Ezin zitekeen okerragoa izan. Mazonek berak hala eskatuta Valentziako Gorteetan egindako agerraldia Parlamentuko zirku horretako tribunetan inoiz ikusi den faltsukeria eta iruzur adibide handienetako bat izango da. Bi orduko manipulazioa eta gezur burlatiak, ardurak saihestu eta Generalitateko presidentetzan errotzeko asmoz.

Zaila da, oso zaila, hain aurpegi gogorra eta hain lotsa gutxi izan daitekeenik imajinatzea. Eskandalua hainbestekoa izan da, ezen El Pais, oligarkiaren sektore garrantzitsu bateko bozeramailea, irmo mintzatu baita bere editorialean: “Mazonek ezin du jarraitu”. Baina badirudi indar politiko eta ekonomiko batzuek hondakin politiko hori Valentziako Gobernuaren buru mantendu nahi dutela. 

PPren estatuko zuzendaritzak badaki Mazoni errua botatzea bere porrota aitortzea litzakeela, eta hori kolpe latza litzake hauteskundeetara begira. Gainera, ezinegon handia sorrarazten dio PSOEri ere, aitortza horrek suposatuko lukeelako milioika pertsonek kaleko mobilizazioaren garaipen gisa ikustea. Ez Pedro Sanchezek ez ezein ministrok ez du Mazonen dimisioa eskatzen, eta uko egiten diote Valentzian hauteskundeak aurreratzeari. Ez dugu hori ahaztu behar.

Gauzak horrela, eta jakinda PSOE moderazio posizioan dagoela ez duelako politikoki ezer ezegonkortu nahi, Feijook plan bat prestatu du.

Lehenik, ostikada aurrerantz, eta kritika guztiak Gobernu zentralari bota, konkretuki Teresa Ribera ministroari. Bigarrenik, eta azaroaren 9an eta 30ean Valentzian egindako manifestazio jendetsuaren ondoren, arreta Mazonen saio parlamentariora desbideratzea, Consellaren birmoldaketa bat egitera behartuz, Gobernuan birmoldaketa batekin barhuz biktimekiko batere enpatiarik erakutsi ez duten kontseilari kritikatuenen dimisioa barne, eta aldi berean, goi agintari militarrak berreraikuntzarako funtsezko posizioetan sartuko direla iragarriz.

Librería"
PP badaki Mazoni errua botatzea bere porrota aitortzea litzakeela, eta hori kolpe latza litzake hauteskundeetara begira. Gainera, aitortza horrek suposatuko lukeelako milioika pertsonek kaleko mobilizazioaren garaipen gisa ikustea.

Espainiako Gobernua, berriz, hauteskunde taktikekin ari dira jokatzen. Bertatik bertara ezagutzen dute Valentzian hedatzen den amorru leherkorra, eta Mazon eta PP higatzearen alde egiten dute, baina betiere muga jakin batzuen barruan. Oso kontziente dira hondamendia handiegia dela ezer ez esateko, baina inola ere ez dute gizartearen protesta eta mobilizazioa sustatu nahi, izan ere, mugimendu horrek Gobernu zentrala ere tragedia honetan ezinbesteko konplize gisa seinalatzen baitu.

Gobernuarentzat eta PSPV-PSOErentzat, onena Feijook Mazonen burua eskura ematea litzateke, eta ezbehar handiagorik gabe jarraitzea “batasun nazionaleko” politikarekin eta hondamendiaren aurrean izan duen jokaera lotsagarriagatik zalantzan jarria izan den Estatu baten legitimazioarekin. Hori litzateke onena, baina ez da gertatuko.

Hitzak baino gezur gehiago darabilte, tragedia zabaltzen den bitartean

PPk, PSOEk eta patronalak erantzukizun partekatua dute, agerikoa da, baina Mazonek eta bere Gobernuak ez lukete minutu bat gehiago ere iraun behar euren postuetan.

Izan duten arduragabekeria euren gobernu programaren ondorio zuzena da. PPren eta Voxen Valentziako Gobernuaren lehen neurria Valentziako Larrialdi Unitatea (UVE) kentzea izan zen. Horren sorrera agindu zuen Legeak 2019ko DANA aipatzen zuen esplizituki, Valentzian lau hildako eta kalte handiak eragin zituena. Larriena da UVEk mekanismoak aurreikusten zituela herritarrak larrialdien inguruan ohartarazteko, Presidentaren zuzeneko baimenik gabe, Es-Alert sistemaren bidez; sistema 2023tik zegoen martxan eta frogatuta.

Mazonek UVE kendu izanaren garrantzia gutxietsi du. Baina logikoa da berarentzat hori txikikeria bat izatea, gai denean publikoki gezurra esateko ibai arro, adar, amildegi eta ibaien egoerari buruzko ustezko “itzalaldi informatibo” bati buruz hitz eginez, alerta lehenago ez igortzeko aitzakia gisa. Jucarreko Konfederazio Hidrografikoak dagoeneko frogatu du 60 mezu elektroniko baino gehiago bidali zituztela egoera oso arriskutsua zela ohartarazteko, eta, zehazki, horietako bost, urriaren 29ko 16:13ak eta 18:43ak bitartean, Poio sakanean uholdeak izango zirela ohartaraziz. Gezurra besterik ez dio Mazonek, hondamendi izugarri baten erantzukizunak saihesteko.

Librería"
PPren eta Voxen Valentziako Gobernuaren lehen neurria Valentziako Larrialdi Unitatea (UVE) kentzea izan zen. Izan duten arduragabekeria euren gobernu programaren ondorio zuzena da.

Gure auzokideen bizitzak galdu izana, langileen, pentsiodunen, gazteen eta haurren bizitzak, 220 baino gehiago adierazpen hau idazteko orduan, krimen sozial horren ondorio mingarri eta ikaragarriena dira. Eta tragedia honen ondoren, beste batzuk datoz, hain larriak eta suntsitzaileak, kaltetutako zonaldeetan ehunka mila bizilagunen bizitzak markatuko dituztenak.

DATADISTA atariaren arabera, 130.000 etxebizitza baino gehiagori eragiten diete uholdeek, Valentziako 75 udalerritan banatuta, eta 1,8 milioi pertsona bizi dira bertan. Azaroaren 18an, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak 48.003 etxebizitzatan, 8.785 saltoki eta biltegitan, 670 bulegotan, 2.658 industria instalaziotan eta 30 obra zibiletan izandako kalteengatik eskaerak erregistratu zituen.

Horregatik, garrantzitsua da PSOE-Sumarren Gobernu zentralak tragedia honen aurrean izan duen portaera ikustea ere.

Berreraikuntza burutu eta bizkortzeko, bankuen, enpresa handien eta multinazionalen esku dauden baliabide izugarriak konfiskatuko dituen plan bat taxutuz, Estatuak dituen baliabideak kaltetutako herritarren salbuespenezko beharrei aurre egiteko eta biktimei arreta bermatzeko erabili beharrean, Pedro Sanchezen eta Yolanda Diazen Gobernuak aberasten jarraitzeko aukera berriak eman dizkie uholdeen egunean langileak hiltegira bidali zituzten oligarka berberei.

1.209 enpresak baino gehiagok aurkeztu dute aldi baterako lan-erregulazioa, eta 16.000 langile baino gehiagori eragingo die. Horrek esan nahi du enpresaburuek aseguruen kalte-ordainak kobratzen dituzten bitartean eta zuzeneko laguntza gisa beren kontuetan milioika euro sartzen diren bitartean, langileen nominak ere aurrezten dituztela. Yolanda Díazen Ministerioak ordainduko ditu nomina hauek, noski, baina zenbatekoaren % 100 baino gutxiagoren truke.

Librería"
Estatuak dituen baliabideak kaltetutako herritarren salbuespenezko beharrei aurre egiteko eta biktimei arreta bermatzeko erabili beharrean, PSOE-Sumar Gobernuak aberasten jarraitzeko aukera berriak eman dizkie uholdeen egunean langileak hiltegira bidali zituzten oligarka berberei.

Eta inork ez dezala zalantzarik izan, gainera, gaixotasun mentalen, depresioaren eta antsietatearen epidemia lehergarria izango da gure artean. Zer talka-neurri hartuko dituzte Gobernu zentralak eta Generalitateak hori arintzeko? Oraindik ez dute ezer esan, baina imajina dezakegu osasungintza publikoaren egoera negargarria ikusita, murrizketa basatien ondoren.

Sinestezina da atsekabe horren erdian, PPren lagun diren enpresariak eskuak igurzten aritzea. Berreraikuntzarako erabiliko diren milaka milioiak zerutik eroritako mana bat izango dira, espekulatu eta poltsikoak betetzeko.

STV Gestión SL enpresak, Jose Manuel Cuenca presidentearen eskuineko eskuaren enpresa zenak, 290.000 euroko kontratua eskuratu du nahierara, inolako eskaintza publikorik gabe. Beste eraikuntza kontratu bat Becsari oparitu diote, PPren Gürtel tramari lotutako enpresari: 3,9 milioi euro. Eta hau hasi besterik ez da egin.

PP, PSOE eta sistema madarikatu hau guztia erantzule dira

Mazon da erruduna, baina hemen denak dira erantzule. Etxebizitza boomaren ondorioz, itsasbazterrak eta urpean gera daitezkeen eremuak etxebizitzaz bete ziren familia langileentzat, ondoren familia horiek interesekin eta zabor-hipotekekin itoz. Zero eremuko demografia ikustea besterik ez dago: langile familiak, errenta baxuak eta migrazio handia; Valentziako metropoli-eremuko hegoaldeko gerrikoa da, eta 200.000 pertsona bizi gara bertan.

Kontzienteki gune arriskutsuenetan jarri gaituzte bizitzen, hirian eta inguruetan kalitatezko etxebizitza segurua espekulazio basatira eta turismora bideratu duten bitartean. Iraganeko, oraingo eta etorkizuneko biktimak gure familiak dira. Eta hori PPren bulegoetatik hartutako erabaki politikoengatik izan da —azken 29 urteetan Valentzia 21 urtez gobernatu du—, baita PSOEren Gobernu zentralengatik eta bere bazkideengatik ere, ez dutelako ezer egin espekulazio kriminalaren eredu honekin amaitzeko.

PSPV-PSOEk ere gobernatu zuen Valentziako Erkidegoan 2015 eta 2023 artean, baina beste alde batera begiratu zuen, eta ez zuen gehiegikeria horietako bat ere zuzendu. Bere legealdia PPren austeritate politikaren jarraipena izan zen. Gobernu zentralak ere horrela jarduten du. Alokairu eskuragarriak dituen etxebizitza publikoko parkea bermatzeko etxebizitza merkatuan esku hartu beharrean, etxejabe errentadunen, bankuen eta funts putreen alde gobernatzen dute, urtean milaka etxegabetze ahalbidetuz.

Ezinbestekoa da Mediterraneoko itsasertzeko klima-ikuspegia ere aipatzea. Itsasoaren berotze geldiezinak fenomeno horien leherkortasuna eta errepikapena ekarriko ditu, Karibe itsasokoak bezalako ekaitz tropikalen gero eta antzekoagoak direnak. Ez dezagun ahaztu 2023an Libian gertatutako hondamendia, 2.000 hildako eragin zituena, edo urte berean Grezian izandako uholdeak.

Muturreko fenomeno klimatikoen jarraipenaren aurrean, alternatiba kapitalista irtenbide indibiduala da, ahal duena salba dadila, eta inolako plangintzarik ez. Hondamendi ziurra, botere izugarriko gutxiengo baten etekin iraingarriak bermatzeko.

Librería"
Mazon da erruduna, baina hemen denak dira erantzule. Etxebizitza boomaren ondorioz, urpean gera daitezkeen eremuak etxebizitzaz bete ziren familia langileentzat. PSPV-PSOEk ere gobernatu zuen Valentziako Erkidegoan 2015 eta 2023 artean, baina ez zuen gehiegikeria horietako bat ere zuzendu.

Batasun nazionala borrokatu eta Mazon azpiratu

Azaldu dugunez, oraintxe PPren eta PSOEren taktikaren oinarria egonkortasuna mantentzea da. Felipe VI.aren, Sanchezen eta Mazonen segizioaren aurka Paiportan piztutako amorruaren eta azaroan 9ko ea 30eko manifestazio erraldoiaren ostean, goikoek arriskua ikusi dute eta elkartu egin dira.

Batere lotsarik gabe, Diana Morant Zientzia ministro eta Valentziako buruzagi sozialista nagusiak PPri bere botoak eskaini dizkio eskuineko Gobernu egonkor bat bermatzeko, baldintza bakar batekin: Mazonen irteera behartzea eta Gobernu tekniko bat izendatzea.

Ildo beretik, CCOOk eta UGTk 10 minutuko lanuzte patronala deitu zuten CEOErekin batera joan den azaroaren 8an. Krimen horren erantzuleak estali eta batasun nazionala sustatzeko estrategia beraren parte da.

Argi dago politika horrek dakarrena: Mazonek agintean jarraitzen du. Consellaren erreforma erreserbako bi jeneral Gobernuan sartzea izan da, mezu argi bat igorriz: hau guk zuzentzen dugu eta baita profil teknikoa duten militar prestatuek ere (ez al zen hori Morantek eskatzen zuena?). Iruzur galanta. Politika atzerakoien zerbitzura dauden militar rreakzionarioak dira, herriaren zerbitzura egongo ez den berreraikitze batean “ordena eta agintea” sartu nahi dutenak. Aurrekari oso arriskutsua dela ere esan beharrean gaude: militarrak politika egiten, kaosean euren ordena inposatzeko esku hartzen. Badakigu administrazioaren militarizazio horrek zer esan nahi duen. Eskarmentu handia dugu.

Hondamendi honen benetako konponbidea ez da utopia bat. Programa argia eta borroka plan bat behar ditu, milaka boluntarioen auzo antolakuntza, sormena eta ekimena eta A9ko manifestazioaren eta Paiportako matxinadaren borroka gogoarekin jarraituz.

Komunista iraultzaileok berreraikuntzarako gure proposamena aurkeztu dugu:

• Zerbitzu publikoetako murrizketa eta pribatizazio guztiak atzera bota eta horiek indartzeko inbertsio masiboak egin, lan baldintza duinak bermatuz.

• Kaltetutako eremuetan funtsezkoak ez diren jarduera ekonomiko eta produktiboak berehala etetea, ordaindutako baimenak bermatuz. Langile klasearen indar guztiak desagertutako pertsonen bilaketa eta errekuperazioa, herri eta auzoen garbiketa, eta berreraikuntza bermatzera zuzendu eta antolatu behar dira.

• Berreraikitze-lan horiek behetik eta demokratikoki koordinatzea, eta langile-batzordeek zeregin horiek gauzatzeko behar diren baliabideak desjabetzeko ahalmena izatea.

• Larrialdi-dekretu batek eragindako poliza guztien kalte materialen %100 estaltzera behartu behar ditu aseguruak, banku handien jabetzakoak direnak. Asegururik ez duten familia kaltetuek Estatuaren babesa izan behar dute, eta Estatuak haien galera guztiak bermatu behar ditu.

• Berehala desjabetzea eta nazionalizatzea sektore estrategiko guztiak —elikadura, etxebizitza, energia, garraioa eta abar—, baliabide horiek guztiak berreraikuntzarako erabiltzeko eta kaltetu guztiei bizi-baldintza duinak bermatzeko. Euro bakar bat ere ez enpresei, berreraikuntzarekin negoziorik egin ez dezaten!

• Alokairuak eta hipotekak etetea, bankuen, inbertsio funtsen eta etxejabe errentadunen pisuak desjabetzea, kaltetutako familia guztiei etxebizitza duina bermatzeko.

• AEMETen abisuak jaso arren, langileak etxera joatea oztopatu zuten enpresa eta enpresarientzako zigor eredugarriak.

• Mazonen eta bere Gobernuaren dimisioa, herritarrak ohartarazteari uko egiteagatik. Epaiketa eta zigor eredugarria sarraski honen erantzule guztiei.

Horrelako programa bat aplikatzea da gure klaseak duen irtenbide bakarra sistema honek eta bere administratzaileek garamatzaten basakeriaren aurrean. Eta hori lortu ahal izateko kaleetan eutsi behar dugu, antolatuta eta mobilizatuta.

Librería"
Azaroaren 23an milaka atera ginen suntsitutako ia ehun ikastetxeetarako erreskate plan bat exijitzeko eta 30ean beste manifestazio jendetsu bat egin genuen Mazonen dimisioa eskatzeko. Hurrengo urratsak Valentzian greba orokorra deitzea izan behar du.

Azaroaren 23an milaka atera ginen suntsitutako ia ehun ikastetxeetarako erreskate plan bat exijitzeko eta 30ean beste manifestazio jendetsu bat egin genuen Mazonen dimisioa eskatzeko. Beharrezkoa da batzordeak osatzea ikastetxeetan, lantokietan, auzoetan eta herrietan borrokari ahalik eta jarraipen indartsuena emateko.

Hurrengo urratsak Valentzian greba orokorra deitzea izan behar du, bizitza sozial eta ekonomiko osoa geldiarazteko, Mazonek eta bere Gobernuak alde egin dezaten exijituz, aski baita biktimei iruzur eta barre egiteaz.

Hori da bidea, bide errealista bakarra, justizia eta herriaren zerbitzura egongo den berreraikuntza lortzeko. Egin dezakegu, egin behar dugu.