Pedro Sanchezen Ministroen Kontseiluak preso dauden bederatzi buruzagi independentistentzako indultuak onartu ditu. 2019ko urrian, Auzitegi Gorenak 100 urte baino gehiagoko kartzela-zigorra ezarri zien, 2017ko urriaren 1ean Kataluniako bi milioi herritarrek Errepublikaren alde bozkatu ostean.

Bistakoa da Pedro Sanchezek ez duela hori egiten, bat-batean U-1eko erreferendumaren agindua errespetatzea erabaki duelako, ezta Kataluniako herriaren autodeterminazio eskubide demokratikoa defendatzen duelako ere. Kataluniako askapen nazionaleko mugimenduak azken hamarkadetako mobilizazio masiboenak -greba orokor handiaekin- burutu ondoren onartu ditu indultuak, behin egiaztatu dutenean errepresio poliziala eta judiziala, eta espainolismoaren ofentsiba, ez direla gai izan borroka menderatzeko.

78ko erregimenaren krisirik handiena ixteko, Espainiako eta Kataluniako burgesiaren sektore zabal batek koalizio gobernuaren ibilbide orria babestu du. Helburua argia da: kosta ahala kosta mobilizazioak desaktibatzea ERCren eta Juntsen kolaborazioarekin.

Emandako indultuak eta eskuinaren hipokresia

Pedro Sanchezek eta PSOEko aparatuak etengabe justifikatu dute mugimendu independentistaren aurkako errepresioa: Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikazioa babestu zuten, Kataluniako autonomia de facto ezabatu zuena; inoiz ez zituzten zalantzan jarri ekintzaile eta buruzagi independentisten zigorrak eta kartzelaratzea, eta ez zuten zalantzarik izan bandera rojigualdaren azpian biltzeko eskuinarekin batera.

Prozesuaren epaia ezagutu ostean, eta 2019ko azaroko hauteskundeetarako hilabete falta zela, Sanchezek esan zuen "Espainiakoa bezalako zuzenbide-estatu sozial eta demokratiko bati dagokion bezala, men egiteak hura betetzea esan nahi du. Berriz diot, [zigorrak] osorik betetzea esan nahi du ".

Orain Sanchezek "berriro elkartzeaz", "konkordiaz" eta "bihotza" izateaz hitz egin du, baina ez du zalantzan jarri Auzitegi Gorenaren epaia, eta esan du bederatziak preso zeudela, ez beren ideiengatik, baizik eta "legezkotasun demokratikoaren aurkako ekintzak" egiteagatik; diktadurako oinordekoekin Trantsizioko Itunak egin zireneko legezkotasuna alegia.

Jakina, indultuak "partzialak eta baldintzatuak" izango dira, Sanchezek berak adierazi duenez. Kargu publiko bat betetzeko edo hauteskundeetara aurkezteko gaitasungabetze urteak (9 eta 13 urte bitartekoak) ez dira erretiratuko, eta "epe jakin batean delitu larririk ez egiteko baldintzapean egongo dira; bestela, eraginik gabe geratuko litzateke". Justizia frankistak berak erabakiko du delitua berresten den noski.

Hala eta guztiz ere, eskuin eta muturreko eskuin mediatikoa, eta horri lotutako burgesiaren eta estatu-aparatuaren sektorea, haserre bizian jarri dira. Ez diote Sanchezen Gobernuari su-etenik emango puntu honetan. PPk, Voxek eta Ciudadanosetik geratzen diren hondarrek iragarri dute neurriaren aurka egingo dutela.

Aurretik, Auzitegi Gorenak "konponbide onartezintzat" jo zituen indultuak, "damurik" ez dagoelako. PSOEko buruzagi atzerakoienen ahotsak ere ez dira falta izan aste hauetan. Felipe Gonzalez eta Extremadurako eta Gaztela-Mantxako presidenteak neurriaren aurkako kanpainaren buruan jarri dira.

A zer hipokresia! Egun hauetan berriro hemerotekak gogoratu da. Auzitegi Gorenak bai proposatu zuela "komenientzia publikoa" argudiatuta Antonio Tejero teniente koronelaren indultua O-23ko Estatu kolpeagatik. Jose Barrionuevo ministro eta Rafael Vera Segurtasunerako Estatu idazkariari zirenei indultua eman zitzaien, GALen estatu terrorismoan izan zuten partehartzea frogatu ostean. Torturengatik zigortutako dozenaka poliziari eta ustelkeriagatik zigortutako epaile, politikari eta enpresaburuen zerrenda luzea ere indultatu da.

Horrelakoa da 78ko erregimenaren justizia: inpunitatea faxistentzat, esplotatzaileentzat eta errepresioarentzat, aldiz, kartzela hautestontziak jartzea baimendu zutenentzat.

“Normaltasunera eta elkarrizketara” itzultzeko saiakera

PSOEk Catalunya barruko eta kanpoko elkarbizitza "berrezartzeko" berme bakarra bezala aurkeztu nahi du bere burua eta Pedro Sanchezi inbestidura eman zion blokearen babesa mantendu. Gainera, estrategia hori Kataluniako hauteskunde orokorretan PSCk irabazteko tranpolin bat izan daitekeela kalkulatzen dute, eta eskuinak beste lurralde batzuetan egin duen aurrerapena orekatzeko.

"Egonkortasuna zaintzea" azpimarratzen du Sanchezek. Hau da, Catalunyako masa mugimendua desaktibatzea. Funtsezko puntua da botere ekonomiko handien beste mugarri estrategiko bat lortzeko: bake soziala. Bi helburu horiek, txertaketa masiboaren kanpainarekin eta ekonomia suspertzearekin batera, PSOEren apustu handia dira.

Ez da kasualitatea Sanchezek, Kataluniako oligarkiaren ordezkari garrantzitsuen babesarekin, Teatre del Liceuko ekitaldian indultuak iragarri izana. Ezta CEOEko presidenteak "gauzak normalizatzeko" indultuak publikoki babestu izana ere. CCOO eta UGTren burokrazia sindikalak, bake sozialaren defendatzaile sutsuak, ez zuten Liceuren ekitaldia galdu nahi izan eta Sanchezi babes handia eman diote. Apezpiku Batzarrak berak ere indultuak babestuko zituela iragarri zuen!

Argi dago burgesiaren sektore erabakigarri batek bide horren alde egiten duela orain, mobilizazio soziala desaktibatzeko. Uste dute kontzesio honek 78ko erregimena sendotzen jarraitzeko aukera emango diela eta masen mugimendua desegin dezakeela.

ERCren eta Juntsen jarrera ere argia da. Aho txikiarekin Gobernua kritikatzen saiatu diren arren bat egin dute, hilabeteak eraman baitituzte operazio honen barnean. Gobernu "berriaren" bozeramaileek berariaz uko egin diote urriaren 1eko mandatuari, ekintzaile independentisten aurkako epaiketetan akusazio partikularrak dira eta urriaren 1aren ostean piztutako kanpaina espainolista sutsuan parte hartu zuen bankari bat kokatu dute Ekonomiako kontseilari. Zer gehiago esan daiteke!

Amnistiaren eta Catalunyako errepublika sozialistaren alde! 1-O, ni oblit ni perdó!

Bederatzi buruzagi independentistei egindako indultuek ez dituzte 3.000 laguni baino gehiagori eragiten dieten kartzela zigor eta isunei eragiten, ezta erbesteratuei itzultzen uzten ere. Ez dute kentzen Catalunyako askapen nazionalaren mugimenduaren aurka 78ko erregimenaren estatu-aparatuak irekitako kausa orokorra.

Ez da egia indultuak "lehen urratsa" direnik, negoziazio mahai batean orduak eta pazientzia izanda amnistia eta autodeterminazio eskubidea lortzeko, ERCk saldu nahi duen bezala. Inuzentea da indultuak Catalunyako errepublikaren aldeko borrokan jarraitzeko laguntza gisa ulertzea. Kapitalista katalan eta espainiarren sektore garrantzitsu baten estrategiaren giltzarri dira, krisi iraultzaile berriak irekitzea kosta ahala kosta saihesteko, 2017ko eta 2019ko urrian gertatu zen bezala.

UPko buruzagiek PSOEri men egin izanak, indultuen gaian ere, alderdi morearen erabateko deriba azpimarratzen du. Ezkerreko orientazio koherente oro alde batera utzi du, errepublikaren aldeko borroka Estatu osora zabaltzeko betebeharrean ere.

Esquerra Revolucionàriatik amnistia defendatzen dugu preso politiko eta errepresaliatu independentistentzat. Gainera, funtsezkoa da azpimarratzea Kataluniako mugimendu independentistaren aurkako kausa orokorra abisu serioa dela. Estatuaren aparatuaren deriba autoritario eta errepresibo bera ikusten dugu Altsasuko gazteekin, PAHko ekintzaileen aurka, Pablo Haselen aurka, lan gatazketan eta grebetan, edo mugimendu feministaren aurka.

Dei egiten dugu Kataluniako errepublika sozialista defendatzeko mugimendu zabal bat altxatzera, 78ko erregimen kapitalistaren aurka, preso politiko guztientzako amnistia osoaren alde, lege errepresiboak indargabetzeko, Mozal Legetik hasita, eta frankistez eta erreakzionarioz jositako Estatu aparatua garbitzeagatik, Auzitegi Gorenetik hasita.

Klase agintaria eta estatu aparatua altxamendu are bortitzagoei aurre egiteko prestatzen ari dira, eta borrokatzen dugun guztion aurkako tresna judizial guztiak zorrozten ari dira. Gainera, sozialdemokrazia tradizionalaren eta 2.0 sozialdemokraten buruzagien lankidetza aktiboarekin egiten dute hori. Iraultzaileen zeregina ez da garai hobeak itxarotea, izkinetatik kexatzea edo zailtasunen aurrean ihes egitea, baizik eta, ondorioz, antolaketa kontzienteago batekin eta mobilizazio sendoago batekin erantzutea.

Catalunyan milioika izan gara azken urteotan mobilizatu garenak, kaleratzeei, pribatizazioei, prekarietateari, osasun eta hezkuntza arloko murrizketei amaiera emango dien Catalunyako errepublika baten alde. Ez da atzerapausorik eman behar helburu honetan!

Urriaren 1ean bozkatu genuena gauzatzeko modu bakarra errepublikaren aldeko mobilizazioa bultzatzea da, eta Catalunyako eta Catalunyatik kanpoko langileen gehiengoa kausa horren aldera irabaziko duen klase programa sozialista defendatzea.