Fran Balda, Arbizuko (Nafarroa) ezker abertzaleko militante nekaezina hil da atzo gauean auto batek harrapatuta, 53 urte zituela. Ezbeharra, atzo Etxarri Aranatzen “Denak etxera” leloa zuen eskualdeko manifestazioaren antolakuntza lanen osteko etxerako bueltan izan zen.

 

Beti Euskal Herriko eta presoen askatasunaren alde lanean ezagutu genuen Fran Balda. Arbizun zinegotzi izan zen. Brigadista egon eta bere ekimenez Palestinako Marda herriarekin senidetuta dago Arbizu. Presoen eskubideen aldeko lanean aritu zen jo eta ke, eta hainbat aldiz atxilotua izan zen. Gaur egun Nafarroako Saren eta Euskal Memorian, Nafarroako tortura kasuak argitzeko lanean zebilen.

2019an Irailaren 14ko Bilboko manifestazioa bultzatuz, Ezker Iraultzaileak, Euskal Herria Sozialista aldizkarirako 11/13 sumarioan inputaturik zegoen Fran Balda, Herrirako kidea elkarrizketatu genuen makroepaiketako auzipetu guztiei gure babes eta elkartasun osoa adieraziz.

Gogora ekarri nahi ditugu bere hitzak galdetzen genionean:  Zein da borrokatzen dutenen aurkako errepresioarekin bukatzeko modua? Fran:" Uste dut errepresioari aurre egiteko eskuetan dugun bakarra gure nahia eta mobilizatzeko ahalmena dela. Catalunya edo Altsasu gisan egin behar dugu. Mobilizatu, elkar eskutik hartu, elkartu eta injustiziari aurre egin. Sistema kapitalistan honek daukan gizarte zurrun honi aurre egiteko modu bakarra antolatzea, mobilizatzea eta aurre egitea da. Sufrituko dugu, min emango digute, baina ez dut ikusten beste modurik errepresioari aurre egiteko. Altsasuk, La Manadak, Calatunyak... erakusten dute. Mobilizazioa oso garrantzitsua da eta modu horretan egingo diogu aurre kasu honetan Estatu espainiarretik datorren bortizkeria bidegabe honi."

Hitz eta ideia horiek, soilik miresmena sor dezakete ezkerreko edozein militanterengan, eta guztiz geure egiten ditugu.