Krisi kapitalistaren aurrean, alternatiba komunista eta internazionalista eraiki!
Denak GKS-ek deitutako manifestazioetara U-28an Bilbon eta Iruñean
Kapitalismoa krisi suntsitzaile batean murgildua dago, langile klasearen eta gazteen bizkarretan ordainarazten dena. Aldi berean, irabazi ekonomiko izugarriak eskuratzen ari dira “krisi” berarekin enpresaburu handiak, monopolioak, armen industria eta banka.