Azken urteetan Amerika Latinan ikusi ditugun prozesu iraultzaileez gain, AEBetako klase agintariak bi arazo larri ditu bereziki: Irakeko gerra eta gizarte estatubatuarrean hazten doan deskontentua

Inperialismoaren gainbeheraren garaia da. Mundu mailan ematen ari diren turbulentzia eta ezegonkortasuna dira horren adierazgarri. Sistema kapitalistaren gaixotasunaren sintomak dira hauek. Nagusitasun militar eta ekonomikoari esker onurak jasotzetik urrun, AEBek duten paper protagonista eramanezinezko kargan bihurtu da. Azken urteetan atzerrian egindako interbentzioetan gastatzen dabiltzan errekurtso guztiez gain,  etxeko ondorio politikoak eta ejertzitoaren moral gero eta baxuagoaren gaiak daude. Honako abisua eman zuen The Economistek:

“ Irakeko eta Afganistango tropen errotazio erritmoak Pentagonoak markatutakoa gainditzen du... ejertzito handiago batek lagunduko luke, baina urteak beharko lirateke borrokarako unitate berriak erreklutatzeko eta entrenatzeko. Inork ez daki zein izango den lurreko tropek jasan ahal izango duten muga. Komandanteak larrituta daude soldaduen moralean eragin dezaketen gauzekin. Adibidez, esanguratsua da, zerbitzuan dauden gizonen dibortzio kasuak hazi egin dira. Aurreko hilean Military Timesen argitaratu zen inkesta batean, gerrak babesa galdu duela azaltzen da. %41ek bakarrik babesten du gerrara joatearen erabakia, joan den urtean datu hori %56koa zen bitartean. Iazko ekainean Ehren Watada, ejertzitoko teniente bat, Irakeko gerrara joateari uko egin zion lehen ofiziala izan zen”.   

Nahiz eta ejertzito estatubatuarrean tentsio guzti hauek egon, Bushek ejertzitoa gehiago tenkatzea erabaki du. Tropen zerbitzua handitu nahi du Iraken, tropen hedaketa azkartuz eta erreserbisten egonaldia 2008ra arte luzatuz. Estrategia hau oso arriskutsua da eta ustekabeko ondorioak izan ditzake. Egoera honek ez ditu oraindik Vietnamgo gerraren mailak, baina norabide hori hartzen doa.

Iraken, inperialismoarentzat arazo garrantzitsuena matxinatu irakiarrek herritarrengatik jasotzen duten babesa da, agertu eta desagertu egin daitezke estatubatuarren ejertzitoak ekintzara pasatzeko aukera izan baino lehenago. Inperialistek herritar zibilen aurka egindako basakeriek sortzen duten gorrotoaren ondorioz, matxinatuek jende gehiago erreklutatzen dute zapaltzaile atzerritarrei aurre egiteko. Estatubatuarrek hiltzen duten matxinatu bakoitzeko, bost, hamar edo hogei berri azaltzen dira leku hori betetzeko.    

Egoera okerragoa da sunien eta xihiten arteko biolentzia sektarioaren ondorioz. Amesgaizto honen hasiera ere, estatubatuarrek bultzatua izan zen. Lehenago zapalduak zeuden xihitak “babestuz”, hauen miliziak sortzeko egoera lortu zuten. xihitek eta kurduek dominatutako gobernua izendatuz, suniak boteretik kanporatuta eta baztertuta daudenaren sentimendua sortu da. Hau izan zen biolentzia sektarioaren oinarria.  
Bushek esan zuenez indar irakiarrek eta estatubatuarrek “argi berdea” izango dute Bagdadko edozein zatitan sartzeko. Baina Keane jeneralak dioenez Sard Cityn sartzea ez da ideia ona, oraingoz. Muqtada al-Sadr, Mahdi Ejertzito anti-estatubatuarren lider xihitaren bastioia da hau.

Hauteskundeek lortu duten guztia, beren politikan Irakeko banaketa etnikoak puztea izan da. Eta egunetik egunera, AEBak galtzen ari diren eragina handiagoa da. Malikiren gobernuak ez du lortu Washingtonek jarritako helburu bat bera ere: petrolioaren irabazien banaketa, 10.000 milioi dolar gastatzea berreraikuntzan, hauteskunde probintzialak egitea, konstituzio federala errebisatzea eta prozesu “des-baathzifikatzailea”. Hau dena alferrikakoa da botere erreala egunero Bagdadeko kaleetan borrokatzen den bitartean indar estatubatuarren eta matxinatuen artean. Gobernua airean zintzilikatuta dago.   
 
KRISIA AEBtan

Krisi politiko oso sakona ari da prestatzen AEBen barruan. Demokratak eta Errepublikanoak praktikan klase agintari berdinaren bi sektore dira eta berauek dira Kongresua, lurrak, bankuak eta enpresa handiak, egunkariak, irratia eta telebista kontrolatzen dituztenak. Normalean, kapitalista handiek gustukoago dituzte Errepublikanoak, hau baita enpresa handien alderdi naturala, gobernuaren alderdi naturala hain zuzen. Errepublikanoek gobernu merkea defendatu izan ohi dute, zerga baxuak, dolar indartsua, aurrekontu orekatuak, enpresei “askatasun” gehiago ematea... Hau da enpresa handien programa, bereziki kapital finantzieroarena. Baina batzutan, gobernu errepublikarra arazotan sar daiteke. Orduan, enpresa handiek erreserban daukaten alderdiaren zerbitzua bilatzen dute, Demokratena. Horrela, klase kapitalistak ez du botererik galtzen.

Horregatik, George W. Bush boterera heldu zenean Wall Streeten gustora zeuden. Dena ondo egin zuen: zergak murriztu, gastu soziala murriztu... Iraken aurkako erasoa iragarri zuenean ere enpresak pozez gainezka ziren. Mundu guztiak dakien moduan AEBentzat ona dena, ona da enpresentzat.

Baina gauzak aldatu egin dira. Irakeko gerra ez doa planifikatuta zeukaten bezala eta AEBetan bertan interbentzio honen aurkako jarrera gero eta handiagoa da. Errepublikano asko beren dudak azaltzen ari dira gerrari buruz. Publikoki gerrari babesa eman dion hautagai errepublikano bakarra John McCain eskuindarra da. Beste hautagaiak, batzuk gehiago besteak gutxiago, erretiratzea defendatzen ari dira. Baina Bushek egoskor jarraitzen du. Ikerketa Irakiarren Taldearen berediktua onartzeari uko egin dio eta klase dominatzailearen interesen aurka ari da nolabait. Horrek bere etorkizuna markatuko du. Posible da Bushek geratzen zaizkion bi urteetan ez irautea. Klase agintariak bota egin dezake AEBak abentura militarretara bultzatzen jarraitzen badu. “Gaixotu” egin daiteke bat-batean, porrot baten ondoren edo prentsak eskandaluren bat atera dezake (CIA eta FBIren artxiboetan proba ugari daude seguruenik) Bushen dimisioa bultzatuz. Edozein kasutan, George Bush azkenetan da.

Bushen erorketak AEBen ataskak irekiko ditu. Gizarte estatubatuarrean deskontentuzko korronte indartsua dago jadanik, soldata errealak jaitsi egin dira edo estankatuta daude, gazteriaren sektore asko erradikalizatu egin dira gerraren ondorioz, hazten ari den eszeptizismoa dago gobernuarekiko eta sistema sozial guztia zalantzan jartzearen giroa gero eta handiagoa da.

Testuinguru honetan, klase agintaria aldaketarako prestatzen ari da. Barack Obama hautagai afroamerikar “erradikalaren” berehalako gorakada deskontentu dauden estatubatuarren botoak lortzeko eta bi alderdiko sistemaren irudi zikindua berreskuratzeko diseinatuta dago (benetan alderdi batekoa). Baina, hala ere, arazoak ez dira amaitzen horrelako “amarruekin”. Datozen hauteskundeak irabazten dituen klase agintariaren sektorerik ez da gai izango arazoei aurre egiteko, ezer konpontzeko. Eskenatokia prestatzen ari da AEBetako eta mundu guztiko garai ekaiztsuetarako.
Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.