Marlaska kanpora!

Ezker Iraultzailetik erabateko babesa eta elkartasuna ematen diegu 7 urteko kartzela zigorra jaso duten Zaragozako 6 gazteei, eskuin muturraren aurkako protesta antifaxistetan parte hartzeagatik. Erabateko eskandalua da ezkertiar ekintzaileak jazartzea eta kriminalizatzea, faxismoa salattzeagatik eta borrokatzeagatik.

Sei lagun horiek ehunka bizilagunekin batera mobilizatu ziren VOXen mitin publiko baten aurka Zaragozan. Estatuko beste leku batzuetan egin genuen bezala, hala nola Bilbon edo Vallecasen, kaleak hartu zituzten, atzerakoi horiek beraien mezu arrazista, matxista eta klasista langileen auzoetan zabal ez dezaten.

Zaragozako Probintzia Auzitegiak gateak kartzelaratzeko azaldu dituen arrazoiak dira “desorden publikoak” eragin izana eta “agintaritzari eraso egitea”. Argudio horiek onartezinak dira. Manifestazioa eredugarria eta baketsua izan zen, poliziak bortizki kargatzea erabaki zuen arte, hainbat zauritu eraginez. Gainera, zigorra oinarritzen den froga bakarra manifestazioa borra kolpeka sakabanatu zuen polizia baten hitza da.

Faxistek migratzaileen, ezkerreko militanteen edo LGTBI kolektiboaren aurka egindako erasoak egunero gertatzen diren bitartean, ikusten dugu errepresioa eta kriminalizazioa areagotzen ari direla, hain zuzen, eraso horiek borrokatzen ari garenontzat.

Justiziak berriro erakutsi du bere izaera erreakzionarioa eta frankista, eskuin muturra babestuz antifaxistak jazartzen baititu. Zaragozako Probintzia Auzitegiak berak ere (Zaragozako seiak kondenatu dituena) prozesu judizial bat hasi du “Zaragoza en Comun”-eko zinegotziaren (ZEC) aurka, Alberto Cubero, ustezko gorroto delitu bat dela eta, VOXeko diputatuak parlamentu saio batean seinalatzeagatik, eta «nahiago nuke Espainia osoan gertatuko balitzaie Vallecasen gertatutakoa» esateagatik.

Hori guztiz onartezina da, eta are gehiago kontuan hartuta Cuberoren aurkako ikerketa irekitzeko arduraduna Estatuko Fiskaltza dela, Barne Ministerioaren mende dagoen erakundea. Lotsagarria da ezkertiarra ela dioen Gobernu batek eskuin muturraren aurka borrokatzen dugunon aurkako sorgin ehiza bultzatzea. Operazio horiek eskuin muturra indartzeko bakarrik balio dute.

Marlaska ministroak berehala dimititzea exigitzen dugu, baita borrokatzeagatik auzipetutako guztien zigorrik gabeko absoluzioa ere.

Errepresiorik ez! Aski da! Atxilotuak  askatu!