Federico Engels Fundazioak Anti-Dühring. La revolución de la ciencia por el señor Eugen Dühring (Eugen Dühringen iraultza zientzian)berrargitaratu du, Engelsek idatzitako lanik bikainetakoa. Bertan modu sistematiko batean sozialismo zientifikoaren oinarrizko printzipioak azaltzen dira. Materialismo dialektikoa eta honen aplikazioa naturako prozesuetan, historian, ekonomian eta politikan, hauexek dira liburuaren orrialdeak betetzen dituzten gaiak. Eugen Dühring irakaslearen tesiak erantzuteko idatzi zituen. Tolosako Engels Atenoan dago liburua eskuragarri 15 eurotan.

 Marxismoaren oinarrizko hiru iturri eta zati izeneko foiletoan Leninek hauxe adierazi zuen: “Marxismoaren filosofia materialismoa da. Europaren historia moderno guztian, eta bereziki Frantzian XVIII. mendeaz geroztik, borroka handiak egon ziren Erdi Aroko zaborraren aurka, erakundeetan eta ideietan feudalismoa egotearen aurka, materialismoak frogatu zuen bera zela filosofia kontsekuente bakarra, natur-zientziek erakusten dutenarekiko leiala, sineskerien eta hipokresia mindulinaren etsaia. Horregatik demokraziaren etsaiak saiatzen ziren beren indar guztiz materialismoa ahultzen, gezurtatzen eta difamatzen, eta idealismo filosofikoaren hainbat aldaera defendatzen zituzten, modu batera edo bestera erlijioaren defentsan eta babesean laburbiltzen zena.

Marx eta Engeslek materialismo dialektikoa defendatu zuten sutsuki eta behin eta berriz azaldu zuten oinarri honetatik aldentzeak dakarren akats larria. Beren iritziak argitasun eta zehaztasun osoz azaldurik Engelsen Ludwig Feuerbach eta Anti-Dühring liburuetan agertzen dira, baita Manifestu Komunistan ere; klase kontzientzia duen langileari falta behar ez zaion liburuak dira”.

Lenin, Trotsky eta Rosa Luxemburgok egin zuten Anti-Dühring­-en aldarririk handiena eta mugimendu marxistaren goiburu bilakatu da. Federico Engels Fundazioaren argitalpen berri honi D. Riazanoven hitzaurrea gehitu zaio: “Ciencuenta años de Anti-Dühring” (“Anti-Dühringetik berrogeita hamar urtera”). Riazanov bera marxismoaren historian aditua zen eta alderdi boltxebikeko komite zentralak hari eskatu zion Marx-Engels Institutuko zuzendari izatea. Riazanovek sakonki ikertu zuen zerk eraman zuen Engels marxismoa alemaniar sozialdemokraziako agintari kualifikatuen eta ideario politikoan gero eta nagusiago egiten ari zen idealismo filosofikotik eta errebisionismotik defendatzera. Edizio honek, gainera, ohar biografiko bat dakar Riazanovi buruz eta baita izendegi bat ere.