Urtarrilaren 30ean Hego Euskal Herrian egingo den greba orokorra aurrera pauso garrantzitsua izango da langile klaseak orohar, gazteriak eta pentsionistak, indarrak batu eta sistema honen baitan jasaten dugun jazarpenarekin amaitzeko borrokan. Hori dela eta, ezinbestekoa da grebaren arrakastaren alde lan egiteaz gain, borroka honi jarraipena ematea, kapitalismoaren aurkako borrokaren ikuspegi orokor bat lantzea eta alternatiba iraultzaile bat indartzea. Horregatik ondorengo hitzaldiak antolatu ditugu, bertara gonbidapena luzatuz.

Ordizi: Urtarrilak 22, asteazknea. 17:00tan Barrena kultur etxea. Areto nagusia

Tolosa: Urtarrilak 23, osteguna. 18:30tan. Kultur etxean, areto handian.

Gasteiz: Urtarrilak 23, osteguna. 19:00tan Aldabe gizarte etxean. Erabilera anitzetako gela