Bilbo: Martxoak 17, osteguna 18:30, La Bolsako areto nagusian
Gasteiz: Martxoak 21, astelehena 18:00, Aldabe Gizarte Etxean
Errenteria-Orereta: Martxoak 25, ostirala 19:00etan. Gaztaño auzoko lokalean
Txikitatik abusua eta esplotazioa jasan dugun milioika emakume, gazte eta langile, sistema honen indarkeria matxistaren aurka altxatu gara. Abortu libre eta doakoaren aldeko eta egunero jasaten ditugun hilketen aurkako mobilizazio masiboen uholdea jasaten dugun zapalkuntzaren aurkako borroka nekaezinaren parte dira.
Feminista iraultzaileok gerra irekia aitortu diogu prostituzioaren, alokairuko sabelen eta pornografiaren esklabotzari eta LGTBIfobiaren, kapitalismoaren, arrazakeriaren eta faxismoaren aurkako borroka ezarri dugu gure bandera morean.
Baina ez gara lehenak izan bide honetan. Borrokan gure aurretik egon diren emakume tinko eta ausart guztien lekukoa hartu dugu.
Marxismoak emakumearen askapen borrokan inoizko sugarrik indartsuena piztu zuen eta mugimendu horretatik iraultzaile, teoriko eta militante handiak nabarmendu ziren. Emakume horien idazlanak eta bizitzak etengabe ezkutatu, desitxuratu edo zuzenean ezabatu ditu boteretsuen iritzi publikoak.
Langile klasearen eta emakumearen askapena osotasun banaezin gisa ulertzen zuen Flora Tristan sozialista eta feminista; Elisabeth Dmitrieff eta Louise Michel 1871ko Parisko Komunako iraultzaile nabarmenak; Sylvia Pankhurst bezalako sufragista internazionalistak; Eleanor A. Marx bezalako sindikalista nekaezinak; Clara Zetkin eta Rosa Luxemburgo komunista internazionalistak; Errusiako boltxebikeak, Nadezhda Krúpskaia, Alexandra Kollontái, Inessa Armand, Larisa Reisner edota Natalia Sedova besteak beste, 1917ean Urriko Iraultzarekin desberdintasun eta zapalkuntza sozialik gabeko gizarte benetan justu eta demokratikoa eraikitzeari ekin ziotenak… Horiek guztiak posible egin zuten gaur egun idazten jarraitzen dugun historia.
Gure askapen osoaren aldeko borroka luzean aurretik egon zirenen ondarea ezagutzea eta horiek guztiak bidegabeko ahanzturatik erreskatatzea da Mujeres en revolución liburuaren zeregina. Feminismo iraultzailearen hamabi aitzindari horien biografiak historiaren zati txundigarri bat eskainiko dizu.
Animatu liburuaren aurkezpenera eta lortu zure alea!
Haiek izan zirelako, gaur gu gara.