Eguna: Abenduak 11, asteazkena
Ordua: 19:15etan
Tokia: Iparralde gizarte etxea. 1. Solairua, balio-anitzeko gela
Amerikako Estatu Batuek euren aginte inperialista gailentzeko ahaleginetan dabiltza Latinoamerikako herrialde guztietan, are gehiago Txinaren aurkako merkatu gerra geroz eta mehatxu handiagoa denean. Baina oligarkiak eta inperialismoak sekulako zailtasunak dituzte beren plan kontrairaultzaileak gauzatzeko. Mundu mailako ekonomia atzeraldian sartzen ari da eta lehen gaien prezioak hondoratzen ari dira. Aldi berean, altxamendu indartsuak Amerika Latina osoa astintzen ari dira, Mexiko, Argentina, Ekuador, Kolonbia, Bolivia, Txile… Murrizketek eta kontrairaultzak kontinente guztia asaldatzen ari den bolada iraultzailea eragin dute.
Iraultzarekin bakarrik garaitu daiteke kontrairaultza
Txileko altxamendu iraultzailea, Kolonbia geldiarazi duten greba orokorrak. Estatu kolpearen aurrean Boliviako masek erakutsi duten eredu iraultzailea eta Ekuadorreko, Mexikoko, Argentinako, Brasileko, etab.eko masa borrokak inspirazio iturri bikaina dira mundu mailako langile klasearentzat eta gazteriarentzat.
Latinoamerikako saiakera kolpisten et eskuinaren erasoaldiaren aurrean, ez dira nahikoa erreforma mugatuak, dimisioak edo dekretuak. Kapitalismoa eraitsi behar da, ekonomiaren oinarrizko sektoreak desjabetu eta nazionalizatu behar dira langile klasearen kontrol demokratikoan.
Zein ikasgai atera dezakegu Amerika Latinako prozesu iraultzaileetatik? Zein da inperialismoaren eta sozialdemokraziaren papera prozesu honetan?
Hitzaldi-mahai inguru honetan komunikabideen gezurren kanpainari ere aurre egin nahi diegu, benetan ari dena ezkutatzeko saiakeran.
Animatu eta bertaratu zaitez. Batu zaitez Ezker Iraultzailera!