2.331 egun espetxean igaro ondoren Arnaldo Otegik askatasuna berreskuratu du. Rafa Diez LABeko idazkari nagusi ohiak berriz espetxean jarraituko du 2017ko udaberriraino. Arnaldo Otegi eta Rafa Diez 2009ko urrian atxilotu zituzten LABen egoitza nagusian Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguezekin batera Bateragune kasuaren barnean. Geroago jakin zen bezala, ezker abertzaleko bost kide hauek eztabaida garrantzitsu baterako testua prestatzen ari ziren: ETAren ekintza armatuaren amaieraren defentsa. Hala ere, Arnaldo Otegi “treguas encubiertas” deitutakoak lortzeaz akusatu zuten. 

 

PP eta estatu aparatuak errepresioaren bidetik jarraitzen dute

Baltasar Garzon epaile ohiak sinatutako espetxeko autoaren 55 orrialdeek (atxilotuek deklaratu eta minutu gutxira bakarrik publikatu zenak) aurreko urteetako makrosumarioetan bultzatutako ondorio berbera zuen: dena ETAren aginduz egiten zen. Baina, aldi berean, atxilotuak une haietan planteatzen ari zirena onartzen zuen: “El proceso negociador necesita de un escenario de no-violencia y condiciones democráticas”. Atxilotuetako bati atzeman omen zitzaiona aipatzen zen beste testu batean: “El mantenimiento de la estrategia político-militar provoca mayor desvertebración y difumina el proyecto político”. Hala ere, Baltasar Garzonek berean jarraitzen zuen atxilotuak akusatzeko helburuarekin: “No se trata de iniciar una apuesta por las vías políticas institucionales y democráticas, abandonando la violencia terrorista, sino, sencillamente, de adaptar ésta a la evolución de esa peculiar ‘apuesta política’, en la que los obstáculos no son superados mediante los votos, sino mediante las bombas”.

Bateragune kasuko epaiketa 2011ko ekainean hasi zen eta lehenengo egunetik Arnaldo Otegik adierazi zuen azkeneko prozesu negoziatzailearen ondoren, ondorio batera iritsi zirela: “Lejos de solucionar los problemas, la utilización de la violencia o la amenaza de ella en conflictos políticos los enquista”. Bere aldetik, Arkaitz Rodriguezek aipatu zuen ideia hori zabaltzen ari zela progresiboki “olio mantxa bat bezala”. Rafa Diezek, berriz, mugimendu hori 2008ko udazkenean hasi zela eta 2009ko neguan eta udaberrian hazi zela esan zuen, “etengabeko kontraste” baten bitartez eta ezker abertzalean barne eztabaida bat egitearen beharraz hitz egin zuen.

Arnaldo Otegi oso argi zuzendu zitzaion epaileari. Estrategia politiko-militarrarekin jarraitzearen alde zegoen ponentzia alternatibo bat (Mugarri) zegoela azaldu zuen eta, horregatik, beraiena “erradikalki ezberdina” zela. Bere ustez: “ETA pensaba que era posible acumular fuerzas manteniendo la lucha armada y nosotros pensábamos que no”. ETAk atentaturen bat egiteari buruzko hipotesiaz honakoa adierazi zuen Otegik: “No sólo sería un suicidio político para nosotros, sino que estaríamos quemando un instrumento que se está comprobando que es vital, con magníficos resultados que mejorarán con el paso del tiempo”.

Honek guztiak erakusten du estatu aparatuaren, eskuinaren eta garai hartako Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroaren helburua ezker abertzaleko arduradun garrantzitsu hauen iniziatiba politiko berria oztopatzea zela. Gertatutakoa ikusita, dirudienez, eskuinak eta estatu aparatuak nahiago zuten ETAren ekintza armatuaren jarraipena, atentatuak beren onura politikorako erabiltzeko. Are gehiago, ETAk ekintza armatua uztea iragarri ondoren, antolatu diren neurri errepresibo eta probokazio guztiak edo presoen dispertsio politikari amaiera ez eman nahi izatea ezker abertzalearen barne zatiketa lortzeko helburuarekin diseinatuta daudela ematen du.

Eskubide demokratikoak eta sozialismoa

Arnaldo Otegi ezker abertzalearen eta Sortuko oinarri sozialaren erreferente garrantzitsuena da. Behin baino gehiagotan kartzela sufritu duen politikari karismatikoa da. Zalantzarik gabe, bere kaleratzeak ikusmin eta ilusio asko sortu du euskal gizarteko zati handi batean.

ETAren ekintza armatua egokia ez zela onartzeko eta gai hori eztabaidara eramateko ausardia izan zuen Otegik, ezker abertzalearentzat oso gai politiko delikatua baitzen. Dena dela, orain, beharrezkoa da esperientziatik ondorio gehiago ateratzen jarraitzea. Gure iritziz, erabat beharrezkoa da autodeterminazio eskubidearen aldeko borroka sozialismoaren aldeko borrokarekin uztartzea. Erregimen kapitalistaren aurkako borrokarekin, sistema honekin amaitzeko langile klasearen eta zapaldu guztien indarrak elkartuz, posible da askapen nazionalaren aldeko borrokari ekitea.

Euskal gatazka edo Catalunyako eta Eskoziako auziak ez dira konponduko “negoziaketa mahai” batean eta gaur egungo sisteman. Zapalkuntza nazionalak eta klaseko zapalkuntzak ez dute irtenbiderik aurkituko hau sortzen duten arrazoiek existitzen jarraitzen badute. Estatu espainiarretik eta EAJtik etorkizunean etor daitezkeen “bake” eskaintzek helburu garbia izango dute: Euskal Herriko langileak eta zapalduak engainatu eta garaitu askatasun nazionalaren eta sozialaren aldeko borroka suntsitzeko.

Arnaldo Otegik, behin baino gehiagotan bere burua marxistatzat aurkeztu duenak (pasa den asteartean espetxetik ateratzean beste behin), aukera eta ardura handia du ezker abertzalea masa borrokaren eta programa iraultzailearen defentsaren bidetik bultzatzeko. Eskubide demokratikoen eta autodeterminazio eskubidearen defentsa ezberdintasun nazionalen gainetiko langile klasearen eta zapalduen batasunarekin elkartuko duen alternatiba behar dugu, kapitalista handien boterearekin, beren monopolioekin eta beren instituzioekin amaitzeko. Sozialismoaren aldeko borrokaren programa honek mugimenduan jar ditzake beharrezkoak diren indar sozialak Euskal Herriko eta Europako herri guztietako zapalkuntza nazionalarekin bukatzeko.