Aurtengo uztailaren 8an, 40 urte bete dira errepresio polizial bortitzak markatu zituen Iruñeako San Fermin haietatik. Urte horietan, Euskal Herrian ere langile mobilizazio eta grebek izugarrizko indarra erakutsi zuten: diktaduraren amaiera ekarri zuten eta gizartea errotik eraldatzeko borroka planteatu zuten. Urte hartan bertan, Iruñean, Maiatzaren 1eko manifestazioko errepresioa oso gogorra izan zen eta hilabete guztian zehar egon ziren borrokak kalean poliziarekin eta eskuin muturrarekin. Hainbat atxilotu zituzten, batzuk peñetako kideak ziren. Erantzun gisa udaletxeko solairu bat okupatu zen.

Uztailaren 8an, plazako ateak zabaldu zirenean peñetako txikiei ongi etorria emateko, 40 polizia sartu ziren kargatzera, gomazko pilotekin eta ke poteekin. Jendeak ahal zuen moduan erantzun zuen botilak jaurtiz. Poliziak plaza 30 zauritu baino gehiagorekin utzi zuen. Samina hiri guztira zabaldu zen. Poliziaren errefortzuen aginduak argiak izan ziren: istiluak tirokatuz desegitea jendea “erailtzeaz arduratu gabe”. Horrela erail zuten German. Festak eten egin ziren. Uztailaren 12an, Euskal Herri mailan deituriko borroka egun batean Joseba Barandiaran erail zuen Donostian poliziak. Inoiz ez zen inor epaitu gertaera horiengatik. Herriak ez du barkatuko!!

Gertaeren inguruko informazio gehiago aurkituko duzue sanfermines78gogoan.org web gunean.