Igandeko hauteskundeetan ezker abetzaleak lortutako emaitza onek beste behin erakutsi dute mugimendu iraultzaile batekin bukatzea ez dela posible errepresioaren eta ilegalizazioaren bitartez.
Ezker abertzalearen emaitzek zer esana emago diete PNV, estatu aparatuari eta estratega burgesei. Alderdien Legearekin ilegalizatuta jokoz kanpo utzi nahi zuten, beraiek defendatzen duten sistema kapitalistara egokituta ez dagoen mugimendu iraultzailea. Baina ez dute lortu, justu kontrakoa, inoiz lortu dituen emaitzik onenetakoak lortu ditu, ia 200.000 bozkara helduz (nuloak gehi boto legalak). Eta noski, Batzar Nagusi guztietan, udal guztietan eta Nafarroako legebiltzarrean ilegalizatuta ez balitz egon, emaitzak hobeak izango ziren.
Euskal Autonomi Erkidegoan eskuinak sekulako jipoia jaso du. PNV eta EAk (nahiz orain koalizioan ez joan) Batzar Nagusietan 122.000 bozka inguru galdu dituzte eta PPk berriz 60.000 inguru. Garbi dago PPk bake prozesua deitutakoari egindako erasoen eta bere diskurtso erreakzionarioaren emaitza izan duela eta PNVk “estropozo” honekin ulertuko zuen seguruenik bere politikekin (ezker abertzalearen aurkako errepresioa, pribatizazioak, errekorte sozialak...) boterean egoteko errazatasunak gero eta gutxiago izan ditzakeela.
PNV, euskal burgesiaren eta kapitalisten interesak defenditzen dituen heinean, behartuta dago Euskal Herriko langile klasea eta gazteria erasotzera. Gainera, Trotskyk esan ohi zuen moduan sistema kapitalista dekadentzian aurkitzen denean (gaur egungo egoera) burgesia inoiz baino behartuago dago langile eta gazteen eskubideak, soldatak, pentsioak... erasotzera interes pribatuen mesedetan. Horregatik, beharrezkoa da langile klasea burgesiaren influentziatik ateratzea eta PNV eta euskal burgesiaren politikak eta interesak zein diren garbi azaltzea. Hori da PNVren beldurrik handiena. Orain artean, Euskal Herriko gatazka politikoa (askapen nazionalaren aldeko borroka behin eta berriz traizionatuz) erabili du gainontzeko helburuak gizarteari ezkutatzeko. Eta horregatik hain zuzen, iraultza sozialistaren beharra aldarrikatuz nahitaezko lana izango da PNVri behin betirako bere kareta kentzea, bere benetako aurpegi kapitalista zapaltzailea agerian geratu dedin.
Datozen egunetan modu guztietako gobernuak eta koalizioak ikusiko ditugu. PSE bere emaitza onei etekina ateratzen saiatuko da, Ezker Batua eta Aralar ere (nahiz kasu honetan emaitzak kaxkarrak izan orain dela 4 urtekoarekin konparatuz) muturra sartzen saiatuko dira, EAren moduan, udal eta Batzar Nagusien gobernuetan eta Nafarroan UPNren urteetako gobernuaren azkena ikus dezakegu Nafarroa Bairen emaitza onei esker.
Hala ere, Trostkyk zioen moduan, nahiz eta hauteskunde emaitzek eta osatzen diren gobernuek garrantzia izan, klaseko gatazkarentzat inoiz ez da garrantzitsuena izango aritmetika, klaseko borrokaren dinamika baizik. Eta zein da dinamika?
Munduko edozein bazterretara begiratzen dugula ere, esaldi batekin definitu genezake oinarrizko prozesua: sistema kapitalistaren dekadentzia eta klase arteko tentsio handitze azpimarragarria. Amerika Latinako prozesu iraultzaileetan ikus dezakegu hau ondoen. Argentinan, Ekuadorren, Bolivian, Mexikon... eta batipat Venezuelan eman diren leherketa sozial eta masen mugimenduek sistema kapitalista jakean jarri dute. Agian norbaitek pentsa lezake, “hori Amerika Latinan gerta liteke baina hemen ez”.
Nahiz eta herrialde ezberdinetan sistema kapitalistaren krisia modu eta erritmo ezberdinetan azaldu ezin dugu ahaztu prozesua berdina dela. Edo, kasualitate hutsak al dira azken urteetan Europan izandako Irakeko gerraren aurkako mobilizazio masiboak, Europako konstituzioaren porrota, herrialde ezberdinetako greba orokorrak, Estatu Frantziarreko CPE legearen aurkako borrokak...? Langile klasearen eta gazteriaren bizi baldintzak okerrera doaz enpresariak inoiz baino gehiago irabazten ari direnean. Baina zoritxarrez, langileen alderdiak eta sindikatuak zapalkuntza honi aurre egin beharrean politika iraultzaile batekin, burgesia eta patronalarekin ondo konpondu behar garela defendatzen dute hauekin akordioak bilatuz. Hori da erreformisten errezeta, akordio soziala. Dirudienez ez dira konturatu bide honek ondori latzak eta larriak ekartzen dizkiola langile klaseari eta herritarren gehiengoari. Zein da zuzendaritza hauen arazo nagusia? Sistema kapitalista ez dute dudan jartzen, erabat onartuta daukate, eta beraz ez dira gai zapalkuntza kapitalistari aurre egiteko. Ez dute ulertzen beharrezkoa dela benetako eraldaketa sozialista bat, ekoizteko indarren (fabrikak, bankuak, unibertsitateak, komunikabideak...) jabego pribatua abolitzea eta hauek langile, gazte eta herritarren gehiengoaren eskuetan jartzea. Ekoizteko indarrek gutxiengo baten eskuetan jarraitzen duten bitartean munduko eta Euskal Herriko funtsezko arazoek (arazo nazionala eta arazo sozialak) ez dute irtenbiderik aurkituko.
Etorkizunak klaseko borroka eskaintzen digu. Klase arteko tentsio handitzea. Burgesia prestatzen ari da. Sistema kapitalista da leherketa sozialak eta iraultzak probokatzen dituena baina hori ez da nahikoa gizarte sozialista eraikitzeko. Eta Euskal Herriko kasuan, bera baita bertako mugimendu iraultzailea biltzen duena, ezker abertzaleak hauteskunde hauen emaitzen bultzadarekin sistema kapitalistaren suntsiketari ekiteko sekula baino aukera hobea du. Autodeterminazio eskubidea hartuko lukeen programa sozialista bat defendatuz (burgesiaren expropiazioa) eta langile klasearen eta gazteriaren batasuna bultzatuz nazio ezberdinen gainetik eta beraz Galizako, Andaluziako, Korsikako, Parisko... langile eta zapalduak erakarriz, posible izango da Estatu espainiar eta frantziar burgesekin behin betirako bukatzea eta Euskal Herria aske eta sozialista bat lortzea. Gaur egun, ezker abertzalea da ardura historiko horri heltzeko ahalmena duen bakarra. Zorionak eta animoak ezker abertzaleari. Gora iraultza sozialista!!!