Irailaren 10ean, igandea, gaueko hamarretan, Luis Rubialesek uko egiteko gutuna eskegi zuen Twitterren, honako hitz hauekin batera: "Nire ohorea defendatuko dut. Nire errugabetasuna defendatuko dut. Etorkizunean fedea dut. Egian sinesten dut". Hara, hara. Zer gertatu da, Luis? Duela aste batzuk RFEFko kupularen aurrean orangutan batek bezala hitz egin zuenak, inola ere ez zuela dimitituko esanez, bere hitzak jan behar izan ditu.
Matxista nazkagarri honek ez zuen alde egin nahi, eta are gutxiago orain. Ukiezina zela uste zuen eta horrela jokatu du azken asteetan. Maletak egin behar izan baditu, mugimendu feminista borrokalariaren borrokari esker izan da; izan ere, haserre, amorru eta borroka olatua sortu dugu haren eta irudikatzen duen guztiaren aurka ere «aski da!» oihukatuz. Guk bota dugu Rubiales!
Ez gara esajeratzen ari, hori da egia. Ehunka mila emakumerengatik izan ez balitz, eta baita beren burua feministatzat duten eta gurekin indarkeria matxistaren aurka borrokatzen duten gizon askorengatik ere, Rubialesek bere postuan jarraituko luke, kasu hau azkar lurperatzen utzi ostean. Hala nahi zuten Futbol Federazioak, epaile matxistek, Estatuko abokatuek Kirolaren Administrazio Auzitegian eserita, kirol-haitzulo mediatikoak, eta astapotro misogino guztiek, beren pribilegioak galtzeko oso kezkatuta. PSOEren laguntza eta jarrera tamalgarria izanda ere, ezin izan dute mugimendu feministaren indarra geldiarazi martxan jarri garenean.
Rubiales kirol espainiarraren munduko pertsonaiarik okerrenetako bat da. Duela egun gutxi zabaldu zen emazte ohiari bere alabak zaintzeko zegokion pentsioa ez ordaintzeagatik kondenatu zutela. Tipo horrek hilean 80.000 euro kobratu ditu eta 2020an milioi bat euro baino gehiago irabazi zituen! Horra hor zergatik den feminismoa gaitz handia berarentzat.
Orain, erakunde kapitalistetan eta patriarkaletan inolako konfiantzarik ez dugun arren, Rubiales inputatu gisa deklaratzera deitu dute futbolariak Fiskaltzaren aurrean salaketa jarri ondoren, eta sexu-eraso delituagatik eta derrigortzeagatik zigortu dezakete. Baina epai soziala geuk emana dugu: erruduna, lerdea dariola, erasotzailea!
Justizia matxistak La Manadako kide baten zigorra murriztu du
Rubialesen dimisioaren berri izan eta 24 ordura, prentsak beste informazio batekin harritzen gintuen. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak urtebete murriztu dio espetxe zigorra Iruñeko Manadako bortxatzaileetako bati. Estatuaren aparatuak eta haren epailetzak justifikatzen dute erabaki hori, eta "arrazoizkotzat" jotzen dute; izan ere, haien ustez, Soilik Bai da Bai Legeak, PSOEk PPrekin bat etorriz aldatu zuena modu lotsagarrian, horretarako aukera ematen du.
Bere kide baten ohorea babesteko mendeku bat balitz bezala, Rubiales togadun hauek, magistratuz mozorroturiko faxista hauek, Manadaren kasua berreskuratu dute mezu bat bidaltzeko: Rubiales kanporatu duzue, baina ez ahaztu nork agintzen duen hemen. Zer esango du orain Gobernuak? Justiziak funtzionatzen duela eta bide judizialak errespetatu behar direla esaten jarraituko dute? PSOEk isilik jarraituko du ala epai patriarkalak onartzea gomendatuko digu, duela hilabete batzuk erreakzioaren diskurtsoarekin bat eginez egin zuen bezala?
Erreakzionario hauek, frankismoaren nostalgiko eta probokatzaile hutsak dira. Esperientziak erakutsi duenez eta Rubialesen kasuak are gehiago nabarmendu duenez, arazoa ez da legea. Arazoa ez da Berdintasun Ministerioak legea gaizki idatzi zuela, edo hutsuneak zituela. Arazoa da epaitegiek eta auzitegiek frankisten eta matxisten kiratsa dutela oraindik, emakumeok eskubidez abiatzen eta aurrera egiten dugunean odola irakiten baitiete.
Ez da kasualitatea Sanferminetako zigorra berriro mahai gainean jartzea. Hain zuzen ere, erantzun sozial masiboak eta hainbat hilabetetan “Ez da abusua, bortxaketa da!” oihukatzen dugun marea more jendetsuak bultzatu eta sorrarazi zuten Soilik Bai da Bai Legea, eta azkenean bertan behera utzi zuten epai zital hura.
Ez gara geldituko
Duela egun gutxi herrialde osoko kaleetatik oihukatzen genuenean: Denak eror daitezela!, oso serio esaten genuen. Rubiales botatzea inork kenduko ez digun garaipena da, eta, aldi berean, Nafarroako Auzitegiaren erabaki lotsagarriak gogorarazten digu sistema honek gerra deklaratu digula.
Guk ere aspalditik deklaratu diegu gerra haiei: matxistei, bortxaketaren kultura sustatzen dutenei, eskuin muturrari, buruzagi esplotatzaileei, babosoei, etxe gabetzen gaituzten bankariei, 78ko erregimenari eta hura sostengatzen duten alderdi guztiei. Aske izan nahi dugu, biktima guztientzako justizia nahi dugu. Ez gara geldituko lortu arte. Patriarkatua eta kapitalismoa ez dira bakarrik eroriko, guk botako ditugu.