Azken hilabeteotan, Covid-19ren krisiarekin eta konfinamenduekin, emakume gazte eta langile askok pairatu dute modu are krudelagoan indarkeria matxistaren gaitza, euren erasotzaileekin etxean harrapaturik. Hori dela eta, azaroaren 25 honetan ere, milioika emakumek jasaten dugun indarkeria eta hori babesten duen sistema kapitalista salatzen jarraituko dugu.

Emakume langileen eta gazteen eskubideen aldeko mugimenduak erakutsi duen indar izugarria eredu indartsua da oraindik ere. Hori erakutsi dute azken hilabeteotan hainbat herrialdetako kaleetan izan diren mobilizazioek, Argentinan, Mexikon edo Polonian berriki eman den altxamenduan. Muturreko eskuinak abortu eskubideari egin nahi zion erasoa atzera bota dute egunetan luzatu den borroka ikaragarriaren bidez, milioi bat bilduz manifestazioan eta greba orokor arrakastatsu bat eginez besteak beste. Garaipen hau gurea dela sentitzen dugu, eta inspirazioz betetzen gaitu matxismoaren aurkako borrokan jarraitzeko.

Sistema honek indarkeria, zapalkuntza eta esklabutzara kondenatzen gaitu

Berdintasun Ministerioaren datuak ikaragarriak dira konfinamenduaren hilabeteetan: indarkeria matxistaren biktimen arretarako 016 telefonora egindako deiak % 60 igo ziren eta maiatzean erregistratutako on-line kontsultak % 586 gehiago izan ziren.

Datu horiek beste behin ere agerian uzten dute emakume langileok eta gazteok jasaten dugun indarkeriak eta zapalkuntzak duen sakontasuna eta izaera sistemikoa. Horiek dira enpresari handien mesedetara egiten diren politiken ondorioak.

Indarkeria matxistari modu eraginkorrean aurre egiteko, neurri oso zehatzak jarri behar dira martxan premiaz: Langabezia mugagabeko sorospena bermatzea, etxegabetzeak legez debekatzea, biktimentzako babes-etxe eta zerbitzuak bermatzea eta psikologikoaren esparruko milaka profesional osasun-sistema publikoan sartzea. Lan-erreforma indargabetzea prekarietatearekin eta soldata-arrakalarekin amaitzeko eta soldata duinak bermatzea. Haur-eskolen, egoitzen, garbitegien, jantokien, tindategien, etb. doako zerbitzu publikoak bermatzea, etxeko lanen esklabotzarekin amaitzeko. Polizian, armadan eta sistema judizialean matxista eta faxista guztiak kanporatzea, epai patriarkalekin eta sistema horren indarkeriarekin amaitzeko.

Esperientziak erakusten digu antolaketarekin eta borrokarekin bakarrik lortu dezakegula. Ez diegu utziko eskuin eta muturreko eskuinari gure borrokaren aurkako gorrotoa eta manipulazioa zabaltzen. Gure zapalkuntzaren kontura pribilegioak mantentzea da euren asmoa.

Horregatik, oso kontziente gara indarkeria matxistaren aurkako borroka gure gorputzen merkantilizazioaren aurkako borroka dela, baita salerosketaren, alokairuko sabelen, prostituzioaren eta pornografiaren aurkakoa ere. Soldata justuak eta lanpostu duinak lortzeko borroka da. Sistema horren aurkako borroka da, behin betiko esplotazio, bidegabekeria eta miseria ororekin amaituko duen gizarte berri baten aldeko borroka.

A-25ean denok mobilizazioetara!

Bat egin Emakume Aske eta Borrokalariekin

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.