batzuk gehituaz batera. Frantseserako itzulpena, neuk berrikusia, Revue Socialistean argitaratu zen lehendabizi eta argitalpen berezi batetan ondoren, Socialisme utopique et socialisme scientifique izenburupean, Paris, 1880. Ginebran polonierazko itzulpen bat agertu berri da, bertsio frantsesean oinarritua, honako izenburu honekin: Socyjalizm utopijny a naukowy. Imprimeire de l´Aurore, Genova, 1882.

Lafargueren itzulpenak frantsesa hitz egiten den herrialdeetan eta batez ere Frantzian bertan lortu zuen arrakasta harrigarriak, ezinbestean bultzatu behar ninduen pentsatzera ez ote zen komenigarria izango hiru atal horien alemanezko aparteko tirada bat ere egitea. Horretan nenbilela, Zuricheko Sozialdemokrateko erredakzioak jakinarazi zidan Alemaniako alderdi sozialdemokrataren barrenean propagandarako foileto berrien eskari orokorra nabari zela, eta galdetu zidan ea ez al nuen nahi aipaturiko hiru kapituluak horretara bideratzea. Noski, ados nengoen eta nire lana beraien eskuetan jarri nuen.

Baina orrialde hauek jatorrian ez ziren idatziak izan, ezta gutxiagorik ere, zuzenean masen arteko propagandarako balio izateko helburuarekin. Nola bideratu xede horretarako, beste ezer baino lehen, zientifiko hutsa zen lan bat? Zein aldaketa sartu behar ziren bertan forman eta funtsean?

Formari dagokionean, bertako hitz atzerritar ugariek bakarrik sor zitzaketen zalantzak. Baina jada Lassallek, bere diskurtsoetan eta propagandako idatzietan, erabiltzen zituen nahiko maiztasunez atzerriko terminoak eta, nik dakidala behintzat, horregatik inor kexatu gabe. Garai haietatik, gure langileek askoz aldizkari gehiago irakurtzen dituzte eta askoz erregulartasun handiagoarekin, ohituago daudelarik, hori dela eta, hitz atzerritarrekin. Horrenbestez, beharrezkoak ez ziren termino atzerritar guztiak kentzera mugatu naiz. Nahitaezkoei dagokienean, uko egin diot azalpenezko itzulpenak deritzenak gehitzeari. Ezinbesteko hitz atzerritarrak, gehienak termino zientifiko tekniko oso hedatuak, ez ziren hain zuzen ere ezinbesteko izango itzulgarriak izango balira. Horien itzulpenak, beraz, zentzua faltsutzen du; argitu ordez, desorientatu egiten du. Kasu hauetan, askoz erabilgarriagoak dira hitzezko azalpenak.

Aldiz, edukiari dagokionean, uste dut baiezta dezakedala langile alemaniarrei ez diela zailtasun handirik emango. Kapitulu zail bakarra orokorrean hirugarrena da, baina askoz gutxiago langileentzat burges “kultuentzat” baino, beraien bizi baldintza orokorrak laburtzen baitira bertan. Hain zuzen ere, hemen sartu ditudan azalpen gehigarri ugarietan, askoz gutxiago hartu ditut kontuan langileak irakurle “kultuak” baino, von Eynern diputatu jauna bezala, Heinrich von Sybel aholkularia eta beste Treitschke batzuk bezala, beren ignorantzia higuingarria eta, horren ondorioz, sozialismo kontuetan duten itsukeria erraldoi naturala beste behin ere publikoki agertzeko duten bulkada geldiezinak harturik daudela. On Kixotek bere lantza haize erroten kontra haustea azaldu daiteke, bere ofizioa eta misioa baita; baina Santxo Panzari ezin zaio halako ekintzarik onartu.

Mota honetako irakurleak harritu egingo dira halaber, sozialismoaren historiaren zirriborro batetan Kant-Laplaceren kosmogoniarekin, zientzia natural modernoekin eta Darwinekin, filosofia klasiko alemaniarrarekin eta Hegelekin topo egiteaz. Baina sozialismo zientifikoa funtsean alemaniarra den produktua da eta bertako filosofia klasikoak dialektika kontzientearen tradizioa bizirik mantendu duen nazio baten artean bakarrik jaio zitekeen: Alemanian . Historiaren ikusmolde materialista eta proletalgoaren eta burgesiaren klase arteko borroka modernoari eginiko bere aplikazio berezia, soilik dialektikaren bidez izan zen posible. Eta burgesia alemaniarraren maisutxoek filosofo alemaniar handien oroimena eta hauek landuriko dialektika eklektizismo astun baten putzuan hondoratu badute, egun errealitatean dialektikaren frogapen lekuko gisa zientzia natural modernoak arrazoitzat aipatzea beharturik gauden punturaino, gu, sozialista alemaniarrok, harro gaude, Saint Simonen, Fourierren eta Owenen ondorengo izateaz ez ezik, baita Kanten, Fichteren eta Hegelen ondorengo izateaz ere.

Friedrich Engels. Londres, 1882ko irailaren 21a.